Modern Times, Dylanen disko berria
Abuztuaren 28an aterako da.
Abesti berriekin osaturiko lehenbiziko diskoa duzu bost urtean.
Joan den astean New Yorken oso tentuz aukeraturiko zenbait kazetariri disko berriaren maketa eta aperitif bat eskaini ziguten, baina baita aldi berean legezko agindu bat izenpetzera behartu ere, bertan entzunikoaz txintik ere ez esateko.
Ordea, New Musical Expressek agindua hautsi duenez , pentsatu dut: eta zuk zergatik ez?
Disko berriak 2001eko "Love&Theft;" dakar gogora. Maketa entzuteko aukera izan genuenok bat etorri ginen: hamabi abesti berrien artean badira gutxienez hiru maisulan gogoangarri.
Tamalez, ez dirudi Donostian kantu berririk erabiliko duenik. Dylanek berriki jira luze bat egin du AEBetan barrena, maiatzean Floridan amaitu duena, eta ez du "Modern Times"eko deus abestu.
Markos Kronikari kroniko!
Donostiko kontzertuaren kronika psikoanalitiko bat eskaini beharko duzu blog honetan, ez duzu uste?