Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Markos Zapiain / Athleticek atzerritarrak fitxatu behar lituzke?

Athleticek atzerritarrak fitxatu behar lituzke?

mzap 2006/06/05 09:10

Harrigarria litzateke hain zuzen su-eten iraunkorrarekin batera ekitea Athleticek atzerritarrak fitxatzeari. Euskal futbol taldeek bertako hiritarren behar afektibo batzuk astindu dituzte, zenbaitetan ase eta bestetan frustratu. Esan izan da Estatu normaletan armadak betetzen zuen zeregin psikologikoa ere bete izan dutela euskal futbol taldeek, armadarik ez genuenez. Horrela, esaten zen Athletic Madrilera zihoala “euskal duintasuna genoziden aurrean defenditzera”.

Baina orduan ETA sortu eta eginkizun hori disputatzen hasi zitzaion Athletici. Berehala agertu zen lehia eta jelosia. Hasieratik egin zitzaion pairagaitz etakideari berak herriari bizia ematen zion bitartean, herria arbitroari hijoputaka ibiltzea. Etakide batek oso ondo kontatu du zelako amorrua sentitu zuen gure herria sartua zen ataka gaizto horietako batean, bere ustez hil ala bizikoa, bera sasian, ezkutuko kontaktu bat San Mames inguruan egin behar eta zaleen orroak entzutean, zaleen pasioa. ETAk ezin izan du amodio hori bereganatu.

Zergatik? Besteak beste, ez ditugulako torturak ikusi. Eta gainera, etakideek ezin dituztelako beren gorputzak erakutsi, kaputxadunak direlako definizioz.

Galderari erantzuteko, ez lituzke fitxatu behar. Ez al dago ba mutil eder eta izter zuztar aski Bordele eta Soria artean, atzerrira jo behar izan gabe?

Eta inoiz fitxatu behar izanez gero, soilik behin burujabetza politikoa lorturikoan fitxatu beharko lituzke Athleticek atzerritarrak. Behin libre izanik lasaiago geundeke arazoa behar bezala eztabaidatu eta erabakitzeko. Bestalde, Atzerriko Legioak tradizio sendoa du inguruko Estatuetako armadetan.

etiketak: kalakakoak
markel
markel dio:
2006/06/06 14:17

Ni ere atzerritarrak kontratatzearen aurkakoa naiz, ez, lanean ez bezala, merkeagoa delako bertokoak izatea, harrotzeko arrazoi bat delako baino.

Beti da hobeto (edo pozgarriago), adibidez, Urdaibai arraun taldekoak, urdaibaikoak bertakoak direnean jarraitzea, Oriotik, Errumaniatik, Hondarrabitik etab. etorritako taldea dugunean baino.

  1. S: Ez ahaztu zure biharko eginbeharra
markos zapiain
markos zapiain dio:
2006/06/07 01:19

baina zer da, Munitibarrekoa ala Markinakoa? Munitibarko Isabel, Markinako Mari?

Edota Mari Isabel?

Baina nongoa?

Zer eskatu behar diot zehazki Euzkitzeri?

markel
markel dio:
2006/06/08 02:55

Dagoeneko erantzun dizut telefonotik...

Bikain aritu zara gaurko kalakan ere, Pako aurka agertu zaizu zenbait kasutan, zure ikasle balitz bezala, baina ondo... astero joan behar al duzu?

Pikaro jokalaria
Pikaro jokalaria dio:
2006/06/08 15:26

Markos,

azalduko duzu berriro atzoko kalamatika hura? Eske txanponjalean ari nintzen traka-traka, eta ez nizun ondo aditu (diruaren hotsak beste dena estaltzen baitu): zer egingo didala gero Karmelek?

Iragorri
Iragorri dio:
2006/06/09 01:13

Athletik-en adorerik ez, adorea ez dago modan, lehoia izatea ere ez, benetan lehoiak balira, maskulinoagoak, indartsuagoak, sutsuago izango zuten jendea euren atzetik,oraingoak, finegiak dira pasiorik probokatzeko, ez dira gerlarien sinboloa, modeloen sinboloa dira, gaur eguneko metrosexualen modakoak, adoretsu eta maskulino haiek, lehengoek, magnetismo handiagoa izango lukete, baleude, ez dut bizi nik pasio handirik jende artean, artalde eran jarraitzen dute afizioa izaten, grinarik gabe.

lamikiz
lamikiz dio:
2006/06/13 11:53

zuek idazleak zarete españolak

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

Markos Zapiain

1963an jaio nintzen. Markos Zapiain naiz ia beti. Baina ez zidaten soldaduzka egiten utzi, nortasun bikoitza dela eta. Batzutan Pelipe pizten da ene baitan. Pozik ibiltzen da oro har Pelipe. Baina haserretzen denean, kontuz.