Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Markos Zapiain / Beldur nuklearra akuilu

Beldur nuklearra akuilu

mzap 2006/05/30 07:41

Etika desberdin ugari izan da historian, hainbat balio jarri izan da jokabidearen eta erabakiaren iparrorratz: errukia, gozamena, fideltasuna, zoriona, ausardia...

Hobbesek beldurra jo zuen pasio politikoaren eragile nagusitzat, eta tirania zuritzeko erabili zuen. Ez zuen ordea balio moral gisa aldarrikatu. Kaltegarritzat hartu izan da oro har beldurra, ospe gaiztoa izan du ia beti, merezi baino txarragoa beharbada.

Bixente Serrano Izkok aldarrikatu du beldurraren balio askatzailea, jokabideei eta erabakiei dagokienez, “Beldurra bera zaldi” liburuan. Apika ikara ez litzaiguke akuilu makala uztarri nuklearra deusezteko.

Hurbil dugu Txernobil, bertako errautsa, bertako umeen artean izugarri hedaturiko tiroide minbizia, inguruko herri hustu hilotzak, bertako hauts erradioaktiboa Europa inbadituz. Gobernu sobietarrak erradiazioa itzaltzeko erabili zituen 500.000tik gora “likidatzaile” deituetarik 20.000 hilik dira jadanik, gazte hilik, eta 200.000 berriz elbarri eta ezindu. AEBtako Harrisburgen ere izan zen istripu gogor bat, eta Boliviako Cochabamban, eta Poloniako Byalistocken. Indiako Bophalekoa, azkenik, aipatzen ez den arren, Txernobilgoa bera baino hagitzez larriagoa izan zen. Begiratu Wikipedian istripu nuklearren atala. Hainbeste dira, sailkatu behar izan baitituzte: nuklear zibilak, erradiaziozko zibilak, nuklear militarrak, erradiaziozko militarrak. Eta beldurra libre da.

Izan ere, Historian zehar lorturiko hainbat esparru libreren jorratzea, lehenagoko egoera beldurgarrietatik hanka egiteak abiarazi du: esklabotzaren debekua, sufragio unibertsala... Bultzatuko ahal gaitu beldur nuklearrak nolabaiteko oreka energetikoraino.

etiketak: kalakakoak
Jon Regueiro
Jon Regueiro dio:
2006/05/30 10:55

Nire ustez, kontutan izan behar genukeen gauza bakarra ingurumenarekiko eta norbanakoekiko nolabaiteko begirunea duten energia garbien sustatzearen garrantzia da. Tamalez, egungo gizartearen garapen teknologikoa hain da handia eta azkarra, non zientziak ez ditu azpiegitura eta teknologia esparruko premia berri hauek asetzeko modu merke, seguru eta fidagarririk eskeintzeko aukerarik. Zentsuak mugatu behar luke zientziaren garapena.

  1. s.: Markos bikain izan zinen Kalakan.
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
Aurkezpena

Markos Zapiain

1963an jaio nintzen. Markos Zapiain naiz ia beti. Baina ez zidaten soldaduzka egiten utzi, nortasun bikoitza dela eta. Batzutan Pelipe pizten da ene baitan. Pozik ibiltzen da oro har Pelipe. Baina haserretzen denean, kontuz.