Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Markos Zapiain / Lehergailu atomikoa eta gerra hizkera

Lehergailu atomikoa eta gerra hizkera

mzap 2006/05/29 07:34

Energia nuklearraren kumerik distiratsuena lehergailu atomikoa da. Energia nuklearraren eta historiaren arteko harremanari dagokionez, kutsu berri bat eman dio gizakiok jo dugun musika nagusiari: gerrari. Oraindik orain, sobietarren eta Amerikako Estatu Batuen arteko harreman guztien oinarrian mehatxu nuklearra zegoen. Berriki etsaietako bat aldatu da: mairuak hartu du sobietarraren lekukoa. Mehatxuzko azpiegitura nuklearrak, hala ere, bere horretan dirau.

Gerra mehatxua zuritzeko mintzamoldean kristautasuna bezain eraginkorra izan bide da iskilu nuklearraren agertzea. Homeroren garaian erasotzailea ez zen bere izaeraz lotsa, eta etsaia menperatzea, norberaren lurraldea zabaltzea, indartsuenari nagusitasuna aitor dakion, ontzat zuten, balio moral onargarritzat. Aspaldion berriz, nahiz eta bultzatzaile nagusia betiko legez irrika gerlaria izan, baztertu egin da mintzamolde hura. Egia da kristauen eragina garrantzitsua izan dela aldaketa goxatzaile horretan.

Energia nuklearraren eztandak bestela eragin dio gerra zuritzeko hizkerari.

Iskilu nuklear zenbaitek, aurreko iskiluek ez bezala, mundu osoa suntsi lezakete kolpe bakar batez. Iskilu nuklearraren boomerang ondorioa berehalakoa da, begien bistakoa, soldadu talde bat itsasoz bestaldera bidaltzearena ez bezala. Alegia, norberaren gobernuak arma atomikoa ukitzen duelarik, hiritarrak zerua bere gainera amiltzen ikusten du. Hori dela eta zabaldu da lotsa antzeko bat erasotzaile guztien berbarora.

Halatan, duela zenbait hamarraldiz geroztik eraso guztiak dira, omen, defentsazkoak. Inork ez du etsaia hiltzen interes ekonomikoak bermatzeko, lurralde berriak konkistatzeko, bere ikuspuntua ezartzeko, baizik bere aberria eta bertako herritarrak babesteko. Susmo nuklearrak izan ziren Irak bonbardatzeko aitzakia, baina AEBko hiritarrak betirako galdu du bizitzeko patxada, Austerren “Brooklyngo erokeriak”en azken orrialdeak erakusten duen bezala.

Futbolera lerratu da eraso alaiaren laudorioa, zorionez. Baina tamalez eraso harroa ez da herrien arteko harremanetatik desagertu. Erantzun ikaragarria ekar dezakeenez, defentsazko hizkerapean ezkutatu behar izan du, boto-emailerik sinesberenak larri ez daitezen.

etiketak: kalakakoak
asel
asel dio:
2006/09/12 14:57

Ikusten dudanez, zurera ere iritsi da spam garaia... Ea blogosfera honen kuseatzaileek iragazkitxo bat ipintzen dizueten, gurean hasieran lanak eman zizkizun iragazki matematikoa ezarri zuten holako txaparrada bat jaso eta gero.

asel
asel dio:
2006/09/14 11:59

Linuxen segurtasun maila tokitan dago: birusik ez, eta sistemak gorabeheraren bat izan arren, bertsioa aldatu edo beste edozer eginda ere, zure "home" eta zure partizioak beti txukun eta martxan, disko gogorra bera apurtzen ez den bitartean. Nik Linux darabiltanetik (eta badira urte batzuk) galdu ditudan datu bakarrak neure hankasartzeengatik pikutara joandakoak baino ez dira izan, eta hori iaz disko gogorra hiltzen hasi eta aldatu behar izan nuen arren... Hala ere, hobe beti seguritate kopiak eukitzea. Ni Windowsen garaietan nahikoa paranoikoa nintzen horrekin, eskarmentu luzean oinarrituta!

markos zapiain
markos zapiain dio:
2006/09/14 10:56

ez dakit spamarekin zerikusirik izango duen baina ordenagailua matxuratu zait, konpontzen daukat

eta institutukoan ez daukat ezer gordea, ez dut kopiarik

hau larrialdia!

badakizu, Asel, hurrengo nobelaren kopiak kapituluak egin ahala CDtan gorde; edo linuxeroek ez ote duzue egundo horrelako arazorik?

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

Markos Zapiain

1963an jaio nintzen. Markos Zapiain naiz ia beti. Baina ez zidaten soldaduzka egiten utzi, nortasun bikoitza dela eta. Batzutan Pelipe pizten da ene baitan. Pozik ibiltzen da oro har Pelipe. Baina haserretzen denean, kontuz.