Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Markos Zapiain / Nondik gatoz? Elgoibar, 1947

Nondik gatoz? Elgoibar, 1947

mzap 2006/05/10 09:07

Nondik gatoz? Zer jaten zuten gure arbasoek?

Elgoibar, 1947. Arnaldo Deuna artean jaio gabe.

Bada, herriaren bihotz altxagarri, bikote eder bat: bizipoza dario, itxaropena eta oparotasuna. Baina mutilak soldaduzkara joan beharra dauka.

Espainia aldean maniobretan dabilela neskalaguna hil egin da. Lurperatu dute. Berehala itzuli da mutila eta maitea azkeneko aldiz ikustea eskatu du. Ireki dute hilkutxa... hutsik!

Ikerketen ondorioa: lurperatzaileak zerriei eman die gorpua, zapero merkea barren.

Zabaldu dituzte beste hilkutxa batzuk... hutsik guztiak.

etiketak: bermeo
Toto
Toto dio:
2006/05/13 18:34

Yugoslavia ohian hildakoak ixilpean, gabaz eta ehunaka lurperatzeko ohitura hartu zuten garai batean. Gorpu haiek lur bilakatu aurretik azala berdez pintatu zuten belarrak hazi ziren. Belar haiek hazia landatu eta zuhaitz xume batek sustraik luzatu zituen. Gopu bat, sustrai bat. Enborra harrotu zitzaion, arramek lainotarako eskailera bat osatu zuten eta hostoek sekretua gordetzen ikasi zuten. Urteak pasatu eta norbaitek zuhaitzetik sagar bat hartu zuen, arramak biluztu zituen eta enborra bitan zatitu zuen. Zerriek ez dakite ezetz esaten.

markel
markel dio:
2006/05/10 14:08

Hilerri guzietan ei dago hezurrak gordetzeko leku bat, medikuintzako ikasle asko joaten omen dira hoien bila... kontuz gero!

markos zapiain
markos zapiain dio:
2006/05/11 11:29

ez, bego, ez da etakide baten ametsa, benetako gertaera baizik

Iñaki Egaña Aranburuk kontatu zidan larunbatean eta guztiz fidagarria da

baliteke urtea ez izatea horixe prexixo, baina giroa, frankismo euritsua, Paxkual Duartearen sendia eta hori guztia bai

Bego
Bego dio:
2006/05/10 11:36

Hau zer da, etakide baten ametsa? azaldu, faborez!

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

Markos Zapiain

1963an jaio nintzen. Markos Zapiain naiz ia beti. Baina ez zidaten soldaduzka egiten utzi, nortasun bikoitza dela eta. Batzutan Pelipe pizten da ene baitan. Pozik ibiltzen da oro har Pelipe. Baina haserretzen denean, kontuz.