ISTRIPU: BERAZ, AMATXORI EZ ZAIO DEUS FALTATUKO
AEBetan, aspaldi handiko epaien arabera, gizon bat "asfixia autoerotikoa" dela kausa hiltzen bada (hots, masturbazioak eragin plazera eztarria zanpatuz areagotu nahian estrangulaziora iristeagatik), "norbere buruaren aurkako erasoa" dugu.
Baina Shirley Critchlow andereak erdietsi du bere semearen asfixia autoerotikoa Helegiteen Auzitegi Federalak "istripu"tzat jo dezan, horrela mozkin ederra aterako baitio semearen bizi-aseguruari.
"Buruaren aurkako eraso"tzat jo izan balitz ordea ezer ez.