Brokeback arrantzale
Xabier Mendigurenek Urbia Mountain sarreran euskal basomutilen arteko harremanez filosofatu du.
Arrantzaleen arteko harreman homosexualez inoiz ez dut deus aditu, ez Hondarribian ez Bermeon.
Aitzitik, lagun eta ikasle homosexual batzuk, arrantzaleen semeak, eta tradizioz arrantzan behar luketenak (beren anaiak bezala), lehorrean gelditu dira eta nazka diote arrantzale giroari.
Lehengoan ikasle ohi arrantzale oso hetero batek kontatu zidan Tailandiako kostaldera iritsi eta kaian bertan putetxe kulunkariaren itxura nahastezina (argitxo bereziak kanpoan, dekorazio amultsu kutrea...) zuen itsasontzi batera emozionatuta sartu eta...
BARRUAN KARAOKEA BAINO EZ!
Markos nik ezagutzen dut "marino" izandako gay ezkondu bat, nire auzo-laguna zen. Familiak harremana ez zuen onartu, beraz, Bermeora joan ziren bizitzera, mutilagunaren etxer hain zuzen. Orain, zolora etortzen da.