"Behatz"
Barandiaranen ustez, Cro-Magnon gizakiak ekin zion euskaraz mintzatzeari, eta gainera euskara izan zen erabili zuen lehenbiziko hizkuntza.
Ordea, ez ote da euskara askoz ere lehenagokoa?
Euskaldunok zein bereziak garen geure hitzek erakusten dute besteak beste. “Behatz” hitzaren erabilera erdialde eta ekialdekoak, esaterako, frogatzen du ziminoa euskaraz hasi zela artean lau hankan zebilelarik, zutitu eta gizaki bilakatu baino lehen beraz.
Aspaldi hartan ziur aski bizkarretik beso bat erneko zitzaion gorantz, ortzirantz, zimino euskaldunari, gero galduko genuena, eta “hatz” beso horren eskukoei deituko genien.
Ezohiko jarraitutasunaz egin du euskarak ziminoarengandik gizakiarengana, jauzi kualitatiborik batere gabe, eta horregatik izango gara agian hain naturalak.
Xuxenek ez du gorriz azpimarratzen. Euskaltzaindiaren webean hau agertzen da:
behatz: iz. 1
beheko hatza
. 2 Gip. eta Naf.hatza
. 3 Lap.azazkala
.hatz 1 (eskukoa). 2
aztarna, arrastoa
. 3hazteria
atzamar iz. 1 h. atzapar. 2 Bizk.
hatza
.Beraz, errakuntzarik izan ez dagigun, eskuko hatz eta oineko hatz erabiltzea izango litzateke onena, edo bestela hatz (edota atzamar) eta behatz erabiltzea baina denok zer diren jakinik.