Daviden memoriala, eskuin frankistaren aldeko?
Descartesek zentzumenez dioenaren ildotik, ez da komeni behin traizionatu gaituenaz berriro fidatzea. Eta Joseba traidore bat izan da. Bestalde, “Soinujolearen semea” Daviden beraren izkribu autobiografiko bat duzu funtsean, Josebak osatua, ukitua, aldatua. Ez da ezinezkoa Josebak Daviden memoriala ere traizionatu izana. Jarrera politikoari dagokionez, kasu. “Soinujolearen semea” onartzeko moduko ikuspuntua neofrankisten eta borroka armatuaren aldekoen artean koka liteke.
Ez litzateke ezinezkoa Daviden memorialak eskuin frankistaren jarrerak sustatzea, zergatik ez. Ohikoa izaten da gaztaroan aitaren aurka gogor jo ondoren aitaren jarrerak hain zuzen barneratzea heldutasunean. Bilakaera ezaguna da, egiantzekoa. Agian, Josebaren ukitu eta hobekuntzek, Mary Annen euskaraz ez jakiteak erraztuak, aita Angelen jarrerekin Daviden bat egitearen ezkutatzea izan dute helburu. Esaldi gutxi batzuk kendu eta erantsi, besterik ez litzateke behar Daviden bilakaerak aitarengana egin dezan, ETAtik frankismora.
Edonola ere, Daviden jatorrizko memoriala Obabako liburutegian dago. Esan nahi ote du horrek Atxagak “Soinujolearen semea”ren lehenbiziko bertsioa, “Anaiaren liburua” izenburukoa, Asteasuko liburutegiari eman diola? Zenbait enigma desestaltzen lagunduko liguke hura kontsultatu ahal izateak.
oier, etzakixat juaristiren eta azurmendiren gurasoen barri, ezin horien kasua goian aipaturikoa ete dan ziurtatu, baina masaia batzuk tripian ondo etorriko litzaizkiekeela hori fijo