Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Markos Zapiain / ALABA LANTOKIAN

ALABA LANTOKIAN

mzap 2004/09/28 07:50

Gure Amaia Institutuan hasi da. Bost bider ikusi dut korridoreetan. Lehenbiziko hiruretan dirua eskatu zidan: "Plastikakoak konpasa erosteko agindu digu", "ikasketa bidaiakoei mesede egitearren txokolatezko palmera bat erosiko diet", eta horrela.

Laugarrenean urruti ikusi nuen, Amaiak ni ez ordea, eta ikasleen komunean ezkutatu nintzen. Ez nuen inori dirurik emateko gogorik. Komunean, zoritxarrez, Ander Bilbao zegoen: "zer, maixu, gaztetu guran ala? Ia txitxilino triste hori...".

Bosgarren eta oraingoz azken aldian, berriz, ezikusia egin dit Amaiak, dirurik behar ez zuelako apika.

Kontuan hartuz hainbat jakintsuren ustez seme-alabek gurasoei dirua eskatzen dietenean oharkabean eta zeharka arreta eta maitasuna eskatzen ari zaizkiela, bistan da karguren bat utzi behar dudala, baina ez dakit dimisioa aitatasunari eman ala ikasleen komuna erabiltzeari.

etiketak: bermeo
markos zapiain
markos zapiain dio:
2004/10/01 09:46

autorik ez dut tamalez, txirrinda ebatsi egin zidaten, ez zait gelditzen patinetea baino eta alaba patinetea mimoz garbitzen jartzea ere...

hala ere, nor zara, zein Patxi, Patxi Bisquert akaso?

Patxi
Patxi dio:
2004/10/01 19:16

Bueno... Rodamientoak ondo engrasatzen baditu...

Ni zera naiz: izenari apenas eta izanari arreta berezia eskeintzen dion Patxi bat. Anonimatoan gorde baiño, anonimatotik disfrutatzen duena.

Ez naiz zure hurbillekoa hala ere. Esistitzen ziñanik ez nekien orain gutxira arte. Resulta liburu bat behintzat idatzi dezula, oso itxura onekoa. Aber ba, ordaindutakoa merezi duen. susmoa daukat baietz.

Amaia Zapiain
Amaia Zapiain dio:
2004/09/30 00:58

Zu bai pertsona normala eta psikologo eskuzabala, hurbil ditudan beste batzuk ez bezala!

Patxi
Patxi dio:
2004/09/30 03:38

Bueno, hemen ere, nere psikologiak atentzio deitze mota bat ikusten du, maitasun eske. Berriz ere.

  1. euro esaterakoan urrutiegi joan nintzen akaso. Erdibide batera iritsi zintezkete. 500 euroak bai, baina bi astez batean kotxea garbitu zeniezaioke (mimoz garbituta, mangeratxoa paseatzera ateratzea ez dan garbitze mota hori...)
Patxi
Patxi dio:
2004/09/28 12:41

Biak uztartu zenitzazke: alaba mutilen komunera gonbidatu (ez lioke inportako akaso, gustatu igual), eta bostehun euroko bilete baten forma duen maitasuna eman, urte guztirako.

Gari
Gari dio:
2004/10/11 10:33

Bai, eztabaida antzua.

Benetan uste dut anonimotasunaren erabilpen hori dela euskal Internetaren kantzerra. Bukatzeko, berriro diot:

ez dut inoren kaltzontzilo markarik jakin nahi. Konfidantzazko tokiak nahi ditut Interneten, gustora hitzegin eta eztabaidatzeko.

Patxi
Patxi dio:
2004/10/09 19:16

Markosek azken erantzun hauek ezabatuko ez balitu ere (nik egingo nukeena zalantzarik gabe), eztabaida interesgarri honen berri eman nahi det, bakoitzak bere ondorioak atera ditzan. Helbide honetan:

http://www.sustatu.com/1088495154#1088718346

Gari
Gari dio:
2004/10/09 10:50

Honek sutan jartzen nau.

Zuk asko dakizu jadanik Markosi buruz, eta ez zara gai zutaz datu xixtrin bat ere emateko.

"Izenari apenas eta izanari arreta berezia eskeintzen dion Patxi bat" zarela diozu, baina kuriosoa, ezta? Markosen izena hartu eta segiduan joan zara bere datuen bila, eta aurkitu duzu liburua duela, eta auskalo zenbat datu gehiago.

Markosek ez du (nire ustez) zure joera sexualetaz interesik, eta zihurrenez ezagutu ere ez zaitu egingo. Nahikoa litzateke: "Patxi naiz, Iurretakoa. Beste blog bat daukat nik, halako lekuan, baina fabrika batean lan egiten dut eta ez nauzu ezagutzen". Horrekin ez duzu datu apartekorik ematen, ez dakigu zein neurritako galtzontziloak erabiltzen dituzun edo zein partiduri ematen diozun botoa.

Baina datu xixtrin batzuekin, asko emango zenioke Markos eta zure (eta agian beste batzuren) komunikazioari. Hurrengoan zerbait komentatzean, lasaiago erantzungo luke (A! kaixo Patxi, Iurretakoa...).

Ala berdin hitzegiten duzu zuk ezagun eta ezezagunekin? Trenean zoazela alboko ezezagunarekin konfidantza asko duzu?

Blog komunitate honetan bada publikatzeari utzi dion norbait, eta horren arrazoiaren zati bat izan da informazioaren ekilibrio falta: nik dena eman eta beste zenbaitek ezer ere ez, zelatari eta nik esandakoetaz aprobetxatuz komentarioak egiteko.

Barkatu Markos, zure blog interesgarria gai aspergarriz zikintzeagatik.

Patxi
Patxi dio:
2004/10/09 17:54

Kaixo Gari. mezu bakoitzaren erantzunaren izenpea den "Patxi" bakoitzaren gainean klikatzen badezu, bere buruaz gauza asko eta asko esaten duen norbaiten berri izango dezu. Nik Markosi buruz, egia esan, ezertxo ere ez dakit, bere mezuetan esandakoez gainera. Anonimatoa, errespetoz erabiltzen denean, harresi bat baino zubi bat da, presarik ez duen jendearentzat. Barkatu Markos, baina erantzunak hemen behar zuen. zure etxean gaude ordea... barkatu berriz ere.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
Aurkezpena

Markos Zapiain

1963an jaio nintzen. Markos Zapiain naiz ia beti. Baina ez zidaten soldaduzka egiten utzi, nortasun bikoitza dela eta. Batzutan Pelipe pizten da ene baitan. Pozik ibiltzen da oro har Pelipe. Baina haserretzen denean, kontuz.