Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Markos Zapiain / Soinujolearen semea. Kilkerrak.

Soinujolearen semea. Kilkerrak.

mzap 2006/01/19 16:45

Ametsek bezala, kilkerrek ere lotura estua izango dute “Soinujolearen semea”n heriotzarekin.

Oro har, ETAren sorreraren kausa nagusietakotzat gerra zibila jo duten euskal idazleen artean, kilkerrak oso garrantzitsuak izan dira.

Joseba Sarrionandiaren “Kolosala izango da”n kilkerren bidez egingo du protagonistak bere bidaia iniziatikoa: ume izatetik heldu izatera, gerra erreala jolasean sartzetik, gerra gehiago nahi izatetik, jolasa eta irudimena gerra errealetik ihes egiteko erabiltzera.

Bestalde, honela amaituko da Edorta Jimenezen “Kilkerren hotsak”:

“Artean gau aro ederra zegoen, ilargiaren adar biak elkar ukitu nahirik bezala ikusten ahal ziren, eta hantxe lotu nintzen. Luzaz. Kilkerrei adi, 1937ko maiatzean Sollube mendian aditu beharko ziratekeenak, urte bereko ekainean Gasteizko apaiztegian edo irailean Derioko kanposantuan legez, haiexek zirelako. Kilkerren hotsak.”

“Soinujolearen semea”n, alde batetik, euskarak egiten ditu kilkerren hotsak. Davidek Mary Anni diotso osaba Juan eta bera bi kilker bakarti direla Amerikako lur zabalean, eta kilkerren soinu hori hegoak astintzean egiten dutela. “Begira ez zaudenean, hegoak atera eta k eta r horiekin hasten gara.” (19 or.)

Bestetik, amaieran ere agertuko dira kilkerrak. Davidi hil ala biziko ebakuntzaren aurreko izuak eta ezinegonak sentiaraziko dizkio sabelean kilkerrak.

Iraun nahiak oztopoak sentitzen dituenean hasten dira kilkerrak kantari: euskara, ebakuntza larria. Bizitzaren aienea da, heriotzaren mehatxuaren aurrean. Euskal hitzek, hala ere, badute oraindik irtenbide bat Stonehamen: gordelekuetan, hilobietan, ezkutatu, Don Pedro eta David bezala. Behin gizakiak babesteko balio izan zuen Iruaingo zuloa desagertu ostean, Davidek poliziari haren berri eman baitzion, Davidek berak Stonehamen zulotxo babesleak egingo ditu, baina oraingoan euskararen kilker-hitzak gorde eta iraunarazteko.

Halaber, kilkerrek errealitatearen krudela adierazten dute, edozein kontakizunak edertu egiten duen errealitatearena, heriotzarantz garamatzana.

Hiru ametsek bezalaxe.

Kilkerrek “Soinujolearen semea”n erakusten dutena kontuan hartuz, beren eginkizuna, beren uztardura heriotzarekin, bete-betean esan liteke “Soinujolearen semea”ko ametsak kilkerren hotsak direla: hiru amets, hiru kilker.

etiketak: etakideen ametsak
markos zapiain
markos zapiain dio:
2006/01/24 21:27

magabila, hi al haiz euskadi irratian Arantxa Iturberenean mintzo zen etorri handiko bertsolari gazte hura, Gaztelumendi?

hire blogeko hainbat idazkitan behintzat Gaztelumendik zerabiltzan bezalaxe ageri dituk kausazko menpekoak

Magabila
Magabila dio:
2006/01/21 18:34

Interes haundiakin irakurri det artikulua kuriosoa benetan

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
Aurkezpena

Markos Zapiain

1963an jaio nintzen. Markos Zapiain naiz ia beti. Baina ez zidaten soldaduzka egiten utzi, nortasun bikoitza dela eta. Batzutan Pelipe pizten da ene baitan. Pozik ibiltzen da oro har Pelipe. Baina haserretzen denean, kontuz.