Soinujolearen semea. Animaliak.
Asko ageri dira “Soinujolearen semea”n: Hemingwayren katuak (bere lorategian lurperatzen zituen, Davidek tximeletak eta euskal hitzak bezala); Nafarroako zikoinak, harri zaharrak berpizten dituztenak; AEBetako euskal ardiak; Raquel Welchek Sanson artzainari ikusarazten dizkion txerriak; Lizek ikusmira zabalak baino maiteago dituen txindurriak eta beste xomorroak; Don Pedro Galarretaren hartzak eta zapoak (Winnipeg); Daviden zapoak (“eseri, eseri” errepikatzen diotenak, eta, halako batean, berari ere, enigmatikoki, “Winnipeg”); Don Pedroren ihesa ahalbidetuko duten behiak eta Virginia “la paysanne”ren behiak; Tommy, Ronnie eta Jimmy (Lizen eta Sararen hamsterrak); Opin, Ubanbe, Pantxo eta Sebastian mozkortuak hiltzeko asmotan dabiltzan sagua; zaldiak eta tximeletak, zinez erabakigarriak; Moro asto profanatua; mozoloa eta bere arnasa-era eme beroa; Virginiaren arratoi txakurra (Oki); Teresaren txoriak, hiltzeko ezkutatzen direnak; koadernoko gorila; “Estepako Otsoa”; Degrelaren alaba Lubisen ustez oiloa; Pantxoren, Sebastianen eta bikien amuarrainak eta ezkailuak; Davidek hildako txolarrea; Adrianen krokodiloak; Pantxok itotako libelulak; Osakako txoria, beti Osakara itzultzen dena; Joseba izutzen duten Kaweah-ko sugeak; Kaweah lakuan dabilen txalupako chihuahua, tente, salbamendu-txalekoa soinean (“this is America!”)...
Baita Davidi ametsetan agerturiko arrain abisalak ere, ama hilarekin eta Lubis hilarekin batera.
Eta kilkerrak, ametsak bezala heriori lotuak.
dabute