Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Markos Zapiain / Koko titi. Edu Laztanguren "Kixmi"rentzat.

Koko titi. Edu Laztanguren "Kixmi"rentzat.

mzap 2005/12/13 12:20

Agertua da hemen lehenago ere Koko gorila emea. San Frantziskoko zoologikoan jaio zen 1971an. Izar ospetsu bilakatu zaigu aspaldion, mila bat zeinu baitarabiltza AMESLANez (American Sign Language, AEBetako gormutuen zeinu hizkera) eta ingelesezko bi mila bat hitz ulertzen baititu. Bere zaintzaileekin zeinu hizkuntzaren bidez komunikatzen da. Erruz erakartzen ditu turistak.

Apirilean txataldi bat egin zuen. Hogei mila bat internauta ahalegindu ziren Kokorekin txateatzen. Berrogeita hamar minututan Kokok 750 bat txateatzaileri erantzun zien. Galderak zaindari batek itzuli zizkion Kokori.

Gizakiekiko elkarrizketak Kokok berak abian jarri ohi ditu, hirutik seira hitzez osaturiko esaldiekin, eta bere adimen kozientea 70 eta 95 bitartekoa da. Gizakien artean normaltasuna 100 inguruan kokatzen dute.

Kokok katutxo bat izan zuen maskota. “All Round” bataiatu zuen,”Osotoro Biribila”, ez baitzuen buztanik.

Egun 33 urte ditu, 133 kilo.

Klase borrokan ere esku hartua da Koko. Berriki titiak ikusi nahi izan dizkie Nancy Alperin eta Kendra Keller Gorilen Fundazioko langileei. Tematu egin da.

Andreek ezetz. Orduan Gorilen Fundazioko presidenteak, Francine “Penny” Pattersonek, langileak gogor presionatu ditu: biluzteko agindu eta Kokori begira “ziurrenik kokoteraino egongo zara nire titiburuez eta beste batzuk ikusi behar dituzu” esan omen du. Langileek amore eman zezaten ez zuela lortuko ikusita, Fundaziotik bota egin ditu.

Egotziriko emakumeek Fundazioaren aurkako salaketa jarri dute. Milioi bat dolar bana eskatu dute “sexu diskriminazioagatik, kaleratze bidegabeagatik eta osasun eta ziurtasun arauak hausteagatik”.

Fundazioaren abokatuak manipulaziotzat jo du auzia eta Koko berriz aparte bezala dabil, gatazka gogorregia bailitzaion: margolanak pintatzen jarraitzen du, solastatzen, telebista ikusten. Charlie bere bikotekide ohiak biziki gustuko zuen Barrio Sésamo, orobat opera, batez ere Pavarotti.

etiketak: bermeo
Patxi
Patxi dio:
2005/12/14 17:33

Diruzalekeria, langile hauena.

Txorkatila erakusteko agindu balie, erakutsi egingo zioten Kokori. Zer dala ta halako garrantzia eman titiak erakusteari?

Diruzalekeriarik ez badago, gorilari gizakiaren kondizioa aitortzen diote nere ustez, horregatik lotsatzen dira. Pennyren arrakastaren froga da hori.

Eta Koko hau dana ulertzeko gauza bada, gozoa egongo da! Ziurtasun arauak hautsi? Bortxatzaile izatea leporatzen diote gizarajoari?

Koko lasai dago ordea, koadroak pintatzen. Seguruaski, bere koefiziente intelektuala 150a dalako. 70koaren itxurak egiteko bezain azkarra da Koko.

Eli Laztanguren
Eli Laztanguren dio:
2005/12/14 18:04

Eskerrik asko, Markos, Kokoren berri emoteagatik. Ipiniko dot Kokorena Kixmi blogean.

Eli Laztanguren

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

Markos Zapiain

1963an jaio nintzen. Markos Zapiain naiz ia beti. Baina ez zidaten soldaduzka egiten utzi, nortasun bikoitza dela eta. Batzutan Pelipe pizten da ene baitan. Pozik ibiltzen da oro har Pelipe. Baina haserretzen denean, kontuz.