Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Markos Zapiain / Leninena

Leninena

mzap 2005/12/06 11:20

Maiz goraipatu da Metxaren lema, “gora gu eta beste asko!”, etsaien klasikoenganako haren maitasuna, On Kixoterenganakoa. Beste eragile zenbaitekin batera Anoetako Izpiritua ekarri zuten. Hala ere, Metxak “gu” ere badio, pentsa liteke ez diela muzin egin bere klasikoei, eta Leninen testu eder batek ere, Guiomarrek ("Gizona bere bakardadean") berrirakurri beharko lukeena, Metxaren azken elearen ("ametsez") zentzuetako bat hobeki ulertzen lagun diezaguke.

Leninek kontatzen du “amets egin behar da!” (“Träumen müssen!”) idatzi eta berehala izutu dela: Martinov kamarada imajinatu du, zemaiz altxatu eta amets egiteko eskubidea larderiaz ukatuz, ez baldin bazaio aurretik alderdiko komiteari baimena eskatzen. Gero Kritxevski kamarada imajinatu du Leninek, Martinovena filosofikoki sakonduz, are mehatxariago: amets egiteko benetako marxistaren eskubidea zalantzan jarriko du, Marxen esanetan gizateriak soilik bere esku dituen egitekoak plantea baititzake, eta egitekook alderdiarekin batera eraiki behar baitira.

Dardarka dugu jadanik Lenin, ezkutatu nahi du.

Pisareven ideia hauen atzean ostenduko da: zenbait amets ez da txar, langilea sendo dezake. Gizakiak ezingo balu amets egin, jai lukete arteak, zientziak, eguneroko bizitzak. Kontua ameslariak bere ametsa ganoraz hartzea da eta zinez lan egitea amesturikoa mami dadin. Ametsak bizimodua pizten duelarik, gauzak artez samar dabiltzala esan liteke.

Pisarevena iruzkinduz, Leninek deitoratuko du gisa horretako ametsak oso gutxi daudela “gure mugimenduan”. Beren soiltasunaz, neurritasunaz, errealitate konkretuari txit itsatsirik ibiltzeaz harrotzen direnak joko ditu errudun nagusitzat: alegia, Metxaren etsaiak.

Dena den, ametsaren gaineko Pisareven eta Leninen ikuspuntua, politikan irabaz dezakeela serio hartzen duenari dagokio.

Metxaren kasua korapilatsuagoa da.

etiketak: etakideen ametsak
aseribustan
aseribustan dio:
2006/01/12 15:58

Bai, noski, eske Lenin eta besteak es siren sosialistak, baisik eta kapitalista mosorrotuak nahi sutenak ba sosialismoa desprestigiatu horrelako erregimen naskagarria eraikis. Oso susen ikusten saitut, Vladimir, nahis eta adoptatu timatutxaileen isen hori. Eske benetako sosialistak orain aitasantuak berriki desagerrarasi duen linboan dares eta sikofoniak egin beharko ditugu herriko hilerrian beren mesuak entxuteko.

aseribustan
aseribustan dio:
2005/12/28 12:50

Aska hura sen niretxako ba matto grosso naturista batentxako besala: begira egoteko etengabeko balkoia. Eta apaburuak ba siren pilaka. Egia esateko hainbat gausa aipatutxen ditusu eta nire oroimena, pentxatutxen nuena irmoa sela, es da hainbeste. Baina uste dut ni indiyoa nintxela eta gainera -jaioteguna ikusita- Markos Zapiain-en txanda berekoa. Gogoan ditut gau-belak, abestiak, antxespenak eta Murietarako bidean segoen labaderoa... Eta begiraleetatik bi bakarrik ditut gogoan: ostia txarreko erdi-rubio biboteduna eta tximaluse gafoso sinpatikoa.

Beste daturik badut: nolatan mangatutxen genituen txokolatinak atariko armarioan. Eta etxaurrean yartxen genituen sepoak txoritxoak arrapatututxeko.

Oso ondo pasatu nuen.

Vladimirrrr
Vladimirrrr dio:
2006/01/04 00:45

Sobiet Batasunean exekutatzaileak erre ez zeuden trrankil, neuk diotsut, Siberrian urte asko pasatutakoa nauzu! Burrokrraziatik (astokrraziatik alegia) Gulag-era.

Baina norrbaitek esan zuen modura SESBa errorri zenean sozialistona ez zen zerrbait errorri zen.

Beste sozialismo bat beharrrezkoa da! Gorra Errrusia sozialista!

aseribustan
aseribustan dio:
2005/12/09 12:46

Ba pentxatutxen nais oso gausa potokoa dela suk Markox egiten dusun besala ba piska bat goraipatxea Lenin-ek Hans Christian Andersen-ekin seuskan loturak. Eta amets egitearen konsigna hori pentxatutxen nais oso yarraikia isango sela ba boltxebike garaiko gartxela eta lan-forsatu eremuen saintxaleengatik eta oro-har polisia eta ejersitoaren mandoengatik eta modu berriak asmatuko situstela ba gisakia, hain isaera inperfektukoa, hobetutxeko, su saiatutxen saren besala, Markox, hain sensibilitate potokoas. Bai, Anoetako haise xafladak asko eta askoeri sirrara-arazi gintuen seren eta Arnaldok eta bestelakoen esanek beti dute ba gure herriaren biskar hesurra oskirriatxeko fakultatea. Eske hainbeste yendea, gremio askotakoa, fiambre geratu da se, piska bat Sobiet Batasunean besala, bakarrik exekutatxaileek daukate ba trankil egoteko motibua. Eskerrik asko Markox sure pinseladengatikan.

markos zapiain
markos zapiain dio:
2005/12/09 13:26

benetan interesgarria zure ekarpena, aseribustan, oreka polita erakusten duzu erudizioaren eta frexkotasunaren artean eta gainera nabari da badakizula zertan zabiltzan

aseribustan
aseribustan dio:
2005/12/09 22:26

Eskerrik asko, Mark. Eske sartu nais sure blog-ean seren eta esku-artera iritsi sait yoan den urtean irakurri nuen sure liburua "Zenbait Terrorista" eta hori irakurtutxen ari nintxen bitartean bi koinsidentxirekin topatutu nintxen. Ba Abaigar-ko askaren sera hori, seren eta ni ere isandutu nintxen Abaigar-en eta gogora eta begira iritsi sitxaidan lehen gausa isan sen aska hura, hain ederra. Eta gero ba aipatutu senduen Angelus Silesius eta kasualitates irakurtutxen ari nintxen bere liburuska bat. ¿Egia da, lagun sikoanalista batek esan sidan besala, Lacan-ek gomendatu egiten suela Silesius terapiarako?

Asko gustatu sitxaidan sure liburuska nahis eta bertan adierasi metafisikarekin es batere ados etorri -eske frantses filosofo koadrilla gusti hori iruditututxen sait piska bat frigidoa, bisiposik gabea eta, klaro, horrelako bisitxak eduki situsten gixaraxoak se ikusten da beraientxako es sela batere onuragarria isan mamitu suten bidai filosofikoa.

Korreillo hau txapa bilakatututxeko arriskuan dagoenes gero agur poxi bat ematen disut berris ere adierasis nik ere, nire apalean, gogoratu eta batxutan amestu egiten dudala Abaigar-ko egun libreekin eta askaren mikrokosmos soragarriarekin. Isan liteke pentxamentu esentxialista xamarra.

abaigar
abaigar dio:
2005/12/21 20:46

aseribustan, nor zaren ez dizut galdetuko, baina bai zer izan zinen Abaigarren, katu, indiyo, zimino, tximeleta...

ze urtetan ibili zinen han, Felipe begirale zela, gerora Ataun inguruko basoetan armak desorduz tiro egin eta hilko zen Ferminen udan? begiraleen artean komunistak ala anarkotxirrindulariak ziren nagusi? baziren oraindik xapaburuak askan? egin zenuten irteerarik San Gregoriora, galsoroz galsoro, tortilla bokata ZORAGARRI haiek bazkalduz? izan zineten Lukinen, Antzinen, Oilogoien eta Oilobarrenen, Oliten? igerilekuko tabernara ihes egiten zenuten gauez?

eta bazkalosteko ikastaroak, zeri buruzkoak zenituzten?

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

Markos Zapiain

1963an jaio nintzen. Markos Zapiain naiz ia beti. Baina ez zidaten soldaduzka egiten utzi, nortasun bikoitza dela eta. Batzutan Pelipe pizten da ene baitan. Pozik ibiltzen da oro har Pelipe. Baina haserretzen denean, kontuz.