BETE, HUSTU
Platonen "Sinposioa"n Eriximako medikuak, amodioaz ari dela, "medikuntza, labur esanda, bete eta husteko gorputzaren joeren jakintza" dela dio.
Euskal usadio zaharrak, bestalde, osasuna gorputzeko korapiloak lotzen eta askatzen jakiteari lotu dio.
Bete, hustu, lotu, askatu: lauburu horrekin ondo konponduko bagina, gatazka gutxiago genuke, eta pelma bakar bat ere ez.
Pelma bakoitzaren atzean, ezetz esateko zailtasunak dituen norbait dago, edo pelmaren jardunak gogaitu arren, belarria goxatzea oso gustoko duen norbait. Ez nuen ezagutzen korapiloen kontu hori, baina asko gustatu zait. Ni osasunez oso ondo nabil azkenaldi hontan eta... ikasia izango naiz nunbait. Garai batean ez bezela, korapilo petral-petralenak ezagutu ditudalako. Sagardo botila bat irikiko det gaur, errez askatzen diren korapilo hoien kontura.