Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Markos Zapiain / TITI HANDIAK

TITI HANDIAK

mzap 2004/09/25 08:50

Herenegun hirurogeita bost urte erlijioaz eta errepikaz sakonki pentsatu zuen Freud hil zela. Titi handien erakargarritasunaren enigmaz ere sakonki pentsatu zuen. Russ Meyer zendu berriak sakonki erabili zuen erakargarritasun hori, "Beneath the Valley of the Ultravixens", "Faster, Pussycat!... Kill! Kill!", "Wild Gals of the Naked West" eta oparotasuna lortzeko silikonarik behar ez zuten legendazko film arrakastatsu haietan.

Freuden ustez, bizitzako unerik atseginenak burua amaren titietan galdurik edo entxufaturik igaro genituenak dira. Titi handiek, gaztaroan zein helduaroan, poz hura errepikatzeko aukera nabaritzen digute.

Dena den, bada bular handien erakargarritasunari buruzko beste hipotesi bat, Schopenhauerrena: naturak iraun egin nahi du funtsean, horregatik dute espezieek ugaltzeko joera. Maitasuna, alegia, sexu erakarmena, naturaren amarru bat litzateke, irautea xede. Guk norbait maite dugula uste dugunean, natura genuke gu baliatzen bere helburuak bete ditzagun, magoak txotxongiloak nola. Hots, amodiozko begiradarik iheskorrenean, ume bat legoke ezkutuan, jaio nahian. Eta, hain zuzen, bular handiak umearen hazkurria ziurtaturik legokeela adieraziko liguke, gu konturatzeke noski.

etiketak: bermeo
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

Markos Zapiain

1963an jaio nintzen. Markos Zapiain naiz ia beti. Baina ez zidaten soldaduzka egiten utzi, nortasun bikoitza dela eta. Batzutan Pelipe pizten da ene baitan. Pozik ibiltzen da oro har Pelipe. Baina haserretzen denean, kontuz.