Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Markos Zapiain / PARAOLINPIAR ARROSARIOA

PARAOLINPIAR ARROSARIOA

mzap 2004/09/24 08:19

Valentziar batek Jainkoaren agindua entzun eta Moskuko dantzaleku bat, hormak deabruaren irudiz apaindurik dituena, erosi egin du, eliza bilakarazteko asmoz. Era berean, gaztetan kirolari izaniko Aita Saindua kexu da, kristauak igandea gero eta maizago mezarako beharrean kirolerako darabilelako.

Ez ote dira hala ere entrenamendua zein dantza otoitz molde desberdinak? Eta arrosarioa, ostera, paraolinpiar gogo ariketa? Hirurek baitute erritmoa eta errepika oinarri, arnasa hartzeko ohiko abiada aldatzea dute helburu, protagonistaren egoera orokorra hobetzeko.

Hori bai, esaten da dantza eta kirola gorputzari dagozkiola eta otoitza berriz arimari.

Ez dakit bada. Kristauen gainbeherak gorputza eta arima bereiz irudikatzeak du sorburuetako bat, begien bistakoa baita batera doazela, zenbat osasuntsuago gorputza hainbat bizkorrago arima, eta alderantziz.

Edonola ere, gure garaiko heroia, nire ustez, kirolari zein elizei errotik ihes egingo liekeena litzateke.

Dantza ordea bestelakoa da, bere erritmoa dislokatuagoa, bere errepikak ez hain militarrak, eta oraingoz bederen barkatuko diogu.

etiketak: bermeo
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

Markos Zapiain

1963an jaio nintzen. Markos Zapiain naiz ia beti. Baina ez zidaten soldaduzka egiten utzi, nortasun bikoitza dela eta. Batzutan Pelipe pizten da ene baitan. Pozik ibiltzen da oro har Pelipe. Baina haserretzen denean, kontuz.