Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Teknosexua / Nola egin loturak (edo onsa loçeco bidia)

Nola egin loturak (edo onsa loçeco bidia)

Gari Araolaza 2008/01/29 16:03
Lotura bat egiten dugun bakoitzean boto bat ematen ari gara, gero Googlek kontutan izango duena. Baina badakigu nola egin behar diren loturak?

Lotura bat egiten dugun bakoitzean sarea antolatzen ari gara, baita konturatu gabe ere.  Lotura batekin bisitariak orrialde berri batetara bideratzen ditugu, baina bilatzaileentzat (batez ere Googlerentzat) lotura batek ideia-asoziazio baten informazioa ematen du.

Adibidez. nik ondoko lotura egiten badut blogean:

Bihurri da aizkolari indartsuena

Zein informazio jasoko du Googlek?  Besteak beste,  aizkolari indartsuena = bihurri.com dela esaten dudala nik. Agian, jende kopuru jakin batek hitz berdinekin lotzen badu, azkenean Googlera joan eta aizkolari indartsuena hitzak bilatuz gero, Bihurri.com webgunera eramango gaitu Googlek.

Sistema hau erabiltzen da Google Bombing-ak egiteko. Jende askoren artean nahiko azkar engainatu bait daiteke Google.

Aldiz, beste modu batetara egingo banu lotura, adibidez:

Bihurri da aizkolari indartsuena

Hor, ez diogu Googleri informazio berririk ematen. Agian zerbait bai, Bihurri hitza aizkolari indartsuena hitzengandik gertu dago eta Googlekoak tontoak ez dira eta badakite bilatzailea programatzen, horrelako gauzak kontutan izan ditzan. Baina garbi dago lehenengo modua askoz zuzenagoa eta balio gehiagokoa dela.

Inolaz ere erabili behar ez diren loturak dira honen motatakoak:

Bihurri aizkolariaren inguruko informazio guztia jasotzeko klik egin hemen

Oso informazio gutxi ematen bait du lotura horrek.

Euskararaz ari garenean, deklinazioa da kontutan hartu beharreko beste zerbait. Baliteke lotura jartzean guk hitza deklinatuta jartzea, baina gero bilaketetan erabiltzaileek ez dute deklinabide forma arrarorik jarriko. Egia esan behar badizuet, oso sarri esaldia aldatu izan dut hitza deklinatu gabe jartzeko (edo gutxienez mugatu singularrean besterik gabe). Adibidez:

"Saguestik Haize-orrazirainoko ibilbidea"  jarri beharrean

"Ibilbidea Donostian, Sagues eta haize-orrazia artean"

Hau dena zertarako?

Zure blog edo webgunean egingo dituzu loturak, ez? Zure loturek efektu handiagoa izan dezaten, garrantzitsua da hau kontutan izatea, Googlen modu argiagoan indexatuta egoteko eta bisita gehiago edukitzeko (zuk edo lotzen duzun webguneak, noski).

Gai hau oso garrantzitsua da SEO lanetan dabiltzanentzat. SEO da Search Engine Optimization edo bilatzaileetako optimizazioa. Enpresa espezialduak daude horretan lanean, baina norberak  kontutan izanez gero, emaitza oso onak lor daitezke.

Agian ikuspegi motza du artikulu honek, lotura batek gauza askotarako balio bait du, ez bakarrik marketing helburuetarako, baina aholku hauek berdin balio dute norberaren gustorako egiten ari garen orrialde batetarako.

Aurretik ere asko idatzi da gaiaren inguruan, adibidez, El arte de enlazar correctamente . Nik ere teoria ongi dakit, baina oso sarri alferkeriaz ez ditut nahiko lotura ematen eta sarritan ez dut ongi egiten, baina saiatuko naiz!

jolaus
jolaus dio:
2008/01/29 19:22

Oso argigarriak izan dira eman dizkiguzun azalpenak, Gari. Beti entzun izan dut zeinen garrantzitsua den, Googleek bueltatzen dituen bilaketetan ondo kokatuta egoteko, modu egokian linkatzeak baina beti bota izan ditut faltan adibide garbiak. Zure azalpenenkin gauzak askoz ere garbiagoak geratu zaizkit.

Tatu txiki
Tatu txiki dio:
2008/01/30 10:31

Niri oso erabilgarria iruditu zait. Motza? Ez. Ez da marketing kontua soilik, egiten ditugun bilaketak eragingarriagoak egiteko modua dela uste dut nik, nahi dugun informazioa lortzeko bide arinagoan egiteko aukera eman ahal diguna. Hori bai, hurrengo lotura egiteko orduan, pentsa baino denbora luzeagoan egongo naiz... zer esan nahi dut? zer adierazi? zein da lotura? zelan egingo du google-k? eta abar... eta abar... baina bueno, logikazko ariketak egiten genuen gaztetan... honek ere antzerakotasuna badauka, ez? Egia esan gaiak nagia ematen zidan, eta artikulu laburrean (ez motzean) irizpideak ondo azalduta daude. Mila esker!

Gari
Gari dio:
2008/01/30 18:12

Eskerrik asko Jolaus eta Tatu txiki!

Amatiño, izenburua Juan Tartasen Onsa hilceko bidia (1666) moldatuz asmatutakoa da.

Amatiño
Amatiño dio:
2008/01/30 16:40

Eta "onsa loçeco bidia" zer duk, hire asmakizuna ala testu zaharren batean aurkitutakoa?

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

naiz. Teknogauza guzti hauetaz idazteko sortu nuen bloga, baina orain gai eta maiztasun librean nabil.

Mastodon