Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Sosola / Zuhaitzik ez denean, agian, basoa ikusiko dugu

Zuhaitzik ez denean, agian, basoa ikusiko dugu

Enrike Gisasola 2019/02/16 21:32
Zuhaitz asko dugu Eibarren. Ez dugu sekula hainbeste arbola izan. Aitzitik , ez dugu ganorazko baso edo ohanik. Pinu-landaketek garai bateko pagadi, harizti, haltzadi, amezti, urkidi, lizardi, artadi, gaztainadiak ordezkatu dituzte. Baina pinudia arboladia da, zuhaiztia, ez basoa. Hortaz, aspaldian, guri ere zuhaitz-landaketek ez digute ohiana ikusten utzi.

 

Izan ere, basoa sistema konplexua  da, elkarrekintzan dauden elementu askoren multzoa. Alde batetik, adin desberdinateko zuhaitzak daude basoan: erne-berriak, gazteak, zaharrak eta hilak. Bestetik, bioaniztasun handia dago: landare-, onddo- eta animali espezie ugari bizi da bertan. Euren arteko elkarlanari esker basoak egurra eta lur emankorra ekoizten ditu bere burua betikotzeko. Atsedenik hartzen ez duen lur- eta zur-faktoria itzela da.

Pinuaren monolaborantzak ez du lur emankorrik sortzen. Guztiz kontrakoa, lurreko aberastasuna irentsi egiten du. Horrela, pinuak ez du lurzoruarekin  eman-hartu harremanik izan. Hartu egin du, baina ez du eman. Hamarkada gutxiren ondoren, lurrean elikagarik gabe gelditu eta ahuldu egin da, makaldu, eta bere etsai naturalek aukera probestu dute bera erasotzeko.

Egurrari ez diogu kalitaterik eskatu, papera  egiteko erabili dugu eta prezioek behera egin dute. Ondorioz, ez dugu zuhaiztia zaindu eta gaixotu egin zaigu. Ehundaka urtetan, aurreko baso zaharrek sortu zuten emankortasun-altxorra agortu denean, pinua gosetu eta gaitzek erasan diote. Pinudirik gabe geldituko gara urte gutxitan. Paradoxa dirudien arren, agian, orduantxe, zuhaitzik ez denean, ikusiko ahal izango dugu basoa.

Urtarrilean, Arrate Kultur Elkarteak hitzaldi interesgarria antolatu zuen. Bertan, "Kolore Askotako Basoaren" mugimenduko  kide batek bidegurutzean gaudela aipatu zigun. Zirt edo zart egiteko kinkan. Euren proposamena honakoa: Naturatik Hurbileko Basogintza. Europako hainbat herrialdeen ildoari jarraituz, basoaren kudeaketa horrek hamaika onura ekarriko lizkiguke, gùre egingo bagenu, besteak beste: Kalitatezko zura eraikuntzarako, energia sortzeko biomasa, aisialdirako natur-guneak, CO2-a ren kontrola, uraren emaria, uholde- eta sute-arriskuak ekiditea, kalitatezko lanpostuak,,...

Gogoan hartu: "kolore Guztietako Basoa"

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

Eibarko Sosola baserria dut bizileku eta bizibide. 1967an jaiotakoa,92an biologia (ekosistemak) ikasketak amaitu ondoren arbasoen ofizioari jarraipena ematea otu zitzaidan. Egun, Aizpea, Uxue eta Manex-ekin batera nekazaritza ekologikoan dihardut ogi eta gaztai   xumeak eskeintzen. Orain arte sare sozialekiko urrun eta uzkur izan arren, mendi-kasko honetatik  komunikaziorako beharra nagusitu da neregan. Izan ere, uste dut XXI.mendean  nekazaritzatik asko dugula esateko eta aportatzeko jendarte hain hiritartu honi. Eta zer arraio, eztabaidarako gogoz nagoelako...

Saioa hasi


Pasahitza ahaztuta?