Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Sosola / Konfinamenduaren harriak (+ lehiaketatxoa)

Konfinamenduaren harriak (+ lehiaketatxoa)

Enrike Gisasola 2020/04/03 19:20
XX. mendea azkenetan zela, nekazarien arteko mintegi bat egin zen Europa erdialdean . Konfinamenduaz aritu ziren ertz guztietatik joandako laborariak. Neguan abereak ikuiluetan istea zegoen ezbaian, nekazaritza ekologikoaren arautegi dinamiko bezain elastikoaren eztabaidaren testuinguruan. Iparreko abeltzain atlantiarrak baietzean, hegoaldeko mediterranearrak ezetzean. Euskal Herriko ordezkari gizajo ikaratua, talo-begiekin, nahikoa lan ekarpen baliagarriren bat egiteko.

Gogoan dituzue Harriketarrak? Aspaldiko marrazki bizidunak bai. Pedro, Pablo, Wilma eta enparauak harrizko trepetxuz inguratuta bizi ziren neolitiko bete betean. "Picapiedras" ezizena jasotzeko boleto guztiak erosten nabilela jakinean, hona beste adibide bi aldatzera nator neolitikoa XX. menderarte luzatu zuten hargin haiek dibulgazio-saio hau eta gehiago ere irabazita dutelakoan. 

Inguru hauetako negu heze, hotz eta luzeak  aberea ikuiluan sartzera behartzen du abeltzaina. Eguraldiaren gaiztakeriaz gain, paraje malkar hauetan abelburu handien apatxek lursailak zulatu eta hondatzen dituzte. Horrezaz gain, belardiak ere deskantsua behar du udaberrian indarberrituta etorri dadin. Ondorioz, ganadua neguan konfinatzeko ohitura izan da baserrietan. Kortan, buru bakoitza bere tokia izaten du etzateko eta jateko bere aska, edo ganbela. Azken hau munta handikoa da, zergatik eze animalia udan bildutako belar ondu preziatuarekin mantenduko denez, ezin da gramorik ere galdu hankapeetan. Beraz, ondo itxi behar da behi edo txahalaren lepoan bazka-galerarik ez egoteko. Horra beheko argazkian, aspaldikoek inguruak  eskeinitakoarekin aurkitutako aterabidea: harrizko ganbela.  Sinesgaitza den arren, adardunak asmatzen zuen burua sartu eta ateratzen hain tarte estutik, lepoa berak zekien bezela bihurritzen, gosea lagun.

 

Despedidarako birus-itxiladia arintzeko lehiaketa xumea:

Ea nork asmatzen duen beheko irudiko harlauza landuaren erabilpena zein zen. Gurean bi daude horrelakoak. Egun, itxitura modura berrebilita badago ere, ez da hori bere jatorrizko funtzioa ( abereak ez dira aparte orain ere). 

Asmatzaileari  lagunarteko ogi-gaztai-sagardo otordua. Etxealdia amaitu bide  denerako, jakina. Eutsi goixari!!!

 

 

Asier Sarasua
Asier Sarasua dio:
2020/04/04 11:58
Holan? Pista barik??? XD
Ezta idearik bez!
Oier G
Oier G dio:
2020/04/04 14:09
1. pisotik kortarako kakalekua? (hala bada, Sosola luxusko mantsiñua izango zuan bere sasoian! Komun bi!!
Sosola
Sosola dio:
2020/04/04 19:46
Kaka kortan neguan eta artotzan edo pikupian egiten zuan oin 25 urte eskas komun barrixa egin zan arte. Oker habil. Ganadua zuan basarrixaren zentrua eta harrixori be eurekin zerikusia daka. Konfinatziakin be bai.
Sosola
Sosola dio:
2020/04/04 22:20
Presbizia eta zuzentzaile madarikatuari baimena eskatuta pista bat:erromara
Oier G
Oier G dio:
2020/04/05 12:11
Erromara-atia lotzeko, sokaren bat sartzeko begixa edo?
Sosola
Sosola dio:
2020/04/05 13:05
Erromara-atiarekin bai lotuta jaok baina oindiok ez dok zuzena. Erromaria irudikatu eta baietz jirau erantzuna.
Oier G
Oier G dio:
2020/04/05 22:34
Harri zapala beheian gaiñian, horizontal, eta erromarian ardatza zulo horretan bertikal sartuta, atiak bueltia emon deixan??
Sosola
Sosola dio:
2020/04/06 11:28
Hori dok-eta!!!! Erromararen bisagra edo jiratorixua. Hurrengo artikuluan luzeago.
Birusera egokitzen garanerako sardaua freskatuta eta gaztaia ondo onduta egongok oingo martxan. Heuk nahi duanianian, nahi duanakin eginik buelta bat prisa bakua
Oier Gorosabel
Oier Gorosabel dio:
2020/04/06 22:24
Biba! Hurrengo artikuluan zain.
asier
asier dio:
2020/04/07 08:17
Ez zan hain zaila ba! XDD
Bea
Bea dio:
2020/04/07 17:12
18
Bea
Bea dio:
2020/04/07 17:13
Ze diametro dauka zuloak? Baserriko gauzez ez dakit ezer, irudikatu ahal izateko
Sosola
Sosola dio:
2020/04/08 12:09
Diametroa 15zm ingurukoa. Harriaren sendueera 7zm, luzera 1m eta zabalean 50zm.
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
Aurkezpena

Eibarko Sosola baserria dut bizileku eta bizibide. 1967an jaiotakoa,92an biologia (ekosistemak) ikasketak amaitu ondoren arbasoen ofizioari jarraipena ematea otu zitzaidan. Egun, Aizpea, Uxue eta Manex-ekin batera nekazaritza ekologikoan dihardut ogi eta gaztai   xumeak eskeintzen. Orain arte sare sozialekiko urrun eta uzkur izan arren, mendi-kasko honetatik  komunikaziorako beharra nagusitu da neregan. Izan ere, uste dut XXI.mendean  nekazaritzatik asko dugula esateko eta aportatzeko jendarte hain hiritartu honi. Eta zer arraio, eztabaidarako gogoz nagoelako...

Saioa hasi


Pasahitza ahaztuta?