Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Prospektiba

Makinak eta gizakiok

Eneko Astigarraga 2004/09/08 16:12

Hausnarketa interesgarria kaleratu du gaur Jabi Zabalak astero Berriarako idazten duen artikuluan eta bere Interneteko bitakoran, Sarean.com , argitaratzen duena.

Makinek aurrea hartuko digute? galdetzen du Jabik, eta horren harira aurrerapen teknologikoak hartu duen abiadak sortzen dizkigun galdera, amets, ezinegon, kezka,... batzuk aipatzen ditu. Hemen dago aipatutako artikulua

Ondo dioen bezala, zientzia-fikzioaren lelo, mintza, irudika edo mintzagai nagusia izan da, baina kezka gero eta zabalagoa da, era orokorrean gure ezinegona areagotzen doa...

Horrela, zientzia-fikzio idazle edo filmagiletaz aparte, makina eta gizakion harreman hori azken boladan ikerlari, injeniari, mediku, filosofo, soziologo edota antropologoen aztergai bihurtu da.

Esate baterako, Cyborg-en, - Cybernetic Organism-aren laburpena -, inguruan eztabaida eta hausnarketa ugari sortzen ari dira.

Cyborg bat bere gorputzaren zati bat edo gehiago protesi mekanikoekin ordezkatuta duena da.

Gero eta jende gehiago ezagutzen dugu protesi mekaniko horiek erabiltzen dituena gure inguruan. Gero eta teknologikoki aurreratuagoak dira protesi horiek eta gizakiok makina horiekin dugun harremana gero eta estuagoa da, onerako eta txarrerako.

Gorputzean ezartzen ditugun makinak, zenbat eta hobeak eta aurretuagoak izan, harremanak konplikatuagoak sortzen omen dira. Makinarekiko menpekotasunak, kontrola, hasarreak, ordezkapenak,... eta gure buruetan erreakzio konplikatuak sortzen dira/dute. Norantz bilakatuko dira harremanak? nolako eragina gizakiotan?

Momentuz nire gorputzak ez du orban elektronikorik, ez silikonazko txipik, ez gorputzadar mekaniko edo elektronikorik, ez begi edo entzumen inplanterik, ... Andy Clark filosofoak esango lukeen bezala elektronikoki birgina naiz, baina nor daki zenbat igaroko dudan horrela.

Etorkizunean gizakiok makina hauekin izango dugun erlazioari buruzko eztabaida indar handiarekin planteiatzen da.

Bestalde, Josu Azpillaga lankideak komentatu didan bezela, makinek ondo lagundu dezakete zailak diren kontzeptu edo sensazioen ezaguera gizakion artean trasmititzen: usaina, zaporea, esperientzia,... zailak dira azaltzeko. Baina makinek parametrizatu ditzakete eta lagundu beste bati ezaguera horiek trasmitzeko orduan. MIT-Massachusetts Institute of Technology bezalako Ikerketa Zentru aurreratuetan aspalditik pentsatzen eta aztertzen ari dira prozesu hauei buruz, adibidez ikasgai , edo ikerketa programa bezala.

Future Now blogean, gaiari buruz Andy Clark Natural Born Cyborgs Minds, technologies and the future of human intelligence (Oxford, 2003) liburuaren egileari elkarrizketa interesgarria egin zioten.

Educause aldizkaria: blogintza eskolan

Eneko Astigarraga 2004/09/06 02:56

Ikas urtea hastear dagoen iraila honetan, etorkizunerako joera bezala Internet erabilera hezkuntzan aipatzea ezinbestekoa da. Zalantzarik gabe, gazteen - eta helduen - etorkizunerako prestakuntzan Internetek gero eta pisu gehiago izango du.

EDUCAUSE aldizkariak, Iraila-Urriko zenbakian, gaiari buruzko monografikoa egin du. Izan ere, alearen izenburua Tresna Berriak Eskola Itzulerarako: Blogak, Swarmak, Wikiak eta Jokoak da. New Tools for Back-to-School: Blogs, Swarms, Wikis, and Games EDUCAUSE Review, vol. 39, no. 5 (September/October 2004)

Stephen Downes-ek kanadiarrak blogen erabilera eskoletan aztertzen duen artikulua idatzi du: Educational Blogging. Hamabi orriko artikulu hau, erreferentzia eta bibliografia ugariarekin, html formatoan edo .pdf formatoan, 309 kb dago eskuragarri.

Errepaso luzetxoa egiten die blogintzari, tresna ezberdinei, hosting zerbitzuei eta abar, baina blogen erabilerari buruz ondo dokumentatuak aipatzen diren bost funtzio laburtzen ditut hemen:

  • Lehendabizi, weblogak irakasleen ohizko web orriak ordezkatzen dituztela. Ordutegiak eta arauak, egin beharrekoak, irakurketa gomendatuak, ariketak eta abar posteatzen dira. Dataren arabera ordenatzen direnez, jarraipena errazagoa da ikaslearentzat.
  • Normalean, osagarri gisa Interneteko erreferentzien loturak eskaintzen dira eta honekin batera ikasleei zuzendutako komentarioak.
  • Gelako eztabaidak antolatzeko erabil daitezke blogak. Gai jakin baten inguruan antolatutako eztabaidak, alegia.
  • Mintegiak antolatzeko eta irakurketen laburpenak eskaintzeko aproposak dirudite. Honen bidez taldeko blogak sortzen dira: ikasle talde batek egindako bloga.
  • Azkenik, ikasgaiaren barnean ikasleek idatzi dezakete bere blog propioetan, egunero irakurri edo ikasi dutenari buruzko pare bat parrafo idatziz. Aurrerago aipatu nuen bezala , badaude gure inguruan ariketa hau Unibertsitate mailan erabiltzen duten irakasleak. Agian badago, baina ez du ezagutzen horrelakorik gure inguruko lehen edo bigarren mailako hezkuntzan.

Downes-ek dioen legez, webloga erakargarri egiten duena, bai heziketan bai orokorrean Interneten, erraztasuna da. Normalean ez da beharrezkoa orrien formatoa ezagutu edo zaintzea edo html jakitea eta.

Gerta daikezke, eta gertatzen dira, arazoak, gatazkak edo disziplina arazoak erakunde/irakasle eta ikasleen artean. Batez ere, blogetan idatzitakoa iraingarria bada edo erakudearen aurka badoa. Eta sortzen dira, bai.

Baina, era berean, ikasle batzuek diotenez, arreta gehiago jartzen dute idazterakoan, idazkera gehiago zaintzen dute, blog batean idatzitakoa edozeinek irakur dezakela bait dakite.

Quebec-eko Institut St-Joseph institutoko esperientzia zuzendariaren esanetan: This last group of students, eight or so at a time, fire up their browsers and log into their cyberportfolios, a publication space or a virtual extension of the classroom. This virtual space is composed of three sets of weblogs, or blogs: a classroom Web space, where announcements are displayed and work of common interested is posted; a public, personal communication zone, where students post the results of their work or reflection; and a private personal space, reserved for students thoughts and teacher guidance.

Mario Asselin, Institut St-Joseph institutoko zuzendaria: Weblogging at the Institut St-Joseph

Corporate Weblog Manifestoa

Eneko Astigarraga 2004/09/02 19:26

Korporazio, enpresa edo erakunde weblogak erabilgarritasuna eta eragina izan dezakete arlo ezberdinetan . Horregatik gero eta gehiago dira albistegiak martxan dituzten enpresa eta erakundeak.

Corporate Weblog Manifestoak era laburrean 20 aholku eskeintzen ditu blog korporatiboentzat. Egia esan blogentzat ezezik, aholkuak beste gauza askotarako balio dute. Lehenengo bostak hemen doaz:

  • Egia esan beti. Ez ibili gezurretan, nahi eta nahi ez jendeak egia aurkituko du
  • Azkar argitaratu, albiste onak eta txarrak. Gutaz zeozer txarra esaten badute, aipatu eta linkatu. Azkartasunak garrantzi handia du. Ezingo dugu albiste txarrak denbora luzean eskutatu.
  • Erabili giza ahotsa, ulergarria izan dadila. Ez erabili korporazio abokatuak edo profesionalak diskurtsoa garbitzeko. Arintasuna galduko dugu.
  • Erabili azken estandarrak, softwarea, Internet, weblogak,... Zer den W3C, RSS feed-ak, weblogs, googlek nola lan egiten duen, eta abarretaz enteratu behar dugu.
  • Narru lodia eta jasankortasua izan. Beti egongo da norbait gutaz gaizki hitz egin edo idatziko duena.

Beste 15 aholku aurkituko ditugu (ez ahaztu slashdot, akatsak onartu, hitzik ez jan, ... eta abar) Corporate Weblog Manifesto orijinalean .pdf-an

Kontramanifestoa

Oso puntu onak direla eta manifestoaren balioa onartuz, kritika interesagarria egiten diote The Corporate Weblog CounterManifesto honetan. Open Standarrak erreibindikatuz, URL-ak aldatzearen garrantzi erlatibotasunataz, idazteko orduan egoera psiko-pertsonalaren garrantziataz, etabar. Eta kritikari gaur erantzun dio orijinalaren egileak, Robert Scoble .

Frantzia: l'Etat stratège

Eneko Astigarraga 2004/08/31 19:46

Alain Etchegoyen, filosofoa, irakaslea eta aholkularia, da gaur egun Frantziako Commissaire au Plan edo Frantziako Plan orokorraren zuzendaria.

Frantziako planifikazioan izugarrizko garrantzia du Commissariat Général du Plan delakoak, Estatuko Plan orokorraren, Le Plan-aren, definizioa eta kudeaketaren ardura duelako.

Bigarren Gerraren ondoren, 1947 urtean, I Plana edo Plan Monnet ipini zen martxan eta 1953 urterarte igaro zuen. Gero beste hamar plan etorri dira. Estatuaren planifikaziotaz gain, hau da makroekonomia, azpiegitura orokorra, eta abar... Planak Estatua eta Lurralde edo erregioen arteko harremanak definitzen ditu: les contrats de Plan Etat-Region delakoak.

Zeregin horretan prospektibak pisu garrantzitsua izan du Frantziako azken Planetan, baina indarrean dagoen Planaren Misioa Prospective de l’Etat Stratège edo Estatu estrategaren prospektiba da.

Hau da, Planaren zeregin nagusia datozen urteetarako Estatuaren erronka nagusiak definitzea eta nola aurre egin zehaztea da.

Horretarako, Etchegoyen -ek zuzentzen duen Frantziako Planak lau eremu edo Estatuaren lau lehentasun definitu ditu. Lan talde eta arlo asko aztertzen dira, baina hauek dira lau lehentasunak:

  • Ikerketa - berrikuntza - hazkundea eta garapen jasangarria.
  • Enplegua - lanbideak - formakuntza
  • Integrazio soziala
  • Osasun publikoa - arreta printzipioaren aplikazioa

Jarraitu nahi izanez gero, argitalpena kaleratzen dute: Regards prospectifs sur l’Etat stratège.

Abuztuan kaleratu dute lehen zenbakia: Regards prospectifs SUR L'ETAT STRATEGE en ligne

Esperimentu kulturala: Timeline+25

Eneko Astigarraga 2004/08/30 14:18

Aste honetan Linzen hasten den 2004 Ars Electronica Festival ,Festival for Art, Technology and Society delakoan, etorkizunaren aurreikuspenekin lotuta dagoen eta esperimentu kultural bezela definitzen duten saiakera bat ipini dute martxan: Timeline+25.

Timeline+25 esperimentuaren Internet helbidea hau da: http://www.aec.at/predictions/ , eta Ars Electronica Festival-ean instalazio publiko bezela aurkeztuko da Irailaren 2tik 7ra.

Aurreikuspenak urtez urtekoak dira: 2006, 2007, ..., 2028, 2029, 2030. Gaia librea: teknologia, gizartea, giza harremanak, .... Edozeinek idatzi eta argitaratu dezake aurreikuspen bat, aurreikuspen onenak aukeratzeko edozeinek bozka dezake aurreikuspen baten alde edo aurka.

Marterekin lehen IPv6 Komunikazioak 2020 urterako (video-streaming Martetik Lurrera via multicast), oinarrizko kuota ordainduz doako telefono deiak mundu osoarekin 2009 urterako, zarata edo soinu gardenek musika ordezkatuko dute 2030 urtean, Totimorphous-ak gaur egun ezagutzen ditugun estatu-nazioak ordezkatuko ditu 2029 urtean, Windows baino Linux gehiago 2014 urterako, baina baita ... software librearen bukaera ... 2005 urterako, Hillary Clinton AEB-ko presidentea 2012 urterako, ... eta beste ehundaka aurreikuspen.

Esperimentu kulturala? etorkizun posibleak?

PS: Creative Commons, Cyberarts 2004 NET VISION saria

Blog honek eta beste askok erabiltzen duten Creative Commons, creativecommons.org -ek, irabazi du Net Vision saria Linz-en egiten den Ars Electronicak antolatzen duen International Competition for Cyberarts 2004: Cyberarts 2004 winners -en.

Argazkian Creative Commons-ek Austrian eta Ars Electronica jaialdiaren barnean banatutako Open Source Water Ur Boteilak

Beste irabazle batzuk Digital Communities Saria atalean: Wikipedia, www.wikipedia.org eta IHES-aren aurkako The World Starts With Me, www.theworldstarts.org

Web interesanteak atal hauetako aipamen honorifiko eta goraipamenetan

Kronikak zuzenean

Elastico Net webgunean Ars Electronica-ko zuzenezko kronikak aurkitu ditut Tiraré el maldito retrovisor por la maldita ventana porque no quiero saber de donde vengo, sino a donde voy , Postales desde Linz , eta suposatzen hurrengo egunetan gehiago bidaliko dituztela.

2024 urterako ametsak

Eneko Astigarraga 2004/08/29 01:10

Australiako ABC, hau da Australian Broadcasting Corporation, irrati eta telebistak 2024 dreaming joko-programa dauka sarean.

Hemen: 2024 dreaming

Bertan 2024 urtea amesteko aukera ematen digute. Amets selektore baten bitartez gure etorkizuneko bizitzaren lau eremu nagusi imagina ditzakegu: etxebizitza, lana, janaria eta etorkizuneko garraioak.

Flash irudiei esker 2024 urteko bizitza amestu dezakegu: hirian zehar ibili, oinez, bizikletaz, hidrogeno bidez mugitutako trenean, gure adinerako egokia den jatetxea eta menua aukeratu (ordurako Omega-3 eta antioxidante askorekin, noski), eta abar luzea ... Baina, jakina, etorkizuna ez dago inon idatzita: beste etorkizun batzuk izan ditzakegu ;-)

Latinamerikaren etorkizuna, bi liburu berri

Eneko Astigarraga 2004/08/05 14:06

Duela urte batzuk Zarautzen ezagutu nuen Francisco José Mojica kolonbiarrak idatzi dit datorren astean, abuztuaren 12an, bi liburu berri aurkeztuko dituztela esanez.

Liburuak Latinamerikaren etorkizunari buruzkoak dira:

  • América Latina y el Caribe, perspectiva y prospectiva de la globalización eta
  • Escenarios Futuros sobre la Globalización y el Poder Mundial

Egileak Kolonbia eta Mexikoko irakasleak dira. Izan ere, liburuak Universidad Externado de Colombia delakoaren Especialización en Pensamiento Estratégico y Prospectiva eta Universidad Nacional Autónoma de México delakoaren Centro de Estudios Internacionales sailen arteko elkarlanaren fruituak dira.

Liburuen aurkezpenean izango diren irakasleak: Francisco López Segrera, Francisco José Mojica, Manuel Ramiro Muñoz, Eduardo Raúl Balbi eta Víctor Batta Fonseca.

Parisen doktoregoa egiten zegoenean Euskal Herrira etorri zen Francisco Mojica. Goierri 2005 Plangintza Estrategikoaren bilera batzuetan parte hartu zuen kolonbiarrak, eta hartutako esperientzia Kolonbian ezartzen saiatu zen. Ez da lan erraza, baina saiakerak egin ditu. Geroago, bisitan izan ginen Bogota ondoan dagoen La Sabana Unibertsitatean zegoenean, bertan Primer Encuentro Latinoamericano de Estudios Prospectivos egin zelako. Gaur egun Mojica Prospectiva latinoamericana delakoaren guruetariko bat da eta Universidad Externado de Colombia -n dago.

Loturak:

Universidad Externado de Colombia

Universidad Nacional Autónoma de México

2004-2006 On-Lineko Administraziorako Plan Estrategikoa

Eneko Astigarraga 2004/07/29 10:39

Uztailaren 27an egin den Eusko Jaurlaritzaren Gobernu Batzordeko bileran onartu da 2004-2006 Onlineko Administraziorako Plan Estrategikoa.

Epe apur bat laburra iruditzen zait, baina egia da azkar mugitu eta aldatzen den sektorea dela, eta Planak gainera kontutan izan behar duen e-Europe 2005 Plana 2006 urtean berrikusiko dela.

Dena den, onartu berria den Plan Estrategiko hau, asmo handiko eta egokia dirudien Euskadi Informazio Gizartearen Egitarauaren ondorengoa da, Batzordeko oharrak adirazten duenez:

Bertan, 2002 urtean onartutako "Euskadi Informazio Gizartearen Egitarauak" bere atal batean zehazten dituen proiektuak eta beste proiektu berri batzuk biltzen ditu Eusko Jaurlaritzaren Administrazioa Euskadiko hiritarrei hurbiltzearren.

Euskadi Informazio Gizartearen Plan osoa (.pdf-a, 1,5 MB)

Euskadi Informazio Gizartean Planaren laburpen exekutiboa (.pdf-a, 1,3 MB)

Administrazioak hiritar, enpresa edo administrazioekin (udalak, aldundiak, autonomiak, estatua) izango dituen harremanak aldatu egingo dira, azkartuz eta hobetuz printzipioz.

Onartu den 2004-2006 Onlineko Administraziorako Plan Estrategiko horren proiektu nagusienen artean, hauek:

  • zerbitzuak digitalizatzea,
  • Administrazioarekin transakzioak egiteko sinadura elektronikoa,
  • beste administrazioekin lan bateratua,
  • Administrazioaren langileen formazioa bermatzea eta
  • e-Administrazioa euskal gizartearen aurrean zabaltzea.

Gobernu batzorderen oharrean zehaztapen gehiago daude

Blogak negozioetan, MBA ikerketa Kanadan

Eneko Astigarraga 2004/07/28 15:58

Kanada University of New Brunswick-eko Enpresa Fakultateko MBA programa barnean, blogak eta enpresa munduaren arteko harremanei buruzko ikerketa bat egiten ari dira.

The Blog as a Meaningful Business Tool izenekoa. Ikerketa burutzeko, blogei buruzko galdetegia prestatu dute.

Ikerketan erabilitako aldagaiekin lotutako galderak: dedikazioa, helburuak, blogaren estiloa Roche-ren teoria jarraituz, onurak, emaitzak, teknologia, egilearen ezaugarriak,... aurkituko ditugu.

Inkesta askotan gertatzen den legez, erantzun bakarreko galderak aurkitzen ditugu. Analisia errezten dute, baina batzutan erantzun egokia ematea saila da.

Ikerketaren emaitzak ezagutzeko aukera bat inkesta betetzea da.

Garraio Futurista Ingeniaritzan

Eneko Astigarraga 2004/07/27 20:38

Stricto sensu ez da prospektiba, baina bai futurismoa, artea, ingeniaritza eta diseinua nahasturik.

Irailaren 30arte, Berkeley-ko University of California-n dagoen Institute of Transportation Studies -ek Internet bidez ikus dezakegun erakusketa kurioso eta didaktikoa antolatu du: joan zen mendean zehar, garraio antolaketara dedikatu diren ingeniarien etorkizunerako diseinuak.

Transportation Futuristics: Visionary Designs in Transportation Engineering da erakusketaren izenburua eta Berkeley-ko Liburutegiak Interneten ipini du bisitatzeko eta ikusteko moduan: autoak , itsas ontziak, helikopteroak, garraio pertsonala, eta garraiorako hainbat tramankulu ezberdinak.

Beste pare bat blogetan ikusi ditut erakusketa honen aipuak: near near future eta worldchanging. another world is here blogetan.

Garraioaren etorkizuna gaur eguneko kezka

Erakusketan ageri diren irudi batzuk barregarriak iruditu arren, garraioa eta garraoiaren etorkizuna izugarrizko erronka da gaur egun gizakiontzat. Konpondu gabekoa eta ikerkuntza programa edo azpiegitura plangintza askoren ardatz nagusia. Adibide batzuk baino ez:

eta beste milaka ekimen mundu osoan ... eta gure inguruan ere, jakina: AHT, Eibar-Gasteiz, Bilboko sareak, Donostiako sahiesbidea, Hondarribiko aireportua, Ospitaleko aparkalekuak, tranbiak, errepide eta sahiesbide berriak, ... Asmatzen eta aurreikusten jarraitu behar, nahi eta nahi ez.

Aurkezpena

"Etorkizuna interesatzen zait datozen urteetan bertan biziko naizelako".

Prospektiba, estrategia eta plangintzari buruzko bloga.