Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Prospektiba

2005 urterako Top joerak

Eneko Astigarraga 2004/12/12 02:42

Abenduan gaude, beraz 2005 urteari begira joera garrantzitsuenen zerrenda ugari argitaratuko dira egun hauetan, baina Red Herring The Business of Technology erreferentzia fidagarritzat dut Teknologia eta berrikuntzaren kontu hauetan.

Bakarrik urte beterako aurreikuspena da, eta horregatik ez dirudi oso arriskatua, baina teknologiak duen abiadura kontutan izanik ez da gutxi.

Artikuluaren hasieran Red Herring-en bertan aitortzen duten bezala, denbora gutxi barru erridikuluak gera daitezke joera nagusien iragarpen hauek, baina ... hala ere, hona hemen Red Harring online aldizkariak 2005 urterako aurkeztu duen zerrenda . Luzapenak eta azalpenak emandako loturetan.

Seguru hurrengo egunetan zerrenda gehiago aurkituko ditugula.

Etorkizuneko liburutegiak (2)

Eneko Astigarraga 2004/12/10 18:52

Oso gertu, Akitanian, hasi dira OAI erabiltzen: adibidea datu biltzailearen aldetik

Frantziako Kultura Ministeritzako prentsa ohar batean irakur daiteke honako hau:

Banque Numerique du Savoir Aquitain BNSA edo Akitaniako Jakintzaren Gordailu Digitala delakoaren webgunean, iturri askotatik jasotako datu ezberdinak (artxiboak, argazkiak, dokumentuak,...) kontsultatu ahal izango dira OAI, Open Archives Initiative, protokoloari esker:

"Ce site portail permettra d'interroger de manière commune plusieurs sources de données hétérogènes (archives, photos, documents, etc.), par l'utilisation du protocole OAI."

"Développé dans le cadre de la Banque Numérique du Savoir Aquitain (BNSA), le projet Portail Aquitaine, propose un portail mettant en réseau des sources de données hétérogènes, réparties sur les serveurs des différents partenaires. Les différentes ressources sont indexées dans un format standard de métadonnées (Dublin Core), leur intégration dans le portail se faisant par collecte automatique des métadonnées (utilisation du protocole OAI- cf. infra)."

Akitaniako jakintzaren gune horren beta bertsioan dioenez , datu base ezberdinen heterogeneitatea gainditzeko eta iturri ezberdinak integratzeko Dublin Core eta OAI-PMH protokoloak erabiltzen dituzte:

Les sources d'information sont très hétérogènes, dans leurs objectifs, leur contenu, leur structure et leur moyens de mise en oeuvre. Par exemple, certaines informations sont difusées par des sites Web statiques standards, d'autres avec métadonnées, certaines proviennent de bases de données très structurées mais utilisant des outils anciens. Enfin, certaines sont offertes à l'aide de protocoles normalisés et récents pour l'échange de métadonnées.

Pour tenir compte de cette diversité (scientifique, technique et documentaire), deux outils sont utilisés par le prototype:

  1. Un format de description commun, ou pivot, basé sur le Dublin Core mais légèrement enrichi. Ainsi, toutes les ressources sont intégrées dans le site sous la forme d'une fiche descriptive respectant ce format.
  2. Une exploration et une indexation des fiches descriptives à l'aide d'un protocole normalisé: OAI-PMH, conçu pour répondre exactement à ce genre de besoin.

Kasu honetan arlo konkretu bateko datu-uzta edo jasoketa egiten da: Akitaniako Kultura.

Momentuz BNSA, leku hauetatik jasotzen ditu datuak.

Baina, esate baterako Bibliotheque National de France delakoaren Gallica liburutegi digitalak bere datuak BNSA-ren uzta biltzaileari ematen dizkion bezala, beste uzta biltzaile bati eman diezaizkioke. Horrela, BNSA-ari Akitaniari buruzko dutuak emago dizkio eta beste lurralde bati, Bretainari adibidez, bere interesekoak.

Horrela, beste misteriorik gabe, osatuko dira Liburutegi digital tematikoak.

Berdin, Akitaniako Museoei buruzko Le site des musees aquitains kasuan . Bere informazioa eta bere argitalpen eta erreferentziak ditu , baina horien zabalkunderako, Banque Numérique du Savoir Aquitain - BNSA guneari ematen dizkio bere datuak, baina berdin emango dizkio Frantzia edo Europa edo Mundo osoko Museoen datuak biltzen dituen gune batera.

Bada hori, jarraitzeko beste adibide bat!

Etorkizuneko liburutegiak

Eneko Astigarraga 2004/12/09 23:38

Dudarik gabe gero eta gehiago dira era guztietako argitalpen digitalak eta, oraindik dokumentu guztien digitalizazioa urruti egon arren, asko dira erreferentzia digitala duten liburu, artikulu, tesi, eskuizkribu edo dokumentu anitzak. Hau da, azken finean hauei buruzko datu digitalak (egilea, data, edizioa, tituloa, hizkuntza, ....) baditugu.

Erreferentzia digital horiek, teoriaz, Interneten edozein dokumentu aurkigarria izatea bideratzen du. Baina horretarako gutxienez pare bat baldintza betetzea beharrezkoa da:

  • erreferentzia digitaletan zenbait arau estandar jarraitzea, batez ere metadata edo datu digitalei buruko datuei dagokionez. Honetaz onena W3C-ko Metadata Activity kontsultatzea da edo zuzenean The Dublin Core Metadata Initiative -ra jotzea.
  • erreferentzietara akzeso irekia uztea. Hau da, Interneterako formato itxiak, arraroak, flash-ekin eginak, 3wc-ren arauak betetzen ez dituztenak,... ez erabiltzea. Esate baterako. Open Archives Initiative -k proposatutako OAI estandarra erabiliz.

Horrela, Internetera konektatzen den edozein pertsonarentzat edozein dokumenturen erreferentzia aurkigarri izan beharko litzateke eta horrela uste dugu eta uste dute askok sortzen joango direla etorkizuneko Interneteko liburutegi digitalak.

OAI: Interneteko liburutegi nazional baterako abiapuntu

Horren inguruan ibili gara ikertzen azken hilebeteetan CodeSyntax eta Deustuko Unibertsitateko DELi taldekoek eta asteartean Durangoko Azokan, Joxe Aranzabalen esanetan aurkezpen interesgarria egin zuten Josu Azpillaga, Luistxo Fernandez eta Joseba Abaitua lagunek: OAI: estandar ireki bat, Interneteko liburutegi nazional baterako abiapuntu izenekoa.

Ederto azaltzen du Luistxo Fernandezek Ingelesen hilerrian nola Interneteko Liburutegi nazionala OAI-rekin ez den utopia bat oso proiektu posiblea baizik, eta nola Liburutegi nazionala argitaldari bakoitzaren eta guztien eskuetan dagoen, eta nola liburutegia, sarea bera den. Eta ederki erakutsi zuen Josu Azpillagak nola funtzionatzen duen OAI modu errealean, DELiko kideen laguntzarekin prestatu zuen demo edo aplikazioari esker.

MARC - MAchine- Readable Cataloging, eta OAI

Baina, zalantzarik balego, argitu beharra dago OAI estandarrak ez duela gaur egun erabiltzen diren MARC edo MARC21 bezalako beste estandarrak ordezkatzea nahi, baizik eta Interneterako hauek osatzea.

OAI estandarra liburu, dokumentu, artikulu zientifiko, etabarrei buruzko informazioa Internet bidez trukaketzeko dago pentsatua.

Eta gure ustez OAI-k bideratzen duen trukaketa honek eskaintzen duen akzesibilitate edo eskuragarritasunak egingo du posible Internet osoko liburutegia edo, nahi bada, gai espezifikoen araberako liburutegiak, esate baterako.

MARC (MAchine- Readable Cataloging) katalogazioarako formato estandarra da eta honekin lan egiten dute gaur egun liburutegi askok. Baina ez dago informazioa internet bidez trukatzeko pentsatua eta, gainera, normalean formato hori ez dute erabiltzen argitalpen etxeak, interneteko webguneak, liburu dendak edo liburu, dokumentu, artxibo, tesien,.. artean mugitzen diren beste eragile askok.

OAI estandar sinpleagoa da eta ez bakarrik liburutegiek, edozein argitaletxe, elkarte, webgune, ... erabil dezake Interneten bere informazioaren zabalkundea bideratuz.

Gainera, Digital Library Federation (DLF) konsortiumak OAI estandar ekimena bultzatzen dihardu eta DLF delakoaren atzean British Library, California Digital Library, Carnegie Mellon University, Columbia University, Cornell University, Council on Libraries and Information Resources, Dartmouth College, Emory University, Harvard University, Indiana University, Johns Hopkins University, Library of Congress, Massachusetts Institute of Technology, National Archives and Records Administration, New York Public Library, New York University, North Carolina State University, Pennsylvania State University, Princeton University, Rice University, Stanford University, University of California, Berkeley, University of Chicago, University of Illinois at Urbana-Champaign, University of Michigan, University of Minnesota, University of Pennsylvania, University of Southern California, University of Tennessee, University of Texas at Austin, University of Virginia, University of Washington, Yale University,... bezalako liburutegiak daude. Hau da, munduko liburutegi aurreratuenetarikoak!

BioMed Central: OAI-ren adibidea datu-emailearen aldetik

OAIren bidez liburu, artikulu, tesiak eta abarren informazioa nola zabaltzen den erakusten duen adibide majoa BioMed Central webgunean dugu.

Oso ekimen erabilgarria eta irekia da bere arlo konkretuan (Medikuntza eta Biologia), eredu edozein argitaletxe edo elkarte kultural bere arlo konkretuan eredu izan daiteken bezala. Baina, ikusi nola errazten duten BioMed-ekoek informazio banaketa: Link tu us edo Using BioMed Central's open access full text corpus for data mining research atalean. Bai, modu ezberdinetan - XML, OAI eta abar -, informazio jaso eta emateko prest daudela azaltzen dute.

Gainera, BioMed Central-en zehazki atal bat dago OAI bidez informazio zabalkundea errazteko: BioMed Central and the Open Archives Initiative eta hor ematen dute OAI formatoan bere informazioa jasotzeko URL-ak http://www.biomedcentral.com/oai/2.0/ esate baterako, metadatuen formatoak, etabar.

Berdin egin dezake edozein argitaletxe, unibertsitateko fakultate, herri liburutegi, elkarte, udal batzorde, ... horrelako orri bat sortuz bere webgunean, azalpenak emanez eta bere liburu, artikulu, ikerketa, eskuizkribu, dokumentuei ... OAI formatoetarako lotura emanez.

Horrela bere material eta informazioaren zabalkundea erraztuko dute, Internet bidez mundu osoari (baita ere aldameneko herriari) liburu edo dokumentu hori non dagoen jakin araziko diote.

Gero norberak erabakiko du zer edo nola eman: liburu, dokumentu edo informazio hori osorik, zatika edo laburpena eman libreki, saldu, erregalatu erregistratu ondoren, maileguan utzi, ... edo nahi duena. Baina, lokalizazioa, hau da, non dagoen eta nolako informazioa den jakitea, guztiz erraztuko du.

MARC eta OAI-ren arteko osagarritasuna

Aurrerago esan bezala, formato biak, MARC eta OAI, osagarriak dira:

OAI estandarrak MARC eta beste formato askorekiko loturak edo konbertsioak eskaintzen ditu. Era berean, MARC-ek OAI eta Dublin Core-rekin loturak edo konbertsioak ematen ditu XML-ren bidez.

MARC-etik OAI-ra, konbertsioa:

OAI-tik MARC-era, konbertsioa:

Etorkizuneko Liburutegiak

Esan bezala, adibide grafiko politak jarriz, ondo azaltzen du Luistxok etorkizuneko (edo bihar bertan hasteko) Liburutegi nazionala .

Tresnak badaude, dirudienez interesa ere. Bultzakadatxo bat eta denon gogoa baino ez du behar eraikitzen hasteko.

Etorkizuneko liburutegiak, web semantikoarekin erlazionatuta dauden OAI bezalako tresnekin lotuta daude eta esanda dagoen bezala, Liburutegi nazionala argitaldari eta agente bakoitzaren eta guztien eskuetan dago, eta liburutegia, sarea bera da.

Oso gertu, Akitanian, hasi dira OAI erabiltzen: adibidea datu biltzailearen aldetik

Frantziako Kultura Ministeritzako prentsa ohar batean irakur daiteke honako hau:

Banque Numerique du Savoir Aquitain BNSA edo Akitaniako Jakintzaren Gordailu Digitala delakoaren webgunean, iturri askotatik jasotako datu ezberdinak (artxiboak, argazkiak, dokumentuak,...) kontsultatu ahal izango dira OAI, Open Archives Initiative, protokoloari esker:

"Ce site portail permettra d'interroger de manière commune plusieurs sources de données hétérogènes (archives, photos, documents, etc.), par l'utilisation du protocole OAI."

"Développé dans le cadre de la Banque Numérique du Savoir Aquitain (BNSA), le projet Portail Aquitaine, propose un portail mettant en réseau des sources de données hétérogènes, réparties sur les serveurs des différents partenaires. Les différentes ressources sont indexées dans un format standard de métadonnées (Dublin Core), leur intégration dans le portail se faisant par collecte automatique des métadonnées (utilisation du protocole OAI- cf. infra)."

Akitaniako jakintzaren gune horren beta bertsioan dioenez , datu base ezberdinen heterogeneitatea gainditzeko eta iturri ezberdinak integratzeko Dublin Core eta OAI-PMH protokoloak erabiltzen dituzte:

Les sources d'information sont très hétérogènes, dans leurs objectifs, leur contenu, leur structure et leur moyens de mise en oeuvre. Par exemple, certaines informations sont difusées par des sites Web statiques standards, d'autres avec métadonnées, certaines proviennent de bases de données très structurées mais utilisant des outils anciens. Enfin, certaines sont offertes à l'aide de protocoles normalisés et récents pour l'échange de métadonnées.

Pour tenir compte de cette diversité (scientifique, technique et documentaire), deux outils sont utilisés par le prototype:

  1. Un format de description commun, ou pivot, basé sur le Dublin Core mais légèrement enrichi. Ainsi, toutes les ressources sont intégrées dans le site sous la forme d'une fiche descriptive respectant ce format.
  2. Une exploration et une indexation des fiches descriptives à l'aide d'un protocole normalisé: OAI-PMH, conçu pour répondre exactement à ce genre de besoin.

Kasu honetan arlo konkretu bateko datu-uzta edo jasoketa egiten da: Akitaniako Kultura.

Momentuz BNSA, leku hauetatik jasotzen ditu datuak.

Baina, esate baterako Bibliotheque National de France delakoaren Gallica liburutegi digitalak bere datuak BNSA-ren uzta biltzaileari ematen dizkion bezala, beste uzta biltzaile bati eman diezaizkioke. Horrela, BNSA-ari Akitaniari buruzko dutuak emago dizkio eta beste lurralde bati, Bretainari adibidez, bere interesekoak.

Horrela, beste misteriorik gabe, osatuko dira Liburutegi digital tematikoak.

Berdin, Akitaniako Museoei buruzko Le site des musees aquitains kasuan . Bere informazioa eta bere argitalpen eta erreferentziak ditu , baina horien zabalkunderako, Banque Numérique du Savoir Aquitain - BNSA guneari ematen dizkio bere datuak, baina berdin emango dizkio Frantzia edo Europa edo Mundo osoko Museoen datuak biltzen dituen gune batera.

Bada hori, jarraitzeko beste adibide bat!

Fidagarrienak erizainak eta botikariak

Eneko Astigarraga 2004/12/08 21:11

Aurreko egunetako Lanbide Heziketarako Plangintza Estrategikoa eta Langileen perfil berrien eskaerei buruzko mezuak idatzi ditudala eta, profesioen inguruan nabegatzen ibili naiz.

Horrela, AEBetan Gallup inkesta etxeak urteetan - gutxienez, azkenengo 30 urteetan - egiten duen ikerketa batera ailegatu naiz: ogibide edo profesio ezberdinak eskaintzen duten konfidantza maila ematen duena.

Gallup-en ikerketa horren arabera, erizainak dira hiritarrei konfidantza maila handiena eskaintzen dieten profesionalak (%79). Botikariek ere maila altua lortzen dute, % 72a.

Ez dakit duela gutxi Bilbon egin zen Euskarazko Kazetaritzaren I. Kongresuan gaia jorratu zuten, baina informazioa ematera zuzentzen diren pare bat lanbide, Telebistarako kazetaritza eta prentsa idatzitarako kazetaritza, oso konfidantza maila eskasa lortzen dute: %23 eta % 21a ! Urriegia dirudi sinesgarritasuna trasmititu behar dituzten lanbideentzat.

Hala ere, okerrago daude konfidantza mailaren ranking horretan auto-saltzaileak, %9, publizitatearen profesionalak, %10, edo abokatuak %18a.

Esan bezala, emaitzak Gallup-ek AEB-etan egindako ikerketa batekoak dira, azaroaren 19 eta 21 bitartean, telefonoz egindako inkesta, 1.015 pertsonetako lagina batekin eta %3ko errore-marjinarekin.

Hemen emaitzak berdinak izango ote direnaren zalantzarekin geldituko gara. Edo... frogatzeko baino ez bada, erizainak ipiniko ditugu bozeramaile, egunkari erredakzio buru edo telebista aurkezle lanetan?

Lanbide Heziketa: Plangintza Estrategikoa

Eneko Astigarraga 2004/12/06 08:32

Euskal Lanbide Heziketa Europako onenen artean egon dadin plangintza estrategikoa aurkeztu du Eusko Jaurlaritzako Lanbide Heziketako eta Etengabeko Ikaskuntzarako Sailburuordetzak .

Lanbide Heziketako Euskal Plan berriak 4 esparru estrategiko, 44 helburu estrategiko eta Ezarri beharreko 155 neurri ditu: Ikasgela digital interaktiboak, Software librea aplikatzea, transferentzia teknologikoa eta ezagutzen transferentzia bultzatzea, kudeaketa hobetzea, I+G+B gehitzea, ... eta abar luzea.

Hona hemen eremu nagusiak

Eremu estrategikoa 1.- Lanbide kualifikazioen eta heziketaren sistema integratua eguneratzea eta hobetzea

  • Lanbide Heziketarekin zerikusia duten erakundeak sendotzea.
  • Euskadiko lanbide-kualifikazioen eta heziketaren sistema integratua hobetzeko aurrerapausoak ematea.
  • Lanbide Heziketako ikastetxe integralak garatzea.
  • Ikaskuntza ez-formalak eta informalak aintzatestea eta ebaluatzea

Eremu estrategikoa 2.- Euskadiko Lanbide Heziketaren kalitatea

  • Ikastetxeen kudeaketa hobetzea.
  • Irakasleen trebakuntzaren kalitatea hobetzea.
  • Giza baliabideen kudeaketa eta zuzendaritza hobetzea.
  • Proiektu-taldeak sustatzea eta kudeatzea.
  • Kalitatearekin zerikusia duten beste eremu batzuk lantzea: Investors in people, Enpresaren erantzukizun soziala

Eremu estrategikoa 3.- Berrikuntza sustatzea Euskadiko Lanbide Heziketan, etengabeko hobekuntzako prozesuaren baitan

  • Lanbide Heziketaren inguruko ikerketa, garapena eta berrikuntza sustatzeko zentro bat sortzea.
  • Berrikuntza sustatzea Lanbide Heziketako ikastetxe integralen kudeaketan.
  • Berrikuntza sustatzea heziketari aplikatutako teknologietan.
  • Irakaskuntzako/ikaskuntzako prozesu berriak garatzea.
  • Lanbide Heziketako ikastetxeen eta enpresen arteko transferentzia teknologikoa eta ezagutzen transferentzia sustatzea.
  • Ezagutzak kudeatzeko sistema bat ezartzea Lanbide Heziketako ikastetxeen sarean.
  • Goi-mailako Lanbide Heziketaren eta Unibertsitatearen arteko lotura areagotzea.
  • Lanbide Heziketako ikastetxe integralak zientziaren, teknologiaren eta berrikuntzaren sarean sartzea pixkanaka.
  • Lanbide Heziketaren esparruan aplika daitezkeen ikerketa-proiektuak garatzea.

Eremu estrategikoa 4 .- IKTBak Euskadiko Lanbide Heziketan

  • Lanbide Heziketako ikastetxeen sare korporatiboa osatzeko aurrerapausoak ematea.
  • Ikasgela digital interaktiboen kopurua handitzea.
  • Ikastetxeen eta ikasgela digitalen arteko lankidetza sustatzea.
  • Software librea aplikatzea.
  • Lanbide Heziketa birtual tridimentsionala sustatzea.

Langile perfil berriak Ezagueraren Gizartean

Eneko Astigarraga 2004/12/06 08:32

Noticias.com webgunean Euskadiko Ekonomia eta Gizarte-Arazoetarako Batzordea edo ezagunagoa den CES edo Consejo Económico y Social Vasco delakoak Nuevos perfiles profesionales en la Era del conocimiento txostena kaleratu duela irakur daiteke.

Txostenak dioenez:

...las actividades más demandadas por las empresas vascas de cara al próximo año serán los responsables de e-comerce, webmaster, analistas de Internet, arquitectos de sistemas y técnicos en comunicación. De hecho, se considera que para 2005 la disposición de estos perfiles debería aumentar en un 14,2 por ciento.

eta antza denez hutsune nabariak ikusten dituzte euskal enpresek IKTen eremuan:

En concreto, las empresas vascas detectan deficiencias en sus empleados a nivel de informática básica, programas específicos de las empresas, Internet y trabajo en redes, mientras que, según el informe, las competencias más demandadas son el comercio on-line, lenguajes de prgramación, herramientas de base de datos, sistema de redes, administración de sistemas de información, gestión de proyectos, seguridad, certificaciones y aseguramiento de la calidad.

Baina ez bakarrik konpetentzia edo jakite konkretoak, txostenaren arabera azpiegiturak eta, beharbada garrantzitsuago den, berritze kulturala behar dugu:

(..) el CES vasco considera necesario invertir en equipamiento e incidir en el cambio de cultura organizacional para entender el trabajo de otra manera. Asimismo, los trabajadores tendrán que ser más autónomos y debrán recurrir al autoaprendizaje, aunque se valorará también su capacidad de trabajar en equipo.

Seguruenez, Ezagueraren Kudeaketa estatuan gehien hausnartu eta landu duen Eduardo Bueno katedradunak sumatzen zuen horrelako zerbait duela 5-6 urte ...

Beraz, zeregin handia dute ikaskuntza iraunkorrera begira dauden erakude anitzek: Enplegu saila, Hezkuntza saila, Foru Aldundiak, eskualdeetako agentziak, Behargintzak, udaleetako enplegu sailak, insertzio enpresak, eta bestalako eragileek, bakoitza bere neurrian, badute arreta jartzeko beste eremu bat.

Irak: robot gehiago eta hobeak

Eneko Astigarraga 2004/12/06 08:32

Militarrek aspaldidanik erabili dituzte gudarako robotak. Normalean zaintza, zelata, espionajea, desaktibazioa eta antzerako zereginetarako.

Eta ezaguna da Irak eta Afghanistan-eko inbasioetan, robotak maiz erabili dituztela amerikanoek hiri-gudetan. Baina "aurrerapen" handiak egiten ari dira arlo honetan...

Horrela, Irak-eko torturen argazki gehiago plazaratu diren egun hauetan, Wired aldizkari teknologikoan irakur daitekenez, benetako robot armatuak bidaliko ditu Pentagonoak Irakera: Talon izeneko robotak.

Oraingoz robot amerikanuak irakierren aurka ikusiko ditugu. Laster, pelikuletan bezala robotek batzuk besteen kontra ikusiko ditugu.

Baikorra izanik, hobe. Programatzaile edo (probableagoa) agintariek larregi ez badira zoratzen, oraindik ez dugu ezagutu, ezta zientzia-fikzioan, robot torturatzaileerik.

IKT-en erabilera soziala. Irakurketa kritikoa eta beste batzuk

Eneko Astigarraga 2004/12/04 00:32

@rchiveSIC , Archive Ouverte en Sciences de l'Information et de la Communication, Frantziako CNRS (Centre national de la recherche scientifique) erakundeak bultzatutako dokumentazio gunea da, eta CodeSyntax eta DELi ikerketa taldeak Durangoko Zokoan asteartean aurkeztuko dugun OAI , Open Archive Initiative edo Artxibo Irekietarako Ekimena erabiltzen du.

Horrela, @rchiveSIC gunean esaten den bezala , bilatzaileek indexatuz gain , OAI-ren galdeketa tresnei esker eta OAI-PHM protokoloari esker, informazioa toki askotatik akzesiblea da. Protokolo horri esker @rchiveSIC-en dauden dokumentuak beste webgune askok indexatu ditzakete. Kasu honetan, OAI-PHM-ren 2 bertsioa erabiltzen da.

Esate baterako Oaister , Karlsruhe Unibertsitateko The Collection of Computer Science Bibliographies , eta beste gune askotatik eskuratu daitezke.

Bada, bide horretatik aurki eta leitu dut nik IKT-en erabilera sozialen irakurketa kritikoa egiten duen Fabien GRANJON-en De quelques elements programmatiques pour une sociologie critique des usages sociaux des TIC (156 KB .pdf) dokumentua.

Soziologoa izateko eta Interneteko militantismoari buruz idazteko (L'Internet militant Mouvement social et usage des reseaux telematiques ), ez da larregi luzatzen, sei orri baino ez, erantzun gabeko galdera asko egiten ditu, baina arrazoia du Granjon-ek: gutxiegi aztertzen ari gara IKT-en erabilera sozialari buruz eta, agian goizegi da esateko, baina haustura edo eten digitalatari buruz egiten diren hausnarketa samurretaz aparte, gainditu behar dugun nahi eta nahiezko ordainketa, ez dago bestelako gogoetarik...

Zaintza Teknologikoa eta Adimen Lehiakorra

Eneko Astigarraga 2004/12/03 21:32

Azken boladan indartu egin dira Zaintza Teknologikoa, Adimen Lehiakorra, Adimen Ekonomikoa, Negozio Adimena, Zaintza Prospektiboa, Prospektiba Teknologikoa, ... eta ezagueraren kudeaketarekin erraz lotu ditzakegun antzeko kontzeptuak.

Azken finean, aldaketak gero eta ugariagoak eta azkarragoak dira gure gizartean. Aldaketa teknologikoak, aldaketa sozialak..., erakundeetan, enpresetan, familietan, ingurugiroan, garraioan, ... eremu guztietan ematen ari dira.

Enpresa txikiei oso zaila egiten zaie bere negozioetan eragina duten faktore guztietan edo gutxienez Michael Porter irakasleak aipatzen zituen lehiakortasuneko 5 indar nagusietan ematen diren aldaketak antzematea edo jarraitzea.

Zorionez, gaur egun Internetek aukera asko ematen digu aldaketen edo lehikortasunerako faktore nagusien jarraipena egiteko. Aukera sinple eta errazak, baina zoritxarrez ez oso ezagunak enpresetan. Adibidez, XML/RSS/RDF -ak, blogak , rss biltzaileak , zerbitzu semantikoak , alerta zerbitzuak eta beste hamaika tresna.

Horretaz gain, seguruenez ez jakite horri aurre egiteko, zenbait erakundeek zerbitzu bereziak eskaintzen dizkiete inguruko enpresei. Esate baterako, Zaintek Bizkaiko Foru Aldundiaren Berrikuntza eta Ekonomi Sustapen Sailak sortu duen Zaintza Teknologiko eta Adimen Lehiakorrerako zerbitzua edo Gipuzkoako Bazkundearen e-Boletin, Servicios de Innovacion Industrial y Nuevas Tecnologias buletina. Informazio interesgarria banatzen dute: lastima kasu bietan feed-bidezko erreferentziarik ez izatea. Hobetzekoa.

Hezkuntza XXI

Eneko Astigarraga 2004/11/30 00:05

Hezkuntza XXI etorkizuneko hezkuntza proiektua egiteko liburu zuria aurkeztu zuten joan zen ostegunean Josune Ariztondo, Josu Jon Imaz eta Markel Olanok: XXI.mendeko Euskal Hezkuntzarako Liburu Zuria.

Urte hasieran Bilboko Euskalduna Jauregian ospatutako EAJ-PNVren IV. Batzar Nagusian onartu zen Hezkuntza Txostenean (456 KB) oinarrituta dago XXI Mendeko Euskal hezkuntzarako helburuak eta proposamenak batzen dituen Hezkuntza XXI Liburu Zuria.

Etorkizunari aurre egiteko identifikatu diren erronka edo Funtsezko Sei Bektoreak egokiak dirudite :

  • Balioen Hezkuntza bultzatzea. Bakerako Hezkuntza bultzatzea.
  • Hezkuntza Eleanitza sendotu eta indartzea
  • Kulturen arteko Hezkuntza eta Europar Identitatea garatzea
  • Hezkuntza digitala Informazioaren Gizartean
  • Aurrerakuntza eta lehiakortasuna. Giza Kapitala: Pertsona Nagusien biziarteko Ikaskuntza
  • Kalitatea: hezkuntza-bikaintasuneko ereduak zabaldu.

Dokumentuan esaten denez, aldaketarako sei hezkuntza-faktore horiek luzatu eta hedatu egiten dute EAJ-k sarritan erabiltzen duen binomioa, Euskara eta Teknologia eta horretaz gain, hezkuntzarekiko konpromezua agertu zuen EAJ-k agerraldian, azken legealdietan hezkuntza ardurak zuzenean eraman ez duen arren.

Horrela, besteak beste Kalitatezko Zerbitzu Publikoaren aldeko apostua egiten da, Sorbidean dauden hezkuntza-industrien sustapena, baliapide pedagogikoak eragiteko eta, Interneten bitartez, mundu zabalean hedatu ahal izateko edo eskola-porrota bi legealditan zehar %5eko maila teknikora murriztea espero dela, aipatzen da.

Txosten interesgarria. Gainera, etorkizuneko gizarterako hain garrantzitsua den Hezkuntza Sektoreari buruz epe luzeari begira egindako hausnarketa hauek eskertzekoak dira benetan, are gehiago eztabaidatu, adostu eta aurrera eramaten badira.

Aurkezpena

"Etorkizuna interesatzen zait datozen urteetan bertan biziko naizelako".

Prospektiba, estrategia eta plangintzari buruzko bloga.