Tsunamiak aurreikusten
Tsunamis : prospective et prevention izena ipini diote Paris-en egingo duten mintegiari . Mintegi edo mahainguru horretan Claude Allegre eta Emile A. Okal geofisikoak eta UNESCO erakundeko Patricio Bernal izango dira.
Ura pasa eta presa jarri esango dute askok, baina akatsetatik ikasi behar delakoan eta Tsunami gehiagoren arriskua bizirik dirauelako, aproposa dirudi maiatzaren 10ean Pariseko mintegiak jorratuko duen gaia.
Uneskok Division de la prospective, de la philosophie et des sciences humaines - Division of Foresight, Philosophy and Human Sciences delakoa dauka, hau da Prospektiba, Filosofia eta Giza Zientziak denak batera. Prospective sailaren zuzendaria Jérôme Bindé da eta noizean behin antolatzen dituzte horrelako jardunaldi eta mintegiak non informazio gehigarria ipintzen den.
Kasu honetan Indiko Ozeanoan izan zen Tsunamiari buruzko ataria sortu zuen UNESCO-k , laguntzak, prebentzio sistemak eta lurraldeen eraberritzea koordinatu nahiean. Ataria frantsesez, ingelesez eta espainolez dago.
Argazkiak:
- goikoa, UNESCO
- azpikoa, Arko Datta / Reuters, World Press Award 2005
2015, petrolioa 380 dolarretan
Ixis-CIB finantzia eta inbertsio etxeko Patrick Artus eta Moncef Kaabi ekonomilariek egindako txostenaren arabera, petrolio kupelaren prezioa 380 dolarretara ailegatu daiteke hamar urteko epean, 2015 urtean.
Frantziako Reuters albiste agentzian ikusi dut erreferentzia, eta apur bat harrituta nauka ingelesez edo espainolez albistearen erreferentziarik ia ez aurkitzeak. Ingelesez ALJAZEERA.NET edizio ingelesean ikusi dut, eta espainolezko batzuk, Crisis Energetica kasu, bide horretatik datoz.
Aipatutako ekonomilariek, hamar urteetan, gaurtik 2015 urtera, zortzi aldiz handiagoa aurreikusten dute petrolioaren prezioa, 70 hamarkadan gerta zenaren antzera. Ez da albiste/aurreikuspen ona, beldurra sartzeko horietakoa, baina badaude antzerako beste aurreikuspen batzuk
Arrazoiak ugari:
- Ekoizpen kapazitatea oso gutxi gehituko da.
- Aldiz, petrolio kontsumoa pentsatutako baino askoz gehiago igoko da. Berriz ere, Txinan demanda asko igoko delako.
- Petrolioa ordezkatu dezaketen energiak oso gutxi eta astiro garatuko direlako.
Gainera ekonomista hauen arabera, petrolio eskaeraren elastizitatea oso ahula izango da prezioarekiko: prezioaren %25eko igoerak, bakarrik %1ean murriztuko du petrolioaren demanda.
Beraz, edo garraioa izugarri garestiago pagatzeko prest gaude, edo txirrindak eta zapatillak ondo prestatu. Baina, hori bakarrik balitz, gaitz erdi: petrolioaren prezioarekin batera bestelako produktuen prezioak gorantz joango dira.
Bada ez bada, 70ean bezala, petrolioarekiko menpekotasun gutxiago duen ekonomia prestatzen joan beharko dugu berriro . Edo... Kaliforniako Energia Komisioak, energy.ca.gov , egiten dituen aurreikuspen askoz baikorragoekin geratu.
Buztan Luzea The Economist-en
Gutxienengoei kasu egiten ikasi behar dugu, "nitxoak" aurkitu, arreta eskaini, ... eta modu eraginkorrean.
Gutxi gora behera, horretaz doa The Economist famatuak atzo atera zuen artikulua: Profiting from obscurity , What the long tail means for the economics of e-commerce. Enrique Dans-ek aipatzen du gaur bere blogean .
Duda barik, Interneteko buztan luzearen teoria-ri buruzko artikulu famatuena, Chris Anderson-ek idatzi zuen Wired aldizkarian: The Long Tail izenekoa. Erreferentziarako artikulu luzea, serioa eta ondo dokumentatua.
Euskal blogosferan aipatu izan da buztan luzearen teoria: Luistxo Fernandez-ek, gutxienez pare bat artikuluetan Buztan Luzearen soziolinguistika edo Blogen buztan luzea eta harpidetza motza artikuluetan eta, duela gutxi, Jabi Zabala-k propio Interneteko buztan luzea eta Internet euskadunari buruzko Euskara sareko buztan luzean artikuluak idatzi ditu.
Hala ere, uste dut ekonomilari gehienak erosogoak daudela gehiengoentzat arauak eta portaera amankomunak asmatu eta aztertzen. Azkarrenentzat tokia, beraz.
Informazioaren Gizarteko Teknologien etorkizuna
Informazio Teknologien etorkizunari buruzko FISTERA (Foresight on Information Society Technologies in the European Research Area) proiektuaren barne egin den Delphi ikerketaren emaitzak sarean daude.
Delphi ikerketaren txosten osoa helbide honetatik jaitsi daiteke (2,5 MB).
Txostenaren egileak Rafael Popper eta Ian Miles, Manchester Unibertsitateko PREST taldeko ikerlariak dira. Egileek diotenez, ikerketak Informazioren Gizarteko Teknologien dimensio sozialean jarri du arreta nagusia.
Nanoteknologiak: etika eta prospektiba industriala
Nanoteknologiak: etika eta prospektiba industriala edo "Les nanotechnologies : éthique et prospective industrielle" izenburua duen txostena jarri dute sarean Jean-Pierre Dupuy eta Francoise Roure, Frantziako Conseil Général des Mines eta Conseil Général des Technologies de l'Information delakoen partaideak. Txosten laburra, 60 orrialde frantsesez, eta nahiko irakurgarria adituak ez garenontzat.
Hasiera-hasiratik nanoteknologien garrantziataz hitz egiten dute, hurrengo 30 urteetan uka ezinezko erronka: "Les politiques publiques auront à relever un défi majeur au cours des trente prochaines années, celui des nanotechnologies" (..) les nanotechnologies sont appelées à prendre une place significative."
Egileen ikuspegitik, hurrengo urteetako berrikuntza teknologikoa, nanoteknologiak, bioteknologiak, Informazio teknologiak eta zientzia kognitiboen arteko meta-konbergentzia-ren inguruan izango da. AEB-arrak NBIC (nano-bio-info-cogno) bezala ezagutzen dutena. Berraldaketa eta berrikuntzarako sekulako aukerak eskaintzen dute, gaur egun ia imaginatu ezinezkoak.
Nanoteknologiek sektore guztietan dute eragina, "les applications des nanotechnologies sont transversales au monde industriel et économique et toucheront tous les secteurs", eta arazo handien konponbidean lagungarriak izan daitezke: klima, zahartzaroa, osasuna, kontaminazioa, energia, garapen jasangarria, ...
Baina, era berean, gaur ezagutzen ez ditugun arrisku berriak, arlo metafisikoan, sortaraziko dituzte.
Txostenaren amaieran, nanoteknologiaren inguruan ekintzarako 13 gomendio ageri dira. Nanoteknologiak, sektorialki zeharkakoak direnez, erronkari aurre egiteko sail edo ministeritza ezberdinen arteko koordinazioaren beharra azpimarratzen dute eta, sektore publikoaren ikuspegitik, politikak martxan ipintzeko sintesi erakundea.
Txostena Frantziako Conseil Général des Mines delakoaren webgunean dago (Adi: ms-word dokumentua, 359 KB)
Via: Internet Actu
Euskal Kultur Erakundea. Web berria.
Gaur goizean Iparraldeko Parke Teknologikoan , hau da Bidarteko Technopole Izarbel-en, EKE-ren, Euskal Kultur Erakundea - Institut Culturel Basque, webgune berria www.eke.org aurkeztu da.
Aurkezpena ESTIA -ren Ecole superieure des technologies industrielles avancees, lokaletan egin da. Iparraldeko kultur eragile eta egile asko bildu ditu. Batzuk aski ezagunak: Jean Haritschelhar, Michel Oronos, Erramun Bachoc, lehendakari berria Mikel Erramuzpe, ESTIA-ko Zuzendaria, eta beste asko. Webgune berriaren proiektuan parte hartu dugunez, bertan izan gara.
Atari berriaren aurkezpena, Pantxoa Etchegoin , EKE-ko zuzendaria, Jakes Larre, Rene Harluxet eta Mikel Erramuzpe-k egin dute.
Dagoeneko, aurkezpenean banatu diren informazioak, prentsa txostenak eta argazkiak sarean daude webgune berrian.
Batekmila programaren barruan berritu da EKEren webgunea eta, besteak beste, Euskal kulturaren eta euskararen inguruko ekitaldien berri ematen da webgunean. Webgune eleanitza da: euskaraz eta frantsesez gehiengoa, eta baita gaztelaniaz eta ingelesez.
Webgune dinamiko eta bizia egin nahi da eta euskal artistei eta kultura elkarteei esker eguneratzeko asmoa dago.
Beraz, erronka eta aukera ederrak eskaintzen ditu webguneak eta, esate baterako, froga edo piloto gisa Koldo Amestoy, atariaren bere zatia informazioz betetzen hasia da. Ikustekoa da prestatu duen Entzunikustekoen atala, merezi du.
Beste artista, elkarte edo eragile guztiek berdina edo hobea egiteko aukera izango dute, modu errezean Euskal Kultur Erakundearen Teknologia Berrien sailaren laguntzarekin. Neurri handian, webgunearen aberastasuna eta etorkizuna bere eskuetan geratzen da.
Jakes Larre EKE-ren ataria aurkezten
Bestalde, webgune berriak euskal kulturaren inguruko albisteak sortuko ditu eta agenda ataletan ekitaldien inguruko informazio eguneratua bilduko du.
Gainera, atal finkoetaz gain, Euskal Herriko kulturari, arteari, hizkuntzari edo ondareari buruzko informazio trinkoak, bai eta tokiko elkarteen eta artisteen aurkezpen xehea (datu-basea ) ere biltzen ditu.
EKE zer den, funtzionamendua eta ekintzen berri jakiteko Euskal Kultur Erakundea atala kontsultatu daiteke.
Kultur elkarteen arteko komunikaziorako tresna
Bestalde, atariak extranet dimentsio bat badauka, beren egoitza edozein lurraldetan izanik ere, Euskal Herriko kultura elkarteek barne komunikazio eraginkorrago bat izan dezaten pentsatuak diren ekitaldiekin kultura agenda bateratu baten osatzeko tresna, topagune «birtualak»...
Parte-hartzea sustatuko du, edo hori da asmoa behinik behin. Euskal kulturaren ataria euskal kultura bizi baten erakusleihoa eta denbora berean lankidetza tresna izatea nahi da.
Web proiektua aurrera ateratzeko urte betean zehar talde lan gogorra egin dugu, Euskal Kultur Erakundeko kideak, Parke Teknologikoan bertan dagoen MCC-ko Sei informatika enpresakoek eta CodeSyntax -ekoek.
Uste dugu emaitzak merezi izan duela.
Sud Ouest egunkarian hurrengo goizean agertutako albistea. Pantxoa eta Jakes atari berriaren atzean
Azaleratzen ari diren 10 teknologia
Urtero bezala, maiatzeko zenbakian , Technology Review aldizkariak, azaleratzen ari diren 10 teknologia nagusiak azpimarratzen ditu.
Hauxe da Technology Review-k aurkeztu duen teknologia berrien zerrenda:
- Airborne Networks. Hegazkinen arteko komunikazioa eta trafikoa erraztuko duen sarea. Hegazkinen trafikoan asko lagunduko duena
- Quantum Wires. Argi-indarra modu askoz hobea eta efizientean garraiatzeko lagunduko dituzten nanotuboak.
- Silicon Photonics. Optoelektronikak datuen trasmisio abiadura gehituko du
- Metabolomics. Medikuntzan diagnosi aurrekoietan erabiliko diren tresnak.
- Magnetic-Resonance Force Microscopy. Imagina ezazue mundu molekularra hiru dimentsioetan...
- Universal Memory. Nanoteknologiari esker, 20 urteetan ezagutuko ditugun DVD guztiak portatil batean posible egingo duena.
- Bacterial Factories. Farmazilari Industriarako.
- Enviromatics. Hain modan jarri den ingurumen adimenaren garapenean ezinbestekoak.
- Cell-Phone Viruses. Birusak non nahi, deitu nahi ez dituzun telefonoetara deika hasiko da zure segapotoa.
- Biomechatronics. Hitz eginda honetaz blogean, robotak gure gorputz eta neuronekin hartu-emanetan.
Gehiago jakin nahi duenak, Technology Review aldizkarira jotzea dauka.
IEB 2005. Informatikari Euskaldunen Bilkura
IEB 2005. Arratsaldeko mahaingurua
Bi urteka UEU -k antolatzen duen Informatikari Euskaldunen Bilkura ospatu zen ostiralean, Softwaregintzaren erronka berriak lemapean Donostiako Miramon Teknologia Parkean.
Hirugarren aldiz egon naiz jardunaldi hauetan eta beti bezala, ongi antolatuak eta jendetsuak. Lehen edizioan euskarazko softwarea, bigarrenean Euskara eta Internet, hirugarrenean - honetan komunikazioa aurkeztu nuen-, informatikaren irakaskuntza eta informatika irakaskuntzan, duela bi urtekoan informatikaria gizarte elektronikoan eta aurtengoan Softwaregintzaren erronka berriak izan dira jardunaldietan jorratu diren lema edo ardatzak.
Aurtengorako aukeratutako gaiak bereziki interesgarriak: web zerbitzuak, segurtasuna, grid konputazioa, inguru-adimena, software librea, ... eta areto nagusian izaten diren hitzaldi, ponentzia edo mahai inguru nagusiekin batera, produktuen aurkezpenak.
Kuriosoa bada ere, paraleloan izaten diren produktuen aurkezpenetan, hitzaldietan baino ia jende gehiago. Eta egia esan, zaila egiten da aukeraketa: hitzaldietara joan edo produktu aurkezpenetara joan. Baina uste dut ideia ona dela biak paraleloan mantentzea: aniztasuna eta entzulegoari aukerak eskaintzea aberasgarria delakoan.
IEB 2005. Aitzol Naberan OpenGroupware euskaratua aurkezten
CodeSyntax -eko jendeak parte hartu du jardunaldietan, entzule eta hizlari edo aurkezle moduan:
- Mikel Larreategi-k modan dauden blogak lantzeko Coreblog euskaratua aurkeztu du. Goiena.Net eta Eibar.org blog komunitateek erabiltzen duten azpiegitura teknologikoa da. Mikelek bere blogean utzi du aurkezpenaren kronika.
- Aitzol Naberan-ek enpresa edo erakundeen kudeaketarako groupware tresna potentea aurkeztu du, OpenGroupware euskaratua : kontaktuak, agenda, errekurtsoak, proiektuak, ... kudeatzeko aplikazioa.
- Jardunaldia itxi duen arratsaldeko mahai inguruan, Gari Araolaza-k, EHU eta UEUko Joseba Makazaga eta Gipuzkoako Hospitaleko Iñaki Dorronsororekin batera parte hartu du. Gaia, eztabaidagarria: Software jabedunetik software librera eta interesgarriak mahainguruan bai alde eta bai kontra eman diren argudioak. Garik Software librea enpresan nola ikusten duen aurkeztu zuen. Gainera, bere blogean jardunaldien inpresioak utzi dizkigu.
Baloraketa egiteko behar bada ez naiz egokiena, baina uste oso ondo aurkeztu dutela aurrez egindako lan itzela. Mikelek, Aitzolek eta Garik erabili dituzten aurkezpenak eskuragarri daude CodeSyntax-en webgunean
Aurtengo jardunaldietan, UEU-ko ohizko antolatzaileek, Miramon Enpresa Digitala ekimenaren laguntza izan dute, eta instalakuntzetan behintzat nabaritu da. Bestalde, Olatz Arbelaitz UEU-ko Informatika Saileko Buruak Berrian zioen bezala, Informatikan euskaraz aritzeko gero eta baliabide gehiago daudela nabaria da, baina horrelako jardunaldiak beharrezkoak dira oraindik.
Hitzaldi eta aurkezpenetaz aparte, giro ona izaten da jardunaldian eta, duela bi urte Joxe Aranzabalek komentatu zuen bezala, Informatika euskaldunaren munduan egiten ari den lan itzela informatikari ez garenoi aurkezteko modu egokia da.
Hemendik bi urtera izango den Bilkurarako, oso ausarta ni, enpresako web zerbitzuak eta software soziala proposatu nituen gai bezala baloraketarako bete behar den galdetegian: ez naiz informatikaria eta auskalo zer berri izango dugun hurrengo bi urteetan hainbeste eta hain azkar aldatzen den sektorean.
IEB 2005. Patxi Gaztelumendi eta Igor Leturia blogariak : Igor Moblogging-a egiten saiatu zen eta Patxik irrati saiorako podcasting-ak eta gaiak prestatzen ibili zen.
Argazkiak: Gari Araolazaren flickr-etik aterata
Informazio osagarria IEB 2005-ari buruz Technorati zerbitzuan: ieb2005
Stormy domeka. Lagunen arteko podcasting-a
Bi hilebeteka behin, hilebete bakoitiako barikuan, gazte kuadrilako afaria izaten dugu. Nahiko football zaleak gara kuadrilako guztiok eta aurten, Eibar hain ondo dabilenez, afariko tertulia footballaren inguruan da, nola ez.
Azken boladan podcasting-ari buruz hitz egin da blog honetan eta, idatzitakoa praktikan ipini nahiean, kuadrilako afarian egin genuen grabaketatxoa (Stormy domeka abestia) sareratu dut froga gisa.
Momentuz, ez dut uste horrelako grabaketen konpetentziarekin irratiek itxi beharra izango dutenik, baina lagun arteko experimento gisa ondo dago. Behintzat, ondo pasatu genuen.
Grabaketaren historia, nahiko konplikatua, honako hau da: Jon Romarate (argazkian goian ezkerrean), koadrilako lagunak, Eibar football taldea animatzeko asmoz, abestia asmatu du, Liverpooleko You'll Never Walk Alone estilora. Afal ostean telefono mugikorretik kuadrilako Inaki Arregi-ren etxera deitu, a capela abestu eta erantzungailuan grabatuta utzi zuen abestia. Grabaketa hori, Iñakik mp3 formatora pasatu du eta, dena ondo badoa, hemen klik eginez entzungo duzue . (mp3-a 384 KB)
Abestiaren izena Stormy Domeka da, eta letra honako hau da
Kuadrilako football taldeko argazkia. Ez dut ondo gogoratzen iazkoa edo duela bi urtekoa den :-)
Fisikaren etorkizuna
Apirilak 18a, Javier Armentiak ordenadorearen mahaigainean Einstein-en irudia du eta bere blogean gaur Einstein hil zenaren 50 urteurrena dela gogora ekarri du .
Erlatibitatearen teoria proposatu zuen Albert Einstein, XX mendeko gizona izan zen Time aldizkariaren eritziz .
Ez dut fisikataz larregi ulertzen, baina duela gutxi CERN famatuan lan egiten duen John Ellis-ek bere blogean David Gross, iaz Nobel saria jaso zuen fisikariaren hitzaldia aipatzen zuen, non fisikaren etorkizuna jorratu zen: The Future of Physics .
Albiste horretan, gaur egun Fisikarako 25 gai garrantzitsuenak aipatzen ziren, baina arreta gehien sortu zidana, ulertzen ez dudan 25 gaien zerrenda bukatu eta bi fisikari handi hauek egiten zituzten bi gaien inguruko galdera gehigarriak dira:
- Fisikak, badu etorkizunik? Baietz, erantzuten dute, jakina, eta...
- Zer egin dezake Fisikak gizartearen alde? Batez ere, hondamendien aurrean edo hondamendiak aurreikusteko?
Seinale ona horrelako kezkak izatea fisikalari handien artean.
Argazkiak:
- Goikoetan Einstein txantxetan, Armentiaren Por la Boca Muere el Pez Blogetik
- Behekoan: John Ellis, CERN aldizkaritik