Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Prospektiba / Software Librea, enpresa eta erakundeentzat gida bat

Software Librea, enpresa eta erakundeentzat gida bat

Eneko Astigarraga 2007/12/26 23:49

Europako Ikerkuntzarako  VI Framework Programme delakoak finantziatutako proiektua da FLOSSMetrics (Metrikak, datuak Free, Libre, Open Source Softwarean). CodeSyntaxek Zope eta Plone enpresen ZEA Partners elkartearen bitartez parte hartzen du ikerkuntza proiektu horretan.

FLOSSMETRICS proiektuak duen helburu nagusia software libreko proiektu ezberdinei buruzko informazioa eta datuak biltzea eta aztertzea da.

Proeiktuan lau unibertsitateUniversidad Rey Juan Carlos, Maastrich Unibertsitateko UNU-MERIT University of Maastrich, Wirtschaftsuniversitaet Wien  Viena unibertsitateko ekonomia eta enpresa fakultatea eta Gretziako Unibertsitate handienak Aristotle University of Thessaloniki, eta hiru enpresa taldeak Conecta s.r.l., aipatutako Zea Partners eta Philips erraldoiaren Philips Medical Systems PMS Nederland B.V. hartzen dute parte.

Software librea edota FLOSS ( Free, Libre, Open Source Software ) Informazio Teknologietan ezagutzen den joera garrantzitsuenetarikoa da. Baina adituen arabera, bere potentzialtasun eta indarra ez da ondo erabiltzen enpresa eta erakundeetan, ez delako ondo ezagutzen, batez ere Enpresa Txiki eta Ertainetan.

Horregatik FLOSSMetrics  proiektuan duela gutxi kaleratu den "Guide for SMEs", izeneko txostena interesgarria izan daiteke. Enpresetan Software Librea ezartzeko gida baten lehendabiziko bertsioa da.

Carlo Daffara eta Jesus M. Gonzalez-Barahona-k idatzi duten dokumentuak enpresei zuzendutako aholkuak eta jokabideak eskaintzen ditu, batez ere software librearen lehen aukeraketa eta Open Source-ko produktuen erabilera errazteko. Interesatzen bazaizu  hemen duzu .pdf formatoan (Adi, 1.800 KB).

Dokumentu osoa da interesgarria. Esate baterako,  2. atalean, 15 eta 26 orrialdeen artean, Software Libreari buruzko 10 mito jasotzen dituzte ("Ten myths about free / libre open source software" ), 3. atalean software librea ezartzeko oinarrizko modeloak, 4. atalean software librea-ren aukeratekarako aholkuak, praktika onak edo ereduzko praktikak, 5. atalean eta software librean oinarritutako negozio ereduak 6. kapituluan.

 
Adibide bat baino ez, software librea ezartzen duten enpresetan sortzen diren aurrezkiak aipatzen dira (23. orrialdean), 800 IKT arduradunei egindako inkesta baten oinarrituta (Erreferentzia:  "Infoworld white paper, OPEN SOURCE MANAGEMENT: Trends, Requirements and Future Needs for the Open Source Enterprise"). Emaitzek argi uzten dute zenbat eta Open Source produktu gehiago erabili orduan eta koste aurrerapen handiagoak ematen direla enpresetan.  Taulan ikusten denez, aurrezte handienak 25 Open Source produktutik gora ezarri duten erakundeetan ematen da.

Baina badirudi FLOSSMetrics ikerketan jasotzen denaren kontrakoa esaten duela Eusko Jaurlaritzak, behintzat Legebiltzerrean esandakoari  (adi erantzun parlamentarioa .pdf formatoan)  kasu egiten badiogu :

"De acuerdo con los análisis y comparativas realizadas por el Gobierno Vasco, el coste total de propiedad de una configuración de puesto de trabajo basada en software libre es, hoy en día, mayor que el de la configuración actual equivalente basada en software con licencia, básicamente por las necesidades de soporte técnico."

Josu Orbe-k ondo esaten duen moduan software libreak lizentzia du,  baina horretaz aparte datuak ez datoz bat: gustatuko litzaidake ikustea aipatzen diren  "analisis y comparativas"  ...

 

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

"Etorkizuna interesatzen zait datozen urteetan bertan biziko naizelako".

Prospektiba, estrategia eta plangintzari buruzko bloga.