Eskola 2018, escola 2018, escuela 2018
Escola 2018 L'educació que volem izeneko blogean etorkizunean nahi dugun eskolari buruzko hausnarketari ekin diote.
2008 - 2018, hemendik hamar urtera eskolaren etorkizuna nola ikusten dugun galdezka ari dira.
Nolakoa izango den, nolakoa nahi dugun. Prospektiba saiakera kolektiboa egiten saiatu dira eta etorkizuneko eszenategiei buruz ari dira eztabaidatzen aipatutako blogean eta beste askotan. Batez ere, bi aukera kontutan izanda: izan daitekeen eszenategia edo probablea eta gura dugun eszenategia edo desiragarria.
Dena den, gehitzeko bada, era guztiko ekarpenak onartzen dituzte, "Una proposta col·lectiva basada en propostes positives, personals i creatives sobre l'educació que volem d'aquí a 10 anys"diote.
Esate baterako, Dreig-en ekarpena "La escuela en 2018: Penélope (un desvarío posible…)" asko gustatu zait, baina gehiago daude aipatutako loturan. Gure inguruan, besteak beste seguru IKTroak
bueltak eman dizkiotela eskolaren etorkizunaren gaiari.
Aupa Eneko
Nahiko lan izaten dugu hemendik sei hilabetera zer izango dugun pentsatzen, hamar urte barru izango nahiko genukeena zehazten hasteko!
Tira, orain serion, ideia polita da, erromantikoa. Utopiaren atzetik joatea nire izaeraren berezko ezaugarrietako bat badut ere, azkenaldi honetan nahiko etsituta nabil kontu hauekin. Politikariek eta hezkuntzaren ardura nagusia dutenek euren ez-jakintasunak eragindako inmobilismotik irteten ez diren bitartean, horrelako proposamenak horixe izango dira, utopia hutsak. Duela hiru urte aurkeztu genuen gure bloga ikastolon elkartean; tresna baino gehiago web baliabideak irakaskuntzan ekar zezaketen aldakuntza jabetzeko denbora nahikoa izan da baina apenas eman dira urratsak alor honetatik. Duela gutxi "a bombo y platillo" zabaldu zen proiektu "berritzailea" 2000. urtean diseinatutako aurre-proiektu baten "culmena" izan da. Ulertuko duzun bezala, panorama honen aurrean, hemendik 10 urte barru gure ikastoletan web 2.0 baliabideak erabiltzen hasiko garela pentsatu beharko genuke.
Dena den, Eskola2018 ekimenaren bultzatzaileek dioten bezala, kontua ez da atzera begiratzea, orain arte gaizki egindakoak behin eta berriro gogoratzea baizik eta ikuspegi baikor batetik, ideiak botatzea, beti aurrera begira. Tira ba, emango dizkiogu buelta batzuk asuntoari ea zerbait garbi ateratzen dugun.