Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Prospektiba / Berrikuntzaren piramidea

Berrikuntzaren piramidea

Eneko Astigarraga 2007/03/12 23:50

Normalean Business Week aldizkariaren online edizioak dakarren grafiko argigarrien artean interesgarria iruditu zaidan erreferentzia aurkitu dut: Harvard Business School-en estrategia, berrikuntza eta aldaketaren kudeaketan irakasle espezializatua den Rosabeth Moss Kanter doktorearen berrikuntzaren piramidearena.

Deigarria iruditu zait. Ideia sinplea da, baina estrategia eta berrikuntza estu eta argi lotzen ditu eta Business Week-en diotenez, urteetan enpresa arrakastatsuetan berrikuntza nola ematen den aztertu ondoren aditzera eman du Kanter andereak.

Harvard Business Review delakoan argitaratutako "Innovation: The Classic Traps" artikuluan (salgai ), Kanterrek berak dioenez , berrikuntza piramidea enpresetarako hiru mailatan proposatzen den berrikuntza estrategia batean datza:

  • Goian, piramidearen gailurrean, enpresaren etorkizunerako ildoak adierazten dituzten erronka estrategiko banaka batzuk baino ez.
  • Bigarren maila batean, erdian, zenbait prototipo, frogetako start-up eta etorkizuna duten ideia eta proiektu, lan talde kualifikatuen eskuetan.
  • Azkenik, piramidearen oinean, ideia jaioberriak edo gaur eguneko produktu eta prozesuak hobetzeko berrikuntzak.

Azken finean, horrela piramidean egituratuta, orekatua eta helburu estrategikoei erantzuten dion berrikuntza eraman dezakegu enpresan. Eta era berean, noizean behin berrikuntza handiak sor daitezke piramidearen oinarritik, mila aldiz aipatu den 3M etxearen Post-it Notes bezalakoak.

Beraz, bide asko irekita helburu garbi batzuen menpe. Ez da gutxi!


Technorati Tags: , ,

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

"Etorkizuna interesatzen zait datozen urteetan bertan biziko naizelako".

Prospektiba, estrategia eta plangintzari buruzko bloga.