Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Prospektiba / Apaizac Obeto. Euskaldunak eta Mi’kmaq

Apaizac Obeto. Euskaldunak eta Mi’kmaq

Eneko Astigarraga 2006/06/06 14:40

Zazpi marinel - sei euskaldun eta Terranobako Micmac (Mi’kmaq) bat - atera ziren atzo Quebec-eko Yacht Clubeko (www.yachtclubdequebec.com) mollatik 1.000 itsas milia baino gehiago egiteko kubiertarik gabeko ontzi txiki batean, XVI mendeko txalupen tankeran egindakoa. Asmoa Red Bayn (Labrador) amaitzea da, dena ondo badoa uztailaren 15ean.


Le YCQ , Yacht-Club de Quebec map - Tagzania

Kasualitatez, Googlen bilaketa eginez, topo egin nuen Mi’kmaq (micmac) herriarekin, prospektiban erabitzen dugun programa informatiko batek Micmac (Matriz de Impactos Cruzados – Multiplicación Aplicada a una Clasificación) duelako izena.

Programa etorkizuna aztertzeko, txalupa-bidaia iragana eta hartuemanak berreskuratu nahiean. Politagoa seguruenez bigarrena. Behintzat politak iruditu zitzaizkidan Albeolako Xabier Agote patroiak Navigating Pace Irlandan txalupaz egindakoko itsas ibilbideko argazkiak eta filma Kulturalean erakutsi zizkigunian.

Zorte on!

Albeola elkartearen Apaizac Obeto espedizioa (nonbaiten irakurri dut "apaizac obeto!" erantzuten ikasi zutela bertakoek euskaldunak urte batetik bestera bueltan baleen bila ailegatzen zirenean Terranoba aldera.

Prentsa oharra (fr)

Radio Canada-n entzun

Via Moris Dia Basque Micmac


Technorati Tags: , ,

Otxelaga
Otxelaga dio:
2006/07/22 05:54

otxelagatik deitu dizazu. euskaldunok eta mikmak LEEN ERRIAK gara. baina ez du bizi an. Gorrilagan (red bay) ez dago, Inuit LEEN ERRIA bizi du, gasolina esnifatxen. niufik eta gabatxotik "sauvages" guk gara. emen euskal itxak eta lekuisen(toponimoak) beteta dago. zurasko tresnak bezala. Mesedez LEEN ERRIAK billa ezasue. Gabatxok rasismoa bere elburua da, ez du fidatxen eun eundik, ala akabo. gure galdu maillo emen dago,erreza ez dago ikusten, baina bear beiaz irikitaz egon, gauzak ikusteaz. altza porrua aluak!

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
Aurkezpena

"Etorkizuna interesatzen zait datozen urteetan bertan biziko naizelako".

Prospektiba, estrategia eta plangintzari buruzko bloga.