Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Prospektiba / Garraioak 2050, eszenategiak

Garraioak 2050, eszenategiak

Eneko Astigarraga 2006/05/14 17:49

Urrutira miatu du Frantziako Ministère des Transports, de l’Équipement, du Tourisme et de la Mer delakoak ( http://www.equipement.gouv.fr ), eta 2050 urteari begira garraioen ikerketa prospektiboa bultzatu du.

Garraioena pil-pilean dagoen gaia da, arlo ezberdinetatik eztabaidan: azpiegitura berriak, garraio motak, energia kontsumoak, garraio arautegiak, ...

Démarche prospective transports 2050 ikerketak epe luzeari begira, garraioaren inguruan hausnarketarako elementuak plazaratzen ditu. Frantziarako dago egina, baina beste herrialde europarrentzat baliagarria izan daiteke, nik uste.

Txostena eskuragarri dago .pdf formatoan (adi 2,1 Mb)

Frantziako ministeritzaren txostenak 4 eszenategi jasotzen ditu:

  • “Gouvernance mondiale et industrie environnementale”.
  • “Repli européen et déclin”
  • “Grande Europe économique”
  • “Gouvernance européenne et régionalisation”.

Eszenategi bakoitzeko deskripzioa eta balore nagusiak ematen dira: tonak, CO2, petroleo prezioa, biaiariak, BNG-a, ...

Ardatz atlantikoari dagokionez, aurreikusten duten hazkundea bi joera nagusitan oinarritzen dute txostengileek:

  • erakartasun turistikoan, 2050 urteari begira ardatz mediterraneoan baino indartsuagoa, potentzialite gehiagokoa, aurreikusten dutena,
  • eta Espainia eta Portugaletik datozen pisu astunen fluxuetan, urtero %3a edo gehiago handitzen dena.

Gainera bidaiaren kopurua bikoiztea espero dute eta karga-trafikoa + %50tik + %150ra hegoaldearen hazkunde ekonomikoaren arabera. Hipotesi hauekin arazo larriak aurreikusten dituzte errepideetan, baina egin edo aurreikusten diren azpiegiturei esker, Frantzian Rodano aldeko ardatzean izango dituztenak baino txikiagoak(txostenaren 45 eta 46 orrialdeetan).

Orokorrean CO2 emisioak geldiarazi daitezkelakoan daude eta, bukatzeko 5 mezu nagusi plazaratzen dituzte:

  • Mugikortasunak duen hazkunde portzentaia geldiarazi egingo da.
  • Garraio modu alternatiboak garatu eta izan arren, errepidetako garraioa nagusi izango da.
  • Lehentasun nagusia ikerkutza bultzatzean eta normalizazioa indartzean datza. Batez ere, alternatiba energetikoak bideratzeko eta ekonomiak indartzeko.
  • Beharreko baldintza: mundu mailan CO2 emisioak erregulatzea, europearren kemenari esker.
  • Preminazko ekimena: garraioen etorkizunari buruzko ikuspuntu amankomunean sakondu.


Technorati Tags: , ,

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

"Etorkizuna interesatzen zait datozen urteetan bertan biziko naizelako".

Prospektiba, estrategia eta plangintzari buruzko bloga.