Euskadi 2020: acertar de nuevo
Deustoko Unibertsitateak antolatzen duen Forum Deusto (www.forum.deusto.es ) ekimenaren barnean eta prospektiba kutsua duen Euskadiren geroa: hainbat begirada zikloaren barruan, Josu Jon Imaz Euzkadi Buru Batzarreko lehendakariak "Euskadi 2020: acertar de nuevo" izenburuko hitzaldia eman du gaur arratsaldean.
Argazkian ageri den Deustuko Unibertsitateko antzinako liburutegian, Gradu Aretoan dotorean, izan da.
Interesgarria "Josu Jon Imazen": hitzaldia. Hasi bezain laster, etorkizuna asma ezina dela garbi esan du, nola ez. Baina bere ustetan etorkizunerako erronka eta joerak zeintzuk izango diren ondo jorratu eta azaldu ditu.
Herri txikia izanik, lehenetasuna pertsonengan eta baloreetan jarri behar dela azpimarratu du, eta hiru erronka nagusi ikusten ditu aurrera begira, 2020 urteari aurre egiteko: 1) bakea lortzea; 2) normalizazio politikoa; 3) sormena eta berrikuntza.
Eta eztabaidan sortu diren galdera-erantzunetan laugarren bat botatzera ausartu da: jendea erakartzea, gurera bizitzera eta lan egitera jendea erakartzea, alegia.
Azken finean, aurrerago asmatu den bezala, garrantzitsuena gerora ere asmatzea da.
Politikak bere tokia izan du hitzaldian, batez ere 2020 urtean eta haratago, Estatuek izan dezaketen papera. Globalizazioak eta bizi garen informazio garaia, munduko toki batetik bestera informazio fluxuek hain azkar ibiltzeak goitik bera aldatzen du politika eta arazoen tratatera: ingurugiro politika, segurtarsun politika, fiskalitate politika, ... era globalizatuan tratatu beharko dira. Estatuak txikiegiak geratuko dira. Club de Roma aipatu du Imazek hausnarketa hauen oinarrian, baina 2020 urteari begira CIAren aginduz National Intelligence Council delakoak egindako txostenak edo Europar Batasunaren IPTS prospektiba zentroaren txostenak lagungarri izan daitezke ere.
Luze joan da Forum-a, galdera asko zeuden, baina esango nuke ez dela aspergarria egin ia bi ordu izateko eta inolako powerpoint aurkezpen, transparentzia, bideo edo tresna lagungarririk gabe aritzeko. Interesgarri eta atsegingarria orohar; ongi, beraz.
Ez dakit osoa, nik uste epe laburrean, baina Deusto Telebistan ipiniko da hitzaldiaren grabazioa.
Eguneraketa:
Hau idatzi eta gero, hitzaldiaren testu nagusia dagoeneko Interneten dagoela ikusi dut. EAJren webgunean: JOSU JON IMAZ, Euskadi 2020: Acertar de nuevo
Technorati Tags: prospektiba, politika, Euskadi