Euskadi... etorkizunari begira
Azaroaren 30ean Martin Ugalde Foroaren lehen ekitaldia egingo da, eta Foroari hasiera emateko gaia eta hizlari interesgarriak aukeratu dituzte. Juan Jose Ibarretxe EAEko Lehendakariak, prospektiba eginez eta etorkizunari buruz duen ikuspegia eskainiz, Euskadi... etorkizunari begira izeneko hitzaldia eskainiko du arratsaldeko 19:00etatik aurrera.
Ibarretxe Lehendakaria izendatu zutenetik, etorkizunari begira egindako ekimen interesgarriak bideratu dira Jaurlaritzako Sail ezberdinetan, Euskadi 2015 Lehiakortasun Foroa edo, besteak beste, Energia, Azpiegiturak, Kultura edo Teknologia planak, esate baterako. Baina ez dugu eduki etorkizunari buruzko hausnarketa orokorrak entzuteko aukera haundirik. Martin Ugalde Foroan izango dugu, euskaraz gainera.
Duela hilebete inguru aurkeztu zen Martin Ugalde Foroa euskaraz jarduten duten kazetarientzat erreferentzia puntu garrantzitsua izateko asmoarekin. Hilean behin bilduko zela eta hitzaldiak, mahai-inguruak eta eztabaidak egingo zituztela iragarri zen. Datorren asteazkenean lehena.
Eguneraketa 2005-12-01
Berria egunkariak ekitaldiari buruzko artikulu luzea eta kronika dakar: Gakoa hemen lortzen dugun akordioa da , eta Martin Ugalde Kultur Parkearen webgunean aipamena jaso dute
Technorati Tags: etorkizuna, ibarretxe, martin_ugalde, Euskadi