Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Prospektiba / Gauzen Interneta, objektuen Interneta

Gauzen Interneta, objektuen Interneta

Eneko Astigarraga 2005/11/20 22:55

Internet de las cosas

Aste honetan ITU - International Telecommunication Union erakundeak (www.itu.int ) urtero Internetari buruz egiten duen txostena aurkeztu du. Aurtengoa zazpigarrena da, The Internet of Things, Gauzen Interneta edo Objektuen Interneta deitzen da eta RFID teknologia berriak jorratzen ditu.

ITU-ko estrategia eta politikara zuzendutako SPU unitateko analistek prestatu dute The Internet of Things txostena eta RFID teknologia, negozioa aukerak eta inplikazio sozialak jorratzen ditu, herrialde askoko datuekin.

RFID teknologiak 60 hamarkadan sortu ziren baina azken urteetan hedatzen, merketzen eta aplikazio eta erabilera berriak sortzen ari dira.

Denbora daramate teknologia hauen inguruan berbetan. Etorkizunean gure inguruan ditugun tresna eta aparatu guztiak sarean egotea eta elkarrekin komunikatzea bideratuko omen dute.

Txostenean dioen moduan, autoko gurpiletatik hortzetako eskuileraino, dena elkarkomunitatua eta kontrolatua. Horrela, aukera handiak irekitzen dira pertsona, blogari eta datuen Internetetik, objektuen Internetera pasatzeko.

Duela urte bete, Anita Campbell-ek RFID weblogean The Internet of Things artikuluan adi Interneten hurrengo olatuari zioen. Eta orain International Telecommunication Union erakundearen txostena kaleratu da.

Sektore azkotan banaketa, garraioa, marketina , ... eta beste arlo azkotan sartuko omen dira RFDI teknologiak eta etiketak, Consumer aldizkariak zioen moduan, nahikoa merketzen direnean.

Baina Aitzol Naberan CodeSyntaxeko ingeniariak gogora arazi dit kezka handia dagoela teknologia hauen eragin sozialaren inguruan: pertsonen kontrola, jarraipena, datuen segurtasuna, etiketen faltsifikazio eta ordezkapenak, ... eta teknologia hauen inguruan eztabaida luzea sortu dela Kriptopolis bezalako guneetan eta beste askotan. Ikusi bestela RFDI Chips Espias atala.

Berdina zioen Jabi Zabalak duela urte t'erdi Kontrol sozialerako etiketak artikuluan. Ibarretxe Lehendakariari Genevan gertatutako anekdotarekin azaldua.

Eta artikulu horren komentario batean asmatu egiten zuen Juanma Gallegok dena den, lasai egon, hemendik pare bat urtera denok eroango baitugu horrelako trastetxoren bat gainean, nahitanahiez… sakeleko telefonoarekin batera! esaten zuenean. Dagoeneko egia da azken telefonoekin eta 2009 urterako RFID etiketak telefonoen erdietan izango dira .

Talde indartsuak daude teknologia hauen inplikazio sozialen azterketa serioak egitea eskatzen dituztenak, Consumers Against Supermarket Privacy Invasion and Numbering (CASPIAN ) edo Electronic Privacy Information Center (EPIC ) esate baterako.

Duela gutxi, OCDEko prospektiba foroak gaiaren azterketa eskatu du ere: Radio Frequency Identification (RFID) Applications and Public Policy Considerations , OECD Foresight Forum, Paris, 5 Oct 2005 .

Estandarizazioan datza bigarren arazo latza, ez dago estandarrik teknologia hauentzat. Baina badirudi EPCGlobal , EAN International eta The Uniform Code Council, Inc. arteko joint venture-a bihurtu daitekela mundu mailako estandarra.

Hala ere, teknologia hauen hedapenerako dauden aurreikuspenak, ia beti bezala, oso onak dira. IDTechEx aholkularitzaren RFID Forecasts, Players and Opportunities 2005-2015 txostenaren arabera behinik behin. Edo Forrester|GT%2020020128 etxe famatuan gaia jarraituz gero.

Ikusi behar aurreikuspenak gauzatzen diren eta, bestalde, teknologiei nork ateratzen dizkien etekina. Kosteen jeitsiera izugarria ematen ari da eta, horrelakoetan, ekialdeko ekonomia berriak dituzte aukera nabarmenenak...

Gehiago jakiteko:


Technorati Tags: , , , ,

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

"Etorkizuna interesatzen zait datozen urteetan bertan biziko naizelako".

Prospektiba, estrategia eta plangintzari buruzko bloga.