Interfazeak etorkizuneko sulkaldeetan
Massachusetts Institute of Technology delakoan dagoen MIT Media Lab-eko Leonardo Amerigo Bonanni gizakiok arrisku gutxiago izan ditzagun eta erosoago ibil gaitezen, sukaldeetako interfazeak nola hobetu ikertzen dabil.
Bere orrialdean ikerketak eta tesiak ipini ditu denon eskura, eta Interact 2005 jardunaldietan Cooking with the Elements ponentzia laburra aurkeztu zuen. (.pdf-an dago)
Sukaldeetan errealismo gehitzea dute helburutzat. Adibidez, atea pantaila izan dadila eta frigorifikoa trasparentea egitea, ur hotza eta ur beroa argi-koloreen bitartez bereiztu, ezkaratzeko suak piztuta edo itzalita daudela adierazteko modu berriak, ...
Honekin lotuta, Jackie Lee, Leonardo Bonanni eta Ted Selker-ek Augmented Reality Kitchen proiektua dute.
Internetactu eta we make money not art blogetan irakurria.
Zelako geek sukaldea! Seguruenik Gari Teknosexualak jarriko duela horrelako bat bere etxean...