Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Prospektiba / Nanoteknologiak: pantailak gure azalean

Nanoteknologiak: pantailak gure azalean

Eneko Astigarraga 2005/10/19 20:13

Robert A. Freitas Jr ikertzaile usa-tarrak azal azpian ezarri daitezkeen pantailak ikertzen omen dabil. Kontzeptua Nanomedicine, Volume 1 : Basic Capabilities liburuan azaltzen du .

Nano Eskua

Pantailatxoa edo Programmable dermal display delakoaren gakoa azal azpian joango den 6zm x 5zm azalera batean miloika robot-pixel ezartzean datza. Nanoteknologiei esker, jakina.

Beraz, irudian ikus daitekenez etorkizunean gure azaleko pantailan kontsultatuko ditugu gure gorputzeko parametro nagusiak, elektroak, odol analisiak, azukrearen egoera, kolesterola, ...

Oraindik ez dago argi zeinek ordainduko dituen pantailatxoak, baina has daitezela prestatzen Osakidetza, Osasunbide eta abarrean!

Info gehiago:

etiketak: Prospektiba
eneko
eneko dio:
2005/10/21 10:35

Bai, larregi iruditzen zait neri ere. Erdarazkoa atalean komentatu dut, nahikoa poltsikoan edo mugikorrean eramatearekin pantaila hori (nik ordularia ez daramat eskumuturrean, mugikorrarena daukat jada). Baina batek komentatu du eskolako azterketerako txuleta moduan oso tresna ona izan daitekela :-)

Patxi
Patxi dio:
2005/10/20 11:34

Hipokondriakoen ametsa!

Nik uste det, horrelako asmakizunek mesede baino, kalte gehiago eragin lezaketela. Ordulariari etengabe begira bizitzea bezela litzateke. Beste kontu bat da, goizean lehenengo orduan, txixarrekarekin batera komunak zure osasunean zuzendu beharreko gauzaren bat dagoen abisatzea. Hori ere asmatu dute ezta? Baina etengabe bistan izatea? bufff, ez dakit ba.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

"Etorkizuna interesatzen zait datozen urteetan bertan biziko naizelako".

Prospektiba, estrategia eta plangintzari buruzko bloga.