Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Prospektiba / Antxitxiketaren etorkizuna

Antxitxiketaren etorkizuna

Eneko Astigarraga 2005/09/12 19:30

Azken boladan banebilen berriro hasi behar nuela pentsatzen, baina Ameztiren Maratoiak narabil bloga jarraitzen berriro saltaka hasteko grina piztu zait. Eta horretan nabil. Dagoeneko, Behobia egitera ez naiz ailegatuko, baina Santurtzitik Bilborainoko edo Herri Kroserako, igual bai.

Duela 6 urte egin nuen nere azken Behobia, 1999an, eta ordutik hona, jantziak, oinetakoak eta gainontzeko parafernalia guztia dezente aldatu eta modernizatu egin dela konturatu naiz.

Esate baterako, Runners world aldizkarian ikusi dudan iragarkian argi azaltzen dute: Fusion, Running-aren etorkizuna.

Adidas eta Polar etxeek batu eta etorkizuneko jantziak eta oinetakoak asmatu dituzte : unero pultsua hartuko dizuten kamisetak, zenbat kilometro egin dituzun neurtuko dituzten zapatilak eta antxitxiketan egiten duzun bitartean, Running Computer erlojuaren antzeko aparatuak datu guztiak gorde eta nahi duzun erara, erritmoa, abiadura, bidaldia, ... erakutsiko dizkizu.

Kamiseta eta “top”-etan bihotzaren taupadak neurtzeko ohialezko sentsoreak ipiniko dituzte, zapatiletan abiadura sentsoreak eta GPS sistemak, eta eskumuturrean eraman dezakezun ordenagailu batean informazio guztia zuzenean jasoko da. www.adidas-polar.com webgunean proiektuari buruzko "info" gehiago dago.


Nere kamiseta zaharra

Momentuz daraman abiadarekin ez ditut holakoak behar, momentuz nahikoa ordu erdi baino zeozer gehiagotxo patxadaz egitearekin, baina behin martxa hartu ondoren, nor daki...

xme
xme dio:
2005/09/13 14:47

Gauza hauek irakurrita izerditzen naiz ni. Izerdi hotzez. Pelikuletakoa baino terrore beldurgarriagoa.

Ezkirol honek

oskar
oskar dio:
2005/09/13 13:27

Polarrek lortu duen teknologia, benetan jauzi kualitatibo handia izango da hemendik aurrera. Orain arte entrenamenduen kontrola egiteko bizikletaz markatutako zirkuituak erabili izan dugu. Horrela zein abiaduratan gindoazen jakin ahal genuen (taupadekiko alderatzeko). Baina hemendik aurrera pulsometroa jantzi, korrika egiten hasi eta zein abiadurara zoazen jakiteak askatasun handiagoa eta kontrol zehatzagoa emango du.

Lehengo astean lagun batek erakutsi zidan pulsometroa eta oraingoz beharbada handiegia da; teknologi berriekin beti gertatzen den moduan. Berak pista homologatu batera kalibratzeko asmoz joan zen eta abiadura zehatz neurtzen zuela konturatu zen. Beraz Polar-ekoek asmatu dute.

Orain, zapatilak eta pulsometroa jantzi eta udazkeneko lasterketetan parte hartzeko kilometroak egiten hastea bakarrik falta zaigu.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

"Etorkizuna interesatzen zait datozen urteetan bertan biziko naizelako".

Prospektiba, estrategia eta plangintzari buruzko bloga.