Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Prospektiba / Sarearen etorkizuna

Sarearen etorkizuna

Eneko Astigarraga 2005/08/19 01:45

Ia beti legez, artikulu interesgarriak Wired aldizkari geekean. Abuztuko ale baterako, Kevin Kelly , aldizkariko erredakzio buru ohiak, sarearen iragana, oraina eta etorkizuna jorratzen dituen artikulu interesgarria prestatu du: We Are the Web . Azken joerek diotenaren ildoan.

Sarritan irakur dezakegun moduan, Kevin Kellyk denon artean sortu eta eratuko dugun Internet sarea aurreikusten du.

Internet Actu aldizkarian Kellyren hainbat esaldi azpimarratu dituzte.

Oso urruti joan barik, 2015 urteko web irudia emateko oso adierazgarria iruditu zaidan bat: A simple extrapolation suggests that in the near future, everyone alive will (on average) write a song, author a book, make a video, craft a weblog, and code a program. This idea is less outrageous than the notion 150 years ago that someday everyone would write a letter or take a photograph.

"Etorkizunean edonork idatziko du abesti edo liburu bat, bideoak egingo ditu, bloga izango du, programa baten kodea idatziko du. Ideia hau ez da, duela 150 urte edonork gutun bat idatziko zuela edo argazki bat aterako zuela, esatea baino txokanteagoa"

Beraz, EPIC 2014 , ez dago hain urruti?

Azkoz gehiago We Are the Web artikuluan.

etiketak: Prospektiba, Joerak
Luistxo
Luistxo dio:
2005/08/23 20:19

Gusto handiz irakurri dut Wired-ekoa. Utopiko edo optimistegia ote? Internetera dedikatzen garenontzat, behintzat, animoak emateko modukoa. Zehazki, 2005eko egoeran, sareko marabillen artean, bat aipatzen du nagusi, blogintza, baina gero arreta deitu dit webeko mapak nola goraipatzen dituen. Tagzania sarean Euskal Herriko bazter ezkutu batetik jarri dugun unean, interesgarria da hauek irakurtzea:

  • Today, at any Net terminal, you can get: an amazing variety of music and video, an evolving encyclopedia, weather forecasts, help wanted ads, satellite images of anyplace on Earth, up-to-the-minute news from around the globe, tax forms, TV guides, road maps with driving directions, real-time stock quotes, telephone numbers, real estate listings with virtual walk-throughs, pictures of just about anything, sports scores, places to buy almost anything, records of political contributions, library catalogs, appliance manuals, live traffic reports, archives to major newspapers - all wrapped up in an interactive index that really works.
  • This view is spookily godlike. You can switch your gaze of a spot in the world from map to satellite to 3-D just by clicking.
  • Cartography has gone from spectator art to participatory democracy.
Felix Gerena
Felix Gerena dio:
2005/09/01 18:02

Kevin Kelly orain dela pare bat urte entzuteko aukera izan neban Euskalduna Jauregian. Benetan hizlari bikaina da. Ideia zorrotzak ditu eta oso ondo azaltzen ditu. Sarearen etorkizunari buruz hitz egin zuen. Beste gauza batzuen artean, produktuak etorkizunean sarean egin edo burutuko direla esan zuen. Kode zabaleko ideiaren antzeko zerbait.

Bukaera zeinobea egin zion hitzaldiari,

"Are you ready for the impossible?" galderarekin.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

"Etorkizuna interesatzen zait datozen urteetan bertan biziko naizelako".

Prospektiba, estrategia eta plangintzari buruzko bloga.