Demografia eta hezkuntzaren eragina Ezagueraren Gizartean
Demografiaren bilakaera eta hezkuntza sistemen garapenaren inguruan kezka handia dago Europa osoan.
Horregatik, Sevillako IPTS - Institute for Prospective Technological Studies (www.jrc.es) ikerketa zentroak txosten tekniko berria kaleratu du: THE DEMOGRAPHY/EDUCATION SQUEEZE IN A KNOWLEDGE-BASED ECONOMY (2000-2020). eta helbide honetatik (.pdf 469 KB) osoa deskargatu daiteke.
Egilea GÉRY COOMANS, GeoLabour.com ATLAS OF PROSPECTIVE LABOUR SUPPLY webgune interesgarriaren arduraduna da.
Ondorio gisa: azken bi mendeetan Europan ekonomia zabala eta aldakorra bideratu dituen gazte multzo ugaria izan dugu, baina etorkizunari begira akabo hori.
Ezagueraren gizartera jotzeko beharrezko den aldaketa egiteko Europan ez dago gazte nahikorik, eta are gutxiago hirugarren sektore aurreratuan behar diren gazte nahikorik.
Beraz, derrigorrez hezkuntza sistemaren berrikuntzari, ezagueraren gizarteak dituen beharrei egokitzeko, lehentasuna eman behar zaio, eta batez ere ezagueraren gizarteak etorkizunean beharko dituen profesional ondo formatuak izan ditzagun.
Hala ere, lan zaila. Aurreikuspen guztien arabera 2020 urterako gazte kopuruaren beherakada nabaria izango dugu eta.
Datu zehatzagoak txostenean. 2010 urterarte, Irlanda, Frantzia, Espainia, Grezia, Malta, Cyprus edo Poland bezalako estatuek mantenduko dute gazte kopurua, baina 2010-2020 epealdirako ez omen da izango Ezaguera Gizarterako gazte prestatu nahikorik gaur eguneko Europa osoan.