Unibertsitateen rola gizarte aldaketan
Izenburuagatik behinik behin, gai garrantzitsua jorratzen duen proiektua aurkitu dut sarean The Role of Universities in the Transformation of Societies, edo Unibertsitateen rola gizarteen aldaketan.
Proiektua lurralde azpigaratuei mugatzen da, hegoaldeko Afrika, erdi eta ekialdeko Europa eta Latin Amerikako zenbait kasu aztertuz. Aztertutako lurralde bakoitzari dagokion dokumentu ugari sortu eta sareratu dituzte.
UK Open University-ko The Centre for Higher Education Research and Information (CHERI ) eta the Association of Commonwealth Universities (ACU ) bideratu dute proiektua, Rockefeller, Soros eta Stint Fundazioen finantziatziorekin.
Garrantzi handia dute Unibertsitateek lurralde azpigaratuetan, baina etorkizunari begira lurralde garatuetan ere, ezagueraren gizarte delako honetan, Unibertsitateek gizarte aldaketan edo egonkortasunean duten jokaera berraztertzea garrantzitsua dela iruditzen zait.
Bitxikeri bezela: sarritan Euskal Herriko Unibertsitatea UPV/EHU, UPV aldetik Universitat Politecnica de Valencia-rekin (www.upv.es ) konfunditzen da, baina gaur jakin dut, ikerketa horretan aztertua izan delako, EHU aldetik urrutiago dagoen Bielorrusiako EHU European Humanities University-rekin (www.ehu.by ) konfunditua daitekela.
UPV-ko bitxikeri hori sarritan gertatu jata, hori bai Valentziako UPV-gaz. Bide batez, esan beharra dago, gai batzuetan UPV Valentziarraren apunteak (Sare kontuetan behintzet) oso onak dirala.