Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Prospektiba / Irratiaren amaiera, Al Gore eta etorkizuneko Telebista

Irratiaren amaiera, Al Gore eta etorkizuneko Telebista

Eneko Astigarraga 2005/04/05 18:40

Gaurko Irratia.com saioa entzuten, Wired aldizkariaren The End of Radio alearen, irratiaren etorkizunari buruzko zenbakiaren, berri izan dut.

Gainetik begiratuta, beti bezala, Wired-en alea interesgarria dirudi.

Podcasting-ari buruz ari dira une honetan Jabi Zabala eta Patxi Gaztelumendi . Gure artean beraiek dira aitzindariak, baina nonbait irakurri dut Bideo-blogging-ak podcasting-a gaindituko duela: 2005 : Le video-blogging va-t-il surpasser le podcasting ?

Izan ere, gaur goizean entzun dut AEB-etako hauteskundeetara aurkeztu zen Al Gore jaunak gazteei zuzenduta eta bideo-blogging-arekin zerikusia duen Telebista proiektu berri batean sartu dela. BBC News dixit: Al Gore launches youth TV channel . Al Gore hor badago ez da izango txantxetako kontua. Etorkizuneko telebista, blogak bezala gu geuk egina.

etiketak: Prospektiba, Joerak
Josu
Josu dio:
2005/04/06 11:30

Nik uste gai honek pentsatzen dugun baina garrantzia haundiagoa duela. Eta ekimen pertsonal hutsetik haratago, talde ekimenentzat ere benetako aukera bezala ikusten dut.

Infonomia.com-en honi buruzko artikulua idazten du Cornellak: "x-casting: tu eres la emisora". Registroa behar da sartzeko, eta hemen kopiatuko dut azken zatia:

************

Moraleja de todo esto:

1) Cada persona se puede convertir en una emisora (como titulaba en su artículo sobre el tema Claudia de Guerra, en el MacWorld de marzo 2005: debo el artículo a Jordi Blasco).

2) Como oyente, tienes la opción de ir a buscar “alimento” a aquellas “emisoras” que emiten (seleccionan) exactamente aquel estilo que a ti te interesa (por ejemplo, hay un podcaster sobre temas religiosos, o sea sermones, en el GodCast Network, en http://www.godcast.org/)

3) No hay idea aún de dónde puede estar el modelo de negocio, pero lo que está claro es que las emisoras “convencionales” tiene un problema este nuevo sistema es un “bypass” total a lo que hoy hacen.

4) Pueden aumentar así exponencialmente las “emisoras” disponibles, con lo que dominará aún más “la tiranía de la elección” (más donde elegir el usuario, peor para el monopolio de los emisores).

5) Nos podemos imaginar muchas nuevas aplicaciones: un alumno empollón que “vende” sus grabaciones mp3 de las clases a los colegas que no van a clase?

***********

Josu

eneko
eneko dio:
2005/04/11 21:06

Abokatuek izango dute erantzun zehatza, baina segun eta zertarako, suposatzen dut. Copyright duen musika soila ipintzea ez da izango legezkoa. Esate baterako, ez dakit noren kontzertua zuzenean grabatu eta irratiz eman.

Baina fondo bezala erabiltzeak, trataera ezberdina izango duela pentsatzen dut. Nik uste irrati-emisorak ordaintzen dutela musika erabiltzeagatik.

Gaur irakurri dut Ser irrati-kateak podcastinga egiten hasi behar duela. Hemen albistea:

  • http://blogs.prisacom.com/latejedora/?page_id=91
  • http://www.ecuaderno.com/archives/000636.php
  • http://www.error500.net/ser_podcasting
Aercilur
Aercilur dio:
2005/04/08 23:15

Irratia.com-eko azkenengo podcast-a entzuten nabil,ta duda bat dauket, Copyright-dun musika erabiltzea legezkoa da?

Harvard
Harvard dio:
2005/04/18 20:11

Dagoeneko, Harvard Business School-ek aipatzen du Podcasting-a:

http://hbswk.hbs.edu/web-review.jhtml?id=4764&t=innovation

eta Corante-ren Podcasting bloga gomendatzen du: http://www.corante.com/podcasting/

eneko
eneko dio:
2005/04/06 01:58

Beno, gure artean Irratia.com-ek egiten duena Podcasting-a dela esango nuke. Hor duzu adibidea... euskal audio blog batena. Irrati saioaren hasieran, Jabik eta Patxik aipatu dute bat, baina ez dut hartu (bihar entzun beharko dut berriro saioa :-))

Baina pare bat direktorio, hau da Podcast biltzaileak, nahi badituzu:

  • http://www.podcastingnews.com/
  • http://www.ipodder.org/

Zure agregatzailearekin harpidetzeko aukera ematen dute, esate baterako Bloglines-en, eta kargatzen diren podcast-en berri izango duzu. Izan ere, bloglines-ek eskaintzen dituen "Tip" edo gomendioen artean "Using Bloglines To Track Podcasts. Subscribe to Podcasts in Bloglines" dioen bat dago.

Podcast-en definizio majoa dute:

"Podcasts are audio blogs that people create as an alternate form of online expression. Think of them as pirate radio on the web, free from the restrictions of time and geography. Some are professionally produced, like talk shows and music broadcasts, while others are less formal daily diaries and running commentary between friends. " Musika, zaratak, elkarrizketak, lagunen arteko txorakeriak, irrati saioak,...

Argi dago, Irratia.com-en zintzilikatzen diren saioak baldintza hauek betetzen dituztela eta gainera RSS bidez banatzen direnez, ba Patxitraperoren esperimentu zoragarriekin batera, hor ditugu euskal podcast-ak.

Irrati programa batzuk grabatuta geratzen dira (Cocidito Madrileño entzuten nuen nik batzutan), baina ez dituzte banatzen XML/RSS-en bidez, ezin zara harpidetu.

Teknologie dagokionez http://www.dopplerradio.net/ aipatzen dute, baina ez naiz aditua.

Audio grabazioekin egiten den bezala, laster berdin hasiko gara bideo grabazioekin, guk uste baino arinago, seguru.

aercilur
aercilur dio:
2005/04/06 00:15

Epa,

beste helbide bi honeetan be gai honeei buruz hitzegiten da(gazteleraz):

podcasting: http://www.baquia.com/noticias.php?id=9501

al gore-ren telebista barria: http://www.baquia.com/noticias.php?id=9501

Nik behintzet teknologia honeek martxan ikusiarte ezin dot nire eritzia emon. Ezagutzen dozue podcasting-a martxan dauken lekuren bat? ez adibide moduen, serbitzu moduen baino. Beste egunean bat ikusi neban, informatikako empresa batek eskeiñia (oin ez naz izenaz gogoratzen).Bertan eskeintzen dabezan serbitzuak aipatzen ziran.

Beste bat arte.

patxi gaztelumendi
patxi gaztelumendi dio:
2005/04/20 21:15

Podcastinga eredu polita izan daiteke Euskal Herrirako ere. Eztabaida zabaldu beharra dago, eta eztabaidarekin batera pratika egoki bat.

Ordenadoreak, mp3ak, diskoak, entzugailu txikiak, irrati libreetako saioak... denetarik egin dezakegu. Eta baita posta zerrenda, wikiak, gune zehatzak, softwarea euskaldundu... podcastingak gure artean etorkizuna izango badu, erabiltzen dugulako izango da.

Hau hasi baino ez da egin, entzuleak beste sortzaile egon daiteke. Kalitateko edukiak, eduki alternatiboak, bestelako programak... sortu ditzazkegu. Gogoetak eta errezitalak... edozer.

Euskal Herrian sorkuntza anitza da, asko sortzen da, ezberdin sortzen da... blogintzak izan duen nolabaiteko arrakasta hori, podcastera eroan beharko genuke.

PetaPuk
PetaPuk dio:
2005/11/23 01:08

http://pd2.funnyhost.com desk3 [url=http://pd4.funnyhost.com]desk4[/url] [link=http://pd6.funnyhost.com]desk6[/link]

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

"Etorkizuna interesatzen zait datozen urteetan bertan biziko naizelako".

Prospektiba, estrategia eta plangintzari buruzko bloga.