Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Prospektiba / Bederatzi mila miloi biztanle 2050 urtean

Bederatzi mila miloi biztanle 2050 urtean

Eneko Astigarraga 2005/02/26 01:42

Kontaketak egiteko modua fidagarregia ez bada ere, gaur egun munduko biztanleen kopurua 6.500 miloi inguruan kalkulatua dago.

Egunkari askok, Associated Press bidez jaso dutenaren arabera, atzo ONU -k plazaratu zuen World Population Prospects; The 2004 Revision txostenaren arabera, hurrengo 45 urteetan %40a gehituko da eta 2.600 miloi biztanle izango gara munduan. Guztira 9.100 miloi biztanle 2050 urtean.

Hurrengo urteetan herrialde garatuetan populazioa antzerakoa, 1.200 miloiren inguruan, mantentzea espero den bitartean, herrialde atzeratuenetan populazioak nabarmen gora egingo du, gaur eguneko 5.300 miloitik 7.800 miloira 2050 urtean.

Gaur eguneko bederatzi lurraldeen artean munduko populazio erdia izango dute 2050 urtean. Biztanleetan txikienetik handienera, hauek dira bederatzi horiek: India, Pakistan, Nigeria, Congo, Bangladesh, Uganda, AEB-ak, Ethiopia eta China.

Beste datu asko daude txostenean, bizitza itxaropena, ugalkortasun tasak, etabar. Baina, espero diren datuak ikusita, migrazioak eta populazio tentsioak ez dute behera egingo, ez.

Prentsa oharra hemen: WORLD POPULATION TO GROW FROM 6.5 BILLION TO 9.1 BILLION BY 2050 (.odf formatoan) eta informazio gehiago Population Division/DESA-ren www.unpopulation.org webgunean.

etiketak: Prospektiba
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

"Etorkizuna interesatzen zait datozen urteetan bertan biziko naizelako".

Prospektiba, estrategia eta plangintzari buruzko bloga.