Internet Prospektiba
Martxoaren 4an eta Informazioaren Gizarteari Buruzko Munduko Gailurrearen barnean, Interneten Prospektiba egingo dute Namur hirian Jules Destrees Institutuak antolatuta.
Hiru ardatz nagusi jorratuko dituzte:
- Teknologia informazioaren gizartean
- Giza baliabideak ezagueraren gizarterantz
- Internet Gobernatzearen zeharkako erronkak
Ardatz gehiago azter daitezke Interneten etorkizuna aurreikusterakoan, baina aukeratutakoak oso garrantzitsuak dira. Ikusi behar ekarpenak nolakoak diren.
Informazioaren Gizarteari Buruzko Munduko Gailurrearekin zerikusia duen gertaera pisuduna izango dugu urte amaieran Bilbon: Bilbao 2005. Cities & Regions World, Hirien eta Agintari Lokalen Informazioaren Gizarteari Buruzko Munduko II. Goi-Bilera , Tunisiako gailurrari begira.
Egitaraua zehaztu gabe dago oraindik, baina hiru lan talde izango ditu:
- Aplikazioak eta zerbitzu publikoak
- Interkonexioa eta Lurraldeak
- Solidaritate Lokala eta Nazioartekoa
Ekitaldia azarorako dago iragarrita, 9tik 11ra.