Garapen jasangarria edo iraunkorra eta eszenategiak
Tokiko Agenda 21ak direla eta, garapen jasangarria eta jasangarritasuna hitzak erabiltzera ohituta nengoen. Aldiz, Euskaltzaindiak garapen iraunkorra hobetsi zuen, nahiz eta Eusko Jaurlaritzak behin eta berriro garapen jasangarria terminoa erabili.
Baina tira, blogera ekarri nahi nuena jasangarritasuna edo iraunkortasuna eta prospektibaren eremuak lotzen dituen webgune interesgarri hau da: Scenarios for Sustainability. A consortium to support open methods and tools(www.scenariosforsustainability.org ). Metodoak, softwarea, ... intereseko gauzak, bai.
Iraunkortasuna etorkizuneko joera da eta prospektibak gero eta arreta gehiago eskaintzen dio, ikuspuntu ezberdinetatik gainera.
Eta aurrekoekin batera, Sustainability Now ( www.sustainability.ca ), jasangarritasunaren inguruko errekurtsoak. Kanadan sortua, apur bat Ingurumena webaren estilora, baina ekimen profesional eta pribatutik sortua, British Columbia-ko ingeniero talde batek egina.
Gure artean, esate baterako Euskadiko Portu, Ubide eta Bideetako Ingeniarien Kolejioak edo Euskadiko Baso Injineru Teknikoen Elkarteak sortuko balu bezala. Ez legoke gaizki dena administrazioaren eskuetan ez uztea ...
Nigatik balitz, beti "jasangarritasun" erabiliko nuke, ze iraunkortasunak ez dut uste inongo zerikusirik duenik jasangarritasunarekin. Ekimen iraunkor batek (irautearen irauteaz) natura suntsitu daiteke, eta, beraz, ez da jasangarria. Bestalde, "ingurumen" baino, nik "ingurugiro" entzun izan dut beti, eta azken aldian "ingurumen". Iraunkortasuna eta ingurumena, inbento berri bi nik tragatzen ez ditudanak.