Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Prospektiba / Airbus 380 vs Boeing. Hegazkingintzaren etorkizunaren aurreikuspen ezberdinak

Airbus 380 vs Boeing. Hegazkingintzaren etorkizunaren aurreikuspen ezberdinak

Eneko Astigarraga 2005/01/20 21:30

Airbus 380 berria plazaratu da. Harrera handia izan du Europa osoan, Airbus 380 -a hegazkingintzaren etorkizuna dela, teknologikoki oso aurreratua dela, Europan Aeronautika sektorea finkatuko duela, enpleguak sortuko dituela, sektoreko lan karga zihurtatuko duela, ... Horrelakoak, Europa osoan, Euskal Herrian, Castilla La Manchan zein Walesen entzun dira.

Euskal aeronautika sektorean hogei urterako lana, bermatuta dagoela irakurri dugu egun hauetan, berdin diote Walesen, Airbus - this is the future for flying : demand for the A380 will be huge and profitable and long-term - hence the jobs eta antzerakoak Castilla-La Manchan: Illescas (Toledo) Se trata de un importante polo aeronautico y con gran futuro en Castilla-La Mancha , aipamen batzuk baino ez egiteagatik.

Horrela izan dadila guztientzat.

Boeing eta Airbus: Hegazkingintzaren etorkizunaren irudi kontrajarriak

Baina - beti bainak topatzen -, gaur IFTF's Future Now. Emerging technologies and their social implications blogean jakin izan dut Boeing-eko marketing burua den Randolph S. Baseler-ek, bloga hasi berri duela . Eta kuriositatez, super-enpresa bateko direktiboaren bloga interesgarria izan zitekelakoan, joan naiz Boeing-eko arduradunaren Randy's journal izeneko bloga ikustera.

Espero zitekeen bezala Airbusaren aurkezpenari buruz ari da: Today is a blue shirt and red tie day. I'm doing some TV interviews on what Boeing thinks of the A380 on the day of the big unveiling event.

Jakina, Airbus 380 eta Boeing 747 Jumbo lehiakide zuzenak dira.

Boeing-eko gizonak ez du hain garbi ikusten Airbus 380 etorkizuneko egazkina dela. Teknikoki oso ona omen da A-380a, baina aeroplano handiegia da merkatu txiki batentzat, joeren aurka doa. Beharbada, horrelako hegazkin erraldoiak Airoportuak ez daudela hartzeko prest esan zutenean bezala, konpetentziaren difamazio kanpaina bat Noel Forgeard Airbuseko presidentearen ustetan.

Baina, Baselerren iritziz, A380-ak ez da aro berri baten hasiera, pasatutako aro baten gailurra baino. Bere ustez merkatuaren joera egazkin txikiagoak erabiltzerantz doa. Eta datuak ematen ditu, konparagarria den Boeing 747 erabileraren datuak: gaur egun, 747 bezalako hegazkin handien irteera edo hegaldiak 90 hamarkadaren erdiak dira.

Boieng-ek defendatu egin behar du bere merkatua, baina datu kezkagarriak dira. Hala ere, batzutan eskaintza on batek merkatuaren joera alda dezake. Gerta izan da, behin baino gehiagotan.

Concorde-arena gerta ez dadila !

etiketak: Berriak
antonio miranda
antonio miranda dio:
2005/01/22 12:41

Airbus 380 aurkeztu zuten egunean Blair, Chirac, Schroeder eta Zapatero bildu ziren Tolosan eta antza denez pozik agertu zitzaizkigun medioen aurrean.

Kontua zera da, nor daki estatu bakoitzean gutxiengo soldataren kopurua zenbatekoa den?

eneko
eneko dio:
2005/01/23 22:16

Ez larregi, baina aipatu izan den beste kontu bat kontaminazioa eta klima aldaketarena da.

Stéphane Bayle: regards sur l'innovation. Entreprise, éthique & innovation blogean adibidez: A380 la suite... artikuluan

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

"Etorkizuna interesatzen zait datozen urteetan bertan biziko naizelako".

Prospektiba, estrategia eta plangintzari buruzko bloga.