Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Prospektiba / Folksonomy - Folksonomia

Folksonomy - Folksonomia

Eneko Astigarraga 2004/12/21 00:02

Mappr zerbitzua azaltzerakoan eta interneteko flickr edo del.icio.us bezalako zerbitzuak aipatzerakoan, tag edo identifikatzaile batzuen bitartez argazki, albiste, lotura edo edozein informazio sailkatu daitekela esaten zen.

Kasualitatez, gaur IFTF's Future Now. Emerging technologies and their social implications blogean Flickr and folksonomies (Flickr eta folksonomiak) izeneko artikulua ikusi dut eta bertan tag, identifikatzaile edo sailkapen mota sinple hauen erabilgarritasuna aipatzen da.

Metadatoen bitartez, Dublin Core protokoloa erabiliz esate baterako, informazioak sailkatu daitezke era profesional batean. Baina, interneteko erabiltzaile arrunt batek argazki bat sailkatzeko ez du erabiliko horrelako protokoloa, gaitza eta astuna egiten zaiolako, denbora dexente behar duelako eta Internet medio azkar bat delako.

Kasu hauetan, modu azkarrean, di-da batean, jendeak bere sailkapen propioak egiten ditu, norberari egokiak iruditzen zaizkion berbak erabiliz. Adibidez, nik nere sailkapen propioa daukat, nik aukeratutako hitz klabeekin, del.icio.us zerbitzuan. Berdin egiten dute beste erabiltzaile askok.

Baina, normala denez, bere informazioak sailkatzerakoan jendeak hitz edo klabe berdinak erabiltzen ditu behin eta berriro. Errepikatu egiten ditugu identifikatzaileak.

Esate baterako, etorkizunari buruzko gauzak aurkitzen ditudanean, beste jende askok bezala future hitza erabiliz sailkatzen ditut.

Bada, modu informalean sozialki sortzen diren kategoria hauetarako izena asmatu dute: a folksonomy.

Asmatzailea Thomas Vander Wal omen da: Thomas Vander Wal, in his reply, coined a great name for these informal social categories: a folksonomy, irakurtzen dut Gene Smith-en Folksonomy, social classification artikuluan.

Ezagutzen ez nuen terminoaren erreferentzia asko sarean: Alex Wright: semantic web webgunean , nola sortu folksonomia bat , Corante. Social Software blog eta beste asko.

Hala ere, oraindik eztabaida handiak izango dira, bai horrelako sailkapen arruntetan bai ontologien sorrera eta erabilpenean. Nola egin behar ditugu sailkapenak? informazio terminoak eta elkarketaren arabera? erabiltzailearen hizkuntza kontutan izan beharko dugu?

etiketak: ,
Joseba
Joseba dio:
2005/02/08 08:21

> eztabaida handiak izango dira... Nola egin behar > ditugu sailkapenak?

Nik uste dut hemen dugula gako polit bat, eta probatu beharko genukeena gure ikerketa projekturen batean: ea nola sortu daitekeen ontologia sozial bat folksonomia batetik abiatuta.

Ea honetaz sortzen dugu debateren bat gure txoko digitalean!

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
Aurkezpena

"Etorkizuna interesatzen zait datozen urteetan bertan biziko naizelako".

Prospektiba, estrategia eta plangintzari buruzko bloga.