Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Dantzing / Krisia? Ze krisi?

Krisia? Ze krisi?

Oier Araolaza 2013/03/05 17:20
Sektore baten argazkia da Monikak eskaintzen duena. Runde du abizena Monikak, Monika Runde. Frantzia, Kanada eta Ingalaterran balleta, dantza garaikidea, pianoa, antzerkia, argiztaketa eta kultur ekoizpena ikasi eta 10&10 dantza konpainia sortu zituen Monika Rundek. 2000. eta 2004. urteetan Espainiako eta Costa Ricako Dantza Sari Nazionalak irabazi zituen.

Lau urteotan askotan akordatu naiz gutun honekin. Orain lau urte krisia bazetorrela entzuten hasiak ginen, baina artean, batez ere entzun. Harrezkero antzeman dugu, bai horixe. Eta ni Monikarekin akordatzen naiz. Zertan eta nola ibiliko ote zen lau urte latz hauetan. Hara zer idatzi zuen orain lau urte:

Krisia? Ze krisi? Langile asko bezala 17 urte nituenetik ari naiz lanean. Horrek 30 urte egiten ditu lanbidean, eta Gizarte Segurantzaren arabera beste 18 falta zaizkit erretiroa hartzeko. Baina Gizarte Segurantzak ez dakiena da nire gorputza ez dagoela horretarako prest. Ogibideko hogei ta hamar urte hauetan makina bat jardueratan aritu naiz. Ume-umetatik dantzaria izan nahi nuen, eta hara zer naizen: ekoizlea, koreografoa, banatzailea, diru-zaina, furgoneta gidaria, nekarguen neskatila, informatikaria, irakaslea eta diseinatzaile grafikoa, besteak beste, eta noizean behin, ikasi nuena, dantzaria.

Hau ez da kexa bat, ondo daki ia inor ez dela aritzen nahiko lukeen horretan baina, atsegin dudana egiteagatik pribilegiatu bat naizela esaten didan hurrenari belarrondokoa emango diot. Ez daukat hitzarmen kolektiborik, ez dizkidate ordu estrak ordaintzen, urteetan izan naiz oporrek zer diren ere jakin gabe eta nire lan ordutegia 24 ordukoa da, astean zazpi egunez. Nire burua esplotatu dut urte askotan amets baten truke. Edozein pertsonaren modukoa naiz, zenbaitetan, nire lan-jardunaren erdian txalotu egiten banaute ere. Bai, nire lanaldiaren erdian, emanaldiaren ondoren gauzak biltzen, furgonetan sartzen, jantziak garbitzen eta abar jarraitzen baitut.

Orain, mundua krisian dagoen honetan, ez naiz hain bakarrik sentitzen. Denek sufritzen dituzte gure prekarietate eta lan etenak, soldata eta katxeen izozteak (guk urteak daramatzagu), edozer gauzatan eta edozein tokitan lan egin beharra, 12 hilabetera kobratzea eta ez hilabete bakoitzaren 30ean, eta enpresario eta plurienpleatua bihurtzea bestela ez daukazulako lanik.

Sektore baten argazkia da Monikak eskaintzen duena. Runde du abizena Monikak, Monika Runde. Frantzia, Kanada eta Ingalaterran balleta, dantza garaikidea, pianoa, antzerkia, argiztaketa eta kultur ekoizpena ikasi eta 10&10 dantza konpainia sortu zituen Monika Rundek. 2000. eta 2004. urteetan Espainiako eta Costa Ricako Dantza Sari Nazionalak irabazi zituen.

 

Argia astekaria, 2013-02-17

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

Dantzing

Hitzen eta gorputzen dantza

Oier Araolaza Arrieta (Elgoibar, 1972) Dantzaria naiz. Kazetaritza eta Antropologia ikasketak egin ditut, ETBn eta Elhuyar-en egin nuen lan, eta azken urteotan dantzaren komunikazioan eta kudeaketan ari naiz buru-belarri dantzan.com elkartean. Eibarko Kezka dantza taldea dut bigarren etxea eta Donostiako Argia dantzari taldeak argitzen dit bidea.  <eibartarrak> posta zerrendaren bidez Interneti zukua ateratzeko aukerak ikasi eta dantzaren alorrean aplikatzen saiatu naiz. dantzan.com izan da ahalegin horien ondorio nagusia, euskal dantzarien informazio gune bat. Gaur egun dantza eta generoaren inguruko ikerketa lanean ari naiz EHUn Mikel Laboa Katedraren babesarekin, eta Dantzertin euskal dantzako eskolak ematen ditut.

Blog honetako testuen lizentzia: Creative Commons by-sa

twitter