Gregorio Monreal: "Gure ereserkia minuetto bat da, burua makurrarazten duen dantza mota hori"
Gregorio Monreal Nafarroako gizarteaz hizketan ari da Argia astekarian Reyes Ilintxetak egin dion elkarrizketa mamitsuan, eta nafar gizartearen otzantasuna azpimarratzeko sinbolo musikal bat, Nafarroako ereserkia, dantzan nola gorpuzten den kontuan hartuta metafora zorrotz bihurtu du:
"Nafar gizartea otzana da, uste daitekeena baino otzanagoa. Gure ereserkia minuetto* bat da, burua makurrarazten duen dantza mota hori."
Orain hilabete pasa argitaratutako elkarrizketa da, baina bere garaian irakurtzeko astirik gabe gorde nuen (Gregorio Monreal lehen mailako erreferente intelektualtzat daukat) eta udak horrelako harribitxiak oparitzen dizkigu.
- Gregorio Monreal: "Ezinbestekoa da EAE eta Nafarroaren arteko elkarlana hitzarmenaren defentsan". Reyes Ilintxeta, Argia, 2420. alea, 2014-06-22