Filipe Oihanburu bisitan
inprimategitik ateratakoak helaraziko zigula esan zigun.
Pasa den astean idatzi zigun berriz Oihanburuk. "Datorren asteartean Eibarrera joango gara eta zuek esan tokian izango gara arratsaldeko 5etan, zuen 2 liburuekin. Zuen ikusteko eta ezagutzeko pozarekin. Filipe eta Sabiña".
Eta halaxe izan da. Atzo arratsaldean, Untzaga plazako terraza batean eserita izan ginen Filipe eta Sabiñarekin. Liburuak ekarri, eta dantzaren inguruan bizi-bizi duen jakinmina eta gogoa argi utzi zizkigun. "Hegoaldeko taldeak ikusi nahi nituzke, baina Iparraldean ez da aukera handirik izaten. Noiz egingo duzue dantza? Ikustera etorriko naiz!".88 urte ditu Filipek, eta erraz nekatzen dela dio baina, sasoi bikainean antzeman genuen guk, gorputzez eta arimaz. "Hil aurretik Euskal Dantza Ballet Nazionala ikusi nahi nuke. Euskaldunok dugun aberastasun eder hori kanpoan erakutsi behar da, euskal gobernuak behar luke hori antolatu!".
Hegoaldeko eta Iparraldekoen artean harreman gutxi dugula sentitzen du eta hori sustatu beharko litzatekeela. "Umeak euskaraz hitzegiten entzun ditut hemen!" bota zigun poz-pozik.
60 urtez euskal dantza eta abesbatz konpainiak antolatu eta Euskal Herrian zein nazioartean ehunka bira eta emanaldi egin ditu Filipe Oihanburuk. Etorki dantza eta kanta batasunaren lana mugarri izan da talde askorentzat, nazioartean euskal kulturaren berri eman duen taldea.Eusko Jaularitzaren Bidegileak bildumarako Eneko Bidegainek Filipe Oihanbururen ibilbidearen berri jasotzen duen liburuska prestatu zuen.
Eskerrikasko Filipe eta segi gogor!