Ezer ere ez
Asteburu bat eta bestea ere bai, horrelakoak dira gehienak Eibarren. Baina hor da beti ugaratxoa, tragoa eskuan eta arrazoia eztarrian, korrok egiteko prest: “Eibarren ez dago ezer ere ez”.
Badago non egin eta zer aukeratu. Kulltur eta kirol zale askok, beren gustuko jarduerak egiteaz gain, beste guztiokin konpartitzeko lan egiten dutelako. Horietakoak dira, adibidez, Eibarko Klub Deportibokoak. Mendia, eskia, argazkilaritza, espeleologia, atletismoa, dantza, xakea, squasha, kultura, pilota, urpekaritza eta ziklismoa egin eta bultzatzen dira Deportiboan. Horiek guztiak elkarte bakarrean, bai. Batzuk ez dira erraz ikustekoak, espeleologoak adibidez, baina hor dabiltza, lurpean, satorrak moduan. Besteak mendian, Unben, Portalean, Ipuruan, itsasoan edo Deportiboan. Larunbat honetan, Klub Deportiboaren Ate Irekien eguna ospatuko da. Kirol eta kultur jarduera eskaintza zabal eta harrigarria ezagutzeko aukera. Datorren astean, tragoa eskuan eta arrazoia eztarrian, korrok egingo du ugaratxoak berriz ere: “Eibarren ez dago ezer ere ez”.
...eta kitto! 2012-09-28