Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Dantzing / Preso batek kantatu zuen 1916an, preso darrai kantuak 2014an

Preso batek kantatu zuen 1916an, preso darrai kantuak 2014an

Oier Araolaza 2014/10/29 00:00
I. mundu gerran preso zituzten hango eta hemengo soldaduei kantuak grabatzen aritu ziren zenbait ikertzaile alemaniar. Tartean zenbait euskaldun, eta preso zuberotarrak gogotik erakutsi zuen herri kantari bateko semea zela.
Preso batek kantatu zuen 1916an, preso darrai kantuak 2014an

Carl Stumpf (eskuinean) eta Georg Schünemann (erdian) Tatar musikariak grabatzen Frankfurt-en, 1915an. Deutsches Rundfunkarchiv – Historisches Archiv der ARD.

 Errepertorio ederra kantatu zuen: Prima eijerra, goizian goizik jeikerik, ahaide zahar huntan, zü zira zü, bortian ahüzki, mendian zoinen eder, xarmagarri bat badit, atharratze jauregian, partitzeko tenorea... 39 kanta kantatu zizkien preso zuberotarrak ikertzaile alemaniarrei. Hiru diska argitaratzeko adina!!! 1915-1918 bitartean, zientzialari alemaniarrek gatibu-eremuetan zeuden hango eta hemengo presoei egindako grabazioen artean, 70 kanta inguru euskaraz daude.

Orain, kanta horietako batzuk Berlingo etnologia museoan entzungai jarri dituzte, baina Euskal Herritik ezin ditugu entzun, ez dutelako horretarako baimenik ematen. Aitzakia? "Derrigortutako egoeran sortutako material “sentikorrak” direla". Astoaren putza. Ondarea jabetza pribatu moduan ulertzea da hori, besterik ez. Ondarearen bahiketa deritzot honelako edukiak ez zabaltzeari. 
© Staatliche Museen zu Berlin, Museum Europäischer Kulturen / Otto Stiehl

 © Staatliche Museen zu Berlin, Museum Europäischer Kulturen / Otto Stiehl

Euskaldunak preso izan zituzten, eta haien kantuak preso jarraitzen dute 100  urte ondoren.

 

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

Dantzing

Hitzen eta gorputzen dantza

Oier Araolaza Arrieta (Elgoibar, 1972) Dantzaria naiz. Kazetaritza eta Antropologia ikasketak egin ditut, ETBn eta Elhuyar-en egin nuen lan, eta azken urteotan dantzaren komunikazioan eta kudeaketan ari naiz buru-belarri dantzan.com elkartean. Eibarko Kezka dantza taldea dut bigarren etxea eta Donostiako Argia dantzari taldeak argitzen dit bidea.  <eibartarrak> posta zerrendaren bidez Interneti zukua ateratzeko aukerak ikasi eta dantzaren alorrean aplikatzen saiatu naiz. dantzan.com izan da ahalegin horien ondorio nagusia, euskal dantzarien informazio gune bat. Gaur egun dantza eta generoaren inguruko ikerketa lanean ari naiz EHUn Mikel Laboa Katedraren babesarekin, eta Dantzertin euskal dantzako eskolak ematen ditut.

Blog honetako testuen lizentzia: Creative Commons by-sa

twitter