Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Dantzing / Dni Baskijskie edo Euskal Jaia Polonian

Dni Baskijskie edo Euskal Jaia Polonian

Oier Araolaza 2010/04/13 15:24
Urtero, Euskal Jaia antolatzen dute Poznan-en, Polonian. Adam Mickiewicz unibertsitatean euskara irakasten da eta horixe da jaialdiaren antolaketa gunea.

Amaia Dones euskara irakaslea da Poznan-en eta orain aste batzuk dantzan.com-en ditugun argazkietako batzuk erabiltzeko baimena eskatuz idatzi zigun. Euskal Jaiko kartela egiteko erabili nahi zituzten argazkiak. Berastegiko San Juan Iantzetan buruzagiari egindako argazkia hautatu dute kartela egiteko eta CC-AT-SA lizentzia errespetatuz aitorpena egin dute kartelean bertan.

Gustatu zait kartel-egileak egindako lana, eta kuriosoa da dantzaria polonieraz idatzitako testuz ingurutatu ikustea. 2010eko apirilaren 21etik 23ra ospatuko dute Dni Baskijskie

(itzulpen literala euskal egunak edo horrelako zerbait izan daiteekela ulertu diot google translateri).

 

 

etiketak: poznan, euskal-jaia, polonia
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

Dantzing

Hitzen eta gorputzen dantza

Oier Araolaza Arrieta (Elgoibar, 1972) Dantzaria naiz. Kazetaritza eta Antropologia ikasketak egin ditut, ETBn eta Elhuyar-en egin nuen lan, eta azken urteotan dantzaren komunikazioan eta kudeaketan ari naiz buru-belarri dantzan.com elkartean. Eibarko Kezka dantza taldea dut bigarren etxea eta Donostiako Argia dantzari taldeak argitzen dit bidea.  <eibartarrak> posta zerrendaren bidez Interneti zukua ateratzeko aukerak ikasi eta dantzaren alorrean aplikatzen saiatu naiz. dantzan.com izan da ahalegin horien ondorio nagusia, euskal dantzarien informazio gune bat. Gaur egun dantza eta generoaren inguruko ikerketa lanean ari naiz EHUn Mikel Laboa Katedraren babesarekin, eta Dantzertin euskal dantzako eskolak ematen ditut.

Blog honetako testuen lizentzia: Creative Commons by-sa

twitter