Dantza kazetaritza eta zientzia komunikazioa
Horra dantza eta tradizioen inguruana Argian idatzi dituen artikulu interesgarri batzuk:
- Norena da copyrighta?
- Dantzaren erbesteak
- Goi mailako dantza belaunaldien arteko jauzietan
- La Fundición: Hogei urte garaikidetasunari bideak zabaltzen
- Euskal dantza tradizionala: Etorkizuna dantzan eta zalantzan
Zientzia ikasketak egin (kimika, oker ez banago) eta kazetaritzan diharduen dantzaria da Brea, eta orain gutxi CAF Elhuyar zientzia-kazetaritza saria irabazi du, adimen artifizialari buruzko lan batekin. Zorionak Unai!!!
Antzeko zaletasunak eta ibilbideak dituen norbaitekin erraz konektatzen da, eta noizean behingo kontaktuen bidez informazio trukea eta lankidetza konpartitzen ditut Unai-rekin. Orain aste batzuk bulegora etorri eta luze aritu ginen hizketan tradizioa eta sorkuntzaren inguruan. Eszena berriak tradizioaren dantzan izeneko artikuluan bildu ditu aipatu genituen kontuetako batzuk.
Tradizioaz eta sorkuntzari buruz aritzen da bertan, eta nire zenbait hitz jaso ditu. Azken urteotan euskal dantzaren panoraman gertatzen ari diren mugimendu batzuk ulertzeko klabeak eskaintzen ditu. Dantza tradizionalak gutxitan bereganatzen du komunikabide generalisten interesa, eta hori gertatzen denean zaila izaten da kazetariaren aurrejuzkuetatik haratago iristea. Unai Brea-k dantza eta tradizioaren munduak barrutik bizi ditu, eta hori kazetari ofizioarekin uztartuta ohituta ez gaituen emaitza eskaintzen digu. Ekaitz Santaziliak San Lorentzoko dantzarien taldekideak argibide batzuk eskatu ditu erreportajearen bukaeran, Argiaren webgunean bertan. Baina normala da testu labur batean ideia batzuk pasadan aipatzen baitira, ahoz aritzen garenean ohikoa izaten da zehaztasun falta eta askotan ez ditugu gauzak nahi bezala adierazten.
- Unai Brea: Eszena berriak tradizioaren dantzan
Aupa Oier, irakurri gabe neukan hau. Eskerrik asko laudorioengatik! Eta bai, kimika zen. Hurrengora arte, beti da atsegina zurekin berba egitea eta... Unai.